Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 11

Urtean Zeharreko 32. astea

2019ko Zemendiaren 11, Astelehena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-32-L-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 17, 1-6 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Ezinbestekoa da munduan okerbideratzeak izatea; baina zoritxarrekoa, okerbideratzen dauana! Hoba leuke, txiki honeetako bat okerbideratu baino, errota-arria samatik lotuko baleutsoe eta itsasora botako balebe.
Kontuz zeuon buruagaz!

Zure anaiak huts egiten badeutsu, hasarre egiozu; eta damutzen bada, parkatu egiozu. Eta egunean zazpi bider huts egiten badeutsu, eta zazpi bider etorten bajatzu "damu dot" esanez, parkatu egiozu».

Apostoluak esan eutsoen Jaunari:
- «Geitu eiguzu sinismena».
Eta Jaunak:
- «Mostaza-hazia hainako sinismena bazendue, masustondo honi esango zeunskioe: "Urten hortik eta bota zuzterrak itsasoan", eta egingo leuke zuon esana».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- “Kontuz zeuon buruagaz!” (3. a.) hau da Jesusek gaur bere ikasleei zuzenduten deutsen aholkua. Bere irakatsiak anaiarteko bizitzari buruz dira, eztropezuak eta kontrasteak hortxe izaten dira ta: hori “ezinbestekoa” da (1. a.). Halan eta guztiz ere, gizakia makala bada ere, geure buruaz arduraz jokatuz eta hurkoari aspertu ezineko harrera ona eskeiniz (3. a.) kokatzen da Jainkoaren nagusitasuna, bera zerbitzearen aukerea. Alkarmaitasunaren bereizketeak ibilbide fina eskatzen dau: “txikien” (2. a.: makalak, sentziloak, dan alderditik dala) aldeko ardura maitekorra behar dau; anaikortasunez alkar zuzentzea ere bere atal bat da, danen gainetik parkamena nagusi izan daitela (“zazpi bider” (4. a., azkenbako parkamen bideari eutsiz).

- Guzti honegaz hauxe azpimarkatzen da: eguneroko hartuemonen barruan ardura nagusia geure buruaz eta geure eginbeharraz izan behar dogula; egia esan, eragozpenez beteriko bidea, baina baita anaiaren begirada garbi eta samurrak sortzen dauan pozaren itxaropena ere, kontraste guztien artean geugana bihurtzean (hauxe da “damutzea” 3. a. eta ondorengo bertsikuluetan agertzen danez). Holantxe bakarrik, sinismena, “mostaza-hazia hainako txikia” izan arren, ez da eskatutako grazia bakarrik, Jainkoagazko konfiantza alkarteko konfiantza bihurtzeko konpromisua.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Maisuak badihardu bere ikasleak eskolatzen (baita geu ere) eta, anaiarteko giro horretan, sarritan sortzen dan egoera planteatzen dau: txikien eskandalua, gizakiaren berezko makaltasunaren frutu lez. “Kontuz zeuon buruagaz” (3. a.) beharrezkoa da, bestelan errez “normaltzat” hartu geinkez berez normalak ez diranak, batez ere, txikienei eta makalenei begira.

- Horrez gainera, Jaungoikoaren proiektuari buruz oinarrizkoa dan zerbait proposatzen deusku, Jesusek Berak bizi dauana: bihotz zabala eta samurra euki behar da eta anaiari parkatzen jakin; egunean zazpi bider ere bai. Behin eta barriro azpimarkatzen da ANAIARTEKO ZUZENKETAREN indar itzela, maitasunez eta fintasunez egina, eta BETI parkamen giroan. Horra bizi eta alkarbizitzaren estilo zehatz bat!

- Hortik sortzen da Jesusen adiskideen eskaria: “Gehitu eiguzu sinismena”, Zuk proposatzen deuskuzuna bete ahal izateko. Irakatsiak, eskakizun eta guzti, zuzenduten deuskuzanak gaurko Jaunaren Berbeak guri, Jesus honen jarraitzaileoi. Parkamenaren eta zuzenketaren kulturea aintzat hartzen ez diran mundu honetan, azkenbako parkamena proposatzera dator, “egunean zazpi bider”, eta txikienen eta makalenen aldeko jarrera fina. Hona hemen anaiarteko bizitzarako klabeak. Gatx, benetan gatx ipinten deusku!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, behar dan guztian BETI parkatzea eskatzen deuskuzu, anaiak holan eskatzen badeusku. Lagundu egidazu PARKAMENA-REN TESTIGU izaten, Zeu lez.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue