Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 05

Urtean Zeharreko 31. astea

2019ko Zemendiaren 05a, Martitzena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-31-M-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 14, 15-24 )

Aldi haretan, Jesusegaz mahaian egoan batek esan eutson:
- «Zorionekoa, Jainkoaren Erreinuko mahaian jango dauana!».

Orduan Jesusek esan eutson:
- «Gizon batek afari eder bat prestau eban, eta jentetza handia konbidatu. Afal ordua etorri zanean, morroia bialdu eutsen konbidatuei, barria emoten: “Zatoze, dana prest dago”. Baina hareek, bata-bestearen ostean, atxaki-jarten hasi ziran.
Lehenengoak esan eban: “Solo bat erosi dot, eta haxe ikusten joan behar dot. Parkatu egidazu, arren”. Beste batek: “Bost idi-pare erosi dodaz, eta eurak probetan joan behar dot. Parkatu eidazu, arren”. Beste batek: “Andrea hartu dot, eta, jakina, ezin joan naiteke”.

Bihurtu zan morroia ugazabagana, eta dana adierazo eutson. Hasarratu egin zan etxe-jauna eta esan eutson morroiari: “Zoaz behingoan herriko plaza ta kaleetara, eta ekarri egizuz behartsu, elbarri, itsu eta herrenak”. Morroiak gero esan eutson: “Jauna, egin dot agindu dozuna, baina oraindino badago lekua”. Eta ugazabak orduan: “Zoaz bideetara eta bidezidorretara, eta behartu egizuz sartzen, etxea bete dagisten”.

“Benetan dinotsuet: deitutako bakar batek ere ez dau txastatuko nire afaria”».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Farisearrak bere etxean konbite egin eutson otorduan, Jesusek, mahaikide baten berbak oinarritzat hartuz, eta otorduko girotik haria hartuz, parabola bat kontau eutsen, Erreinurako deiari ahal dan azkarren erantzun behar jakola gaineratuz. Gogoan hartzekoak dira parabolearen hari nagusiak: “gizon batek afari eder bat prestau eban eta jendetza haundiak konbidatu eban” (16. a.). Konbidadu guztiak, ostera, “afal orduan” atxaki-jarten hasi ziran eta ez ziran agertu (17. a.). Hasarretu egin zan etxe-jauna, eta bere etxea bete zedila nahi ebanez gero, “behartsu, elbarri, itsu eta herrenez bete zan” (21. a.).

- Prestatutako afaria (17. a.) zuzenean Pazkuetara begira dago, Jesusek ikasleentzat nekaldi aurrean prestauta eta, azken baten, Erreinua eztegua dozu (Lk 22, 7): dana prestauta badago eta konbitea doan bada, norbera prest egotea da nahiko. Afari ordua (17. a.) salbamenaren etenbako gaur bat da (Lukasi gogoko egiten jakon gaia berau), Jaunaren deiari berehalako erantzuna eskatuz.

- Eztegu aretoan “lekurik asko dago” (22. a.), baina atxakiak asmatzea erreza da. Holan, askori konbiteak eragina sortzen deutse (Lk 9, 57-62), baina ondoren dei indartsuagoak sentitzen dabez, bestelako ondasun batzuk nahiago dabez, materialak eta samurragoak: soloak, idiak, emaztea (18-20. aa.). Holakoei buruz badino Jesusek beste leku baten: “Goldean eskua ezarri eta atzera begiratzen dauana ez da Jaungoikoaren Erreinurako duin”; bere buruari uko egiten deutsonak jasoko dau bateko ehun eta gehiago (Lk 18, 28-30). Konbiteari uko egiten deutsonen ordezkoak laster aurkitzen dira, kaleetan eta plazetan, baita bidezidorretakoak ere (23. a.: Jerusalendik kanpo egozanak ete?): alde guztietatik etorriko dira eta “eta Jainkoaren Erreinuko mahaikide izango” (Lk 13, 29). Izan, Erreinuko ogia jaten dauanaren zoriontasuna (15. a.) guztientzako da: ez da pribilejioa bat, onartzen dabenei doan emoten jakena baino. Baina uko egiten dabenetik inok ere ez dau txastatuko konbiteko alaitasuna (24. a.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Otordu giroan jarraituz, Maisuak bere gogoetan darrai, ikuspegi barri bat ezarriz, ebanjelioetan sarri aitatutakoa: Israelek, beste inok baino lehenago, “Jaungoikoaren Erreinuko eztegurako” konbitea hartu eban, baina ordua heldu zanean, atxaki hutsez uko egiten deutso. Eta, halan eta guztiz ere, Jaungoikoak ez dau ixten konbiterako atea: beste batzuei edegiten deutse, Israelgo pentsakeraz “behartsuak, elbarriak, itsuak, herrenak” (21. a.), eta benetan gura dau “etxea bete dakion” (23. a.). Hauxe da Jaungoikoaren jokabidea. Ezin dogu hau ahaztu!

- Hona barriren barri, Jaungoikoaren doanezko dohaiari uko egitearen “misterio” itzela, eta “beste dei” batzuetara makurtuz, euren balorez itsutuz. Izan ere, DOAN eskeintzen dan zerbait onartzeak susmoa sortzen dau eta, horrexegaitik, ez dabe txastazen konbitearen eta eztegu jaiaren gozotasuna. Konbitea onartzeko prestasunik ez. Misterio ulergatxa, baina bene-benetakoa!

- Hain benetakoa, ze geure bizitzan eta geure eguneroko martxan gauzatzen jaku! Eta... benetan jasoten dala, gero! DOHAINTASUNA ez da, ez, gure gorengo balorea; susmo txarrez hartzen dogu. Eta Jaungoikoa dohai hutsa danez... onak gagoz! Dohaintasunezko espiritualtasun hau lantzea, iraupenez bertatik jardutea, beste batzuengan ere erneazoz eta konpartituz... horra berehalako eta beharrezko eginkizun bat!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, gure alkarteetako ateak guztientzat zabalik egon daitezala, batez ere, etorkinentzat, holan gure ospakizunak zure Erreinuaren antz gehiago izan dagien."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue