Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 02

Urtean Zeharreko 30. astea
HILDAKO FEDEDUN GUZTIEN OROIPENA
2019ko Zemendiaren 02a, Zapatua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-30-S-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 14, 1-6 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Ez bekizue larritu bihotza. Sinistu egizue Jaungoikoagan, eta sinistu Neugan ere. Nire Aitaren etxean bizileku asko dago; holan ez balitz, esango ete neutsuen Nik zuontzako lekua atontzera noala? Joan eta lekua atondutakoan, barriro etorriko naz, eta Neugaz hartuko zaituet. Ni nagoan leku berean egon zaitezen zuok ere. Badakizue Ni noan lekurako bidea».
Tomasek orduan:
- «Jauna, ez dakigu nora zoazen, eta zelan jakin bidea?».
Eta Jesusek:
- «Neu naz bidea, egia eta bizia. Ez doa inor Aitagana, neure bitartez izan ezik».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Apostoluak, Jesusen inguruan azken Afarian alkarturik, zehatz lurjota egozan, Jesusek aurreratu eutsezanakaitik: Pedroren ukapena, Judasen saldukeria eta bere une batetik besterako agurra. Bildurrak eta nahaspilak gainetik egin deutso alkarteari. Jesusek laster igarri deutso Apostoluen larritasunari, euren sinismena arrisku haundian ikusirik; horregaitik gogoberotzen ditu Aitagan eta Beragan uste on izateko eskatuz (1. a.). Maisuak bere ikasleei uste on izatera eragiten badeutse, eurentzat Aitaren etxean lekua prestatzera doalako da. Bera doala eta, ez dauke zetan atsekabetu; ez ditu bertan behera izten; areago, laster etorriko da Beragaz eroateko (3. a.).

- Apostoluak ez dabez ulertzen Jesusen berbak. Tomasek garbi agertzen deutso bere ezjakintasuna: ez daki ez nora doan, ez harako biderik; dana materialki hartzen eta ulertzen dau eta. Jesus, ostera, Aitagana doa eta Jaungoikoagaz hartuemonean sartzeko bidea erakusten deutse: “Neu naz egia, bidea eta bizia” (6. a.).

- Iragarpen hau Kristoren eta Hirutasunaren misterioen gorengo gailurra dogu: Jesus-gizona da bide bakarra, Bera dalako egia eta bizia. Hortik agiri danez, Jesus ez da Jesus-egia, Aita baino eta Jesus da Aitaganako bitartekoa. Jesus-gizonaren Aitagazko bitartekaritzaren egitekoa, egiaren eta bizitzaren bidez agertzen da. Jesus Jauna holan da, ikasle guztientzat, Aitaganako bidea, egia eta bizia dalako. Bera da Aitaren agerpena eta Jaungoikoagana daroa, Aita Beragan presente dagoalako eta egitan berba egiten dau. Bera da gizonen salbamena gauzatzen dan “lekua”, honeek Jaungoikoagaz batasunean sartuz.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- “Ikasle maiteak” ohi dauanez, Jesusek bere burua agertzera emote honek bere bidea daroa. Izan ere, beste une batzuetan deitzen izan deutso ogia, atea, artzaina, argia; gaur, ostera, berba bizi eta eraginkor hau darabil: BIDEA. Noraezean sentitzen dan bere Alkartearen aurrean, bere adiskideen aurrean, gainera jatorkezan jazoeren aurrean larrituta, Jesus “Aitagana daroan bide” autortzen da. Horregaitik ez dauke zetan bildurtu, ez zetan gogoa galdu, etorteko diran gorabeheren aurrean. Eta Jesusek bide izaten jarraitzen dau, Bera dalako egia eta bizia, bidaiari dan gizakiarentzat ezinbesteko alderdi bi, egunero bizitza argitzeko gogobiziz bilatzen dituanak. Baina Jesus ez da helburu bihurtzen (helburu Aita da), Aitaganako Bitartekoa baino; eta halan da, izan ere, bere jarraitzaileentzat egia eta bizia dalako. Hemen gara Jesusen agerpenaren bihotzean.

- Eta, hemen gara Jesusen oraingo jarraitzaileok, bere bila ibiliz eta onartuz, Jesus dan DOHAIA alkarbanatzen dogunok. Eta Jesusegaz alkartuz, Aitagaz alkartzen gara, Beragan presente dago eta. Jaungoikoagaz topo egiteko eta Beragazko batasuna lortzeko Jesus, Jauna, da “lekua”. Anai-arrebok, honetaraxe konbidatuak gara, banan-banan izan ere: esperientzi bakar, berezi eta aldaezin honetara.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, nire neke eta makaltasun guztien gainetik, maite zaitut eta jarraitu nahi deutsut. Zugaz kontatzen dot!"

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue