Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 14

Urtean Zeharreko 32. astea

2019ko Zemendiaren 14a, Eguena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-32-J-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 17, 20-25 )

Aldi haretan, farisearrak honan itandu eutsoen Jesusi:
- «Noiz etorriko da Jainkoaren Erreinua?».
Jesusek erantzun eutsen:
- «Jainkoaren Erreinua ez da etorriko aurretiaz konturatzeko eran; ez da esaterik ere izango: "Hona hemen", edo "Hara han"; zeuon barruan dago Jainkoaren Erreinua!».

Bere ikasleei, barriz, esan eutsen:
- «Etorriko da ordua, Gizonaren Semeagaz egun bat behintzat egin nahi izango dozuena; eta ezingo dozue egin. Esango deutsue: "Hona hemen, hara han". Ez joan, ez ibili Haren bila. Tximisteak zeru-alde batetik bestera argi egiten dauan lez, holantxe izango da Gizonaren Semea bere egunean.
Baina lehenago neke asko ikusi behar ditu Harek, gizaldi honek kondenau egingo dau-ta».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Lukasen 17, 20-37ko txatala, gaurko testu hau horren barruan dalarik, ebanjelari honen erako “apokalipsis txikia” dirudi (Lk 21, 5-36 aurkitzen da kontaketa zabalagoa) eta atal bi honeek dakarz: Jaungoikoaren Erreinua (20-21. aa.) eta Gizonaren Semearena (22-25. aa.).

- Jerusalen, Jesusen jomuga, hur dago eta ikasleak “Jaungoikoaren Erreinua une batetik bestera azalduko zala uste eben” (Lk 19, 11). Halan ere, farisearrak dira Jesusi “noiz” horri buruz itanduko deutsoenak (20. a.): Babiloniako erbestaldiaren ondoren ere (Jr 25, 11; 29, 10) itxaroten ebezan aldiak eta ezaugarriak gogoan hartuta (Dn 9, 2; 12, 1). Gizonaren Semeari dagokionean, kontaketa bardintsuari eutsi behar jako. Halan ere, bai batean eta bai bestean, -eta hau da Jesusen oharra- inok ezin dau esan: “hona hemen, hara han” (21.an eta 23an ere bai). Geure “barruan” (23. a.), Kristo Beragan (“Jaungoikoaren indarra”: Lk 11, 20) dagoan Jaungoikoaren Erreinua onartzeko konbidapena da, Jaunak historia barruan, jazoeren artean, egiten deuskun bisitaldia ezagutzea erreza izan ez arren.

- Kristoren etorrera eskatologikoari dagokionean, ustekabean gauzatuko da -batez ere prestau barik harrapatutakoentzat-, “zeru-alde batetik bestera” ikusgarri izango da (24. a.). Baina aurretiaz nekaldia eta munduaren aldetiko gorrotoa jasan behar dira (aurretiaz iragarrita dagoanez Lk 9, 22 eta berretsia 18, 31-33). Aurretiaz, bizitzako egun guztiak igaro behar doguz, euren sufrimentuak, kontraesan eta guzti: ezin da izan salbamen historiarik, historia bertatik kanpo.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Dagoeneko, Jerusalendik hur dagoz eta ikusgarriren bat itxaroten dabe, Jaungoikoaren behin eta betiko etorrerea agertzeko. Jesus Maisuak barriren barri eskeintzen deutse une horri aurre egin eta bizitzeko klabea: “Zeuon barruan dago Jaungoikoaren Erreinua” (21. a.). Eta, izan, Jesus Bera da Erreinu horren presentzia bizi eta behin-betikoa. Ez gero jazoera ikusgarri eta harrigarririk; hori barik, bizia eta salbamena eskeintzen dauan presentzia eta, hori guztia, bete-betean, bihotz xalo eta garbiz hartzen bada.

- Hamaika bider ikusgarriren bat noiz ikusiko eta nahitaez konbentziduko gaituan zerbaiten zain egoteagaitik, Jaunak historiako jazoeretan egindako ikustaldiak ez doguz ezagutzen! Jesusek, egia esan, ezkutuan eragina dauan legaminagaz konparatzen dau, frutu ugaria emoten dauan lurperatutako haziagaz. “Etor bedi zure Erreinua”, baina Erreinu horrek lanean dihardu egunerokoan, apaltasunean; hor dago Jaungoikoaren presentzia, onartzen bada.

- Ez, Jaungoikoa ez dago gure bizitzatik eta historiatik kanpo. “Jaungoikoaren Erreinua zuen barruan dago” Jesusek dinoskunean horixe esan gura deuskula sinisten dot. Ospetsu, deigarri danak, agerpen harrigarriak erabili nagien ez itzi; egunero onartu bere presentzia barri eta biziemoilea; isilean, ezkutitik diharduan legamina lez eskeini; holan dalako eskertu, nahizta gaurko kultureak ez hain errez ulertu eta onartu jokera eta presentzia hau... niretzat programa oso bat da, espiritualtasun berezi bat eskatzen deustana! Bat gatoz, anai-arreba?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, zabaldu zure Berbara, zure presentziara nire bihotza, gure munduan zure Erreinuaren hazia ezagutu dagidan."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue