Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 12

Urtean Zeharreko 32. astea

2019ko Zemendiaren 12a, Martitzena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-32-M-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 17, 7-10 )

Aldi haretan, Jaunak hauxe esan eban:
- «Egin daigun zuen morroia goldaketan edo artzaintzan dabilela; kanpotik etxera etortean, nok esango deutso: “Zatoz eta jarri zaitez berehala mahaian?”. Ez ete deutso beste hau esango: “Prestau egidazu afaria, jantzi garrikoa eta serbidu naizu, nik jan eta edan arte; zuk gero jan eta edango dozu?”. Ugazabak zor ete deutso eskerrik morroiari, agindu jakona egin daualako?
Bardin zuok ere: agindutako guztia egiten dozuenean, esaizue: “Morroi gauza-eztiran batzuk gara; egin behar genduana egin dogu”».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Geure gain izan behar dogun ardurearen gaiaz jardun ondoren, Lukas ebanjelariak, doan hartu eta bizi bihurtzen dan sinismenez osotzen dan maitasun bidea argitu nahirik, Jesusen ikasle baten beste jarrera bat aurkezten deusku: norbere ezereztasunaren kontzientzia (10. a.). Morroiak gara. Jesusek fariseuen ustezko zuzentasuna kondenatzen dau (Lk 18, 9); izan ere, egintzak pilatuz azalezko erlijinotasun itxurak egiten dabez, Jaungoikoaren sariaren zain geldituz: ez dau saririk itxaroten osorik Jaungoikoaren eskuetan sentitzen dan behartsuak (Magnificat abestiko zerbitzariaren apaltasuna).

- Ez dogu saririk itxaron behar, egiten dogunak ez daukalako txalogarririk ezer: San Paulok dinonez, “egiaz Barri Ona iragarten dodala-eta, ezin naz harrotu, ezinbesteko eginbehartzat joten dot hori-eta” (1 Ko 9, 16). Jaungoikoaren maitasunaren aurrean beti zorretan dagoala jabetu danak (10. a.), bere bizitza neurriz gainetiko (parkamena) frutua dala dakianak, ezin dau zerbitzen dauanagandik ezelango saririk espero, bere existentzia bera ere doan hartutako grazia dala badaki-eta (9. a.: ugazaba ez dago zerbitzariagaz ezetarako ere “behartua”). Hori bai: morroiak ere gero jan eta edan dagike (8. a.), bere ugazabaren pozetan partekide izan (Mt 25, 21), baina ez berehala (7. a.): aurretiaz prest egon beharra dau “jantziak loturik eta kriseilua bizturik”, zerbitzari zintzoa bere ugazabaren zain (Lk 12, 36-40).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Maisuak bere irakasgintzan darrai, eta gaur beti gogoan izan behar dogun beste alderdi bat aurkezten deusku: norbere ezereztasunaren kontzientzia. Hauxe da ikasleak Jainkoaren aurrean izan behar dauan jarrerea: ez gero fariseuena langoa, beti sari eske; baina bai, lan ondo egin ondoren, ezetariko haundiuste barik bizi diranen jarrerea: “Morroi gauz-eztiran batzuk gara; egin behar genduana egin dogu” (10. a.). Hona hemen estilo propio eta egokiena!

- Eta hemen dogu Ebanjelioko klabe nagusia: DOANTASUNA, bizitzako estilotzat, Jainkoak eskeintzen deuskun bizi-egitasmoari maitasunez erantzuteko. Honek uste onezko seme-hartuemona eskatzen dau. Ez da meritua garrantzitsuena, Jaungoikoaren maitasunari doanezko eta maitasunezko erantzuna baino. Maitatu ahal dogu, lehenago Berak maitatuak garalako eta, horregaitik, osorik bere eskuetan sentitzen gara.

- Badot zer ikasi ugari Jesusen irakasbide honetan! Betirako konbidapena: Jainko-maitasunezko iturrian edatera; bere eskuetan egotearen poztasuna eta segurtasuna esperimentatzera; Beragazko seme-hartuemona egunetik egunera estuagotzen joatea; beste anai-arrebakaz famili-zentzuna eta batasun eta anaitasun hartuemona konpartitzera... Hemen gara! Barruratu egizu hau! Txastatu egizu! Konpartidu egizu!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, eskerrak Zuri, zure maitasuna bizitzan zehar pausuz-pausu esperimentatzera emoten deustazulako. Egizu nire bizitza zure aurrean etenbako esker emotea izan daitela."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue