Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 4

Urtean Zeharreko 26. astea

2019ko Urriaren 4a, Barikua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-26-V-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 10, 13-16 )

Aldi haretan, Jesusek honan berba egin eban:
- «Ai, zu, Korozain! Ai, zu, Betsaida! Zuenean egin diran mirariak Tiron eta Sidonen jazo izan balira, aspaldian egongo ziran bihotz-barrituta, zakuz jantzita eta hautsetan jesarrita. Horregaitik auzi-eguna eroangarriagoa izango da Tiro ta Sidonentzat, zuontzat baino.
Eta zu, Kafarnaun, zeruraino igon behar dozula? Hildakoen lekuraino jausiko zara!

Zuoi entzuten deutsuenak, Neuri entzuten deust; eta zuok baztartzen zaituenak, Neu baztartzen nau; Ni baztartzen nauanak, barriz, Ni bialdu nauana baztartzen dau».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Laku ertzeko urien epaia Lukasek hirurogeita hamabien bialketaren ondoren kokatzen dau (Lk 10, 1-12), euren iragarpena hutsean gelditu dala adierazoz. Horregaitik laku ertzeko urien gain epai zorrotza izango da (13-15. aa.), Jesusen ikasleen iragarpenari sinismen biziz eta bihotz-barritzez ez erantzutearren. Korazain, Betsaida eta Kafarnaun urietan ahalegindu zan gehien Jesus, Barri Ona iragarriz eta mirari asko eginez; halan ere, ez eben Ebanjelioa onartu, ez bizitzarik aldatu. Horregaitik iragarten jaken zigorra, Sodoma eta Gomorrarena baino handiagoa da, eurok izan arren, Bibliako tradizinoz, Jaungoikoari kontrajarrera gogorrena agertu deutsoenak (Ha 19). Jesusek beste konparaketa bat egiten dau Tiro eta Sidon aurrean jarrita: uri honeek, Israelen arerio izan eta agintzarietatik kanpo egon arren, Jaungoikoaren Berbea entzuteko bihotz zabalago eta penitentziarako prestago agertu dira, Genesaret ertzeko judutar herriak baino.

- Berbaldiaren azkenean, Jesusek “Shalia” dakar gogora, bere indarrez bialduak bialdu dauanak beste aginpide dauala azpimarratuz, eta, beraz, bialdu dauanari zor jakon begirune berbera zor jako bialduari ere. Ikasleak Jesusek bialduak diran ezkero, eta Berau Aitak bialdua, eurok onartzea edo baztartzea Jaungoikoa Bera onartzea edo baztartzea beste da. Hori holan dalarik, hartzen dan erabagia salbamen edo hondamen bide bihurtzen da: “Zuoi entzuten deutsuenak, Neuri entzuten deust; eta zuok baztartzen zaituenak, Neu baztartzen nau; Ni baztartzen nauanak, barriz, Ni bialdu nauana baztartzen dau” (16. a.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ez da nahiko Jesusen presentzia eta bere egintza miragarriak ezagutu eta gozatzea. Bera ONARTZEA une bateko “gorakada sentimentua” baino gehiago da. Gaurko kontaketak adirazoten deuskunez, ez da beti onarpena, gehienbaten baztarketa da, edo baita jazarpena ere. Hauxe da gaurko ebanjelio-atalaren kokapena. Eurak dira Barri Onaren jasotzaile aukeratuak, eta baztartu egiten dabe; “urrunduak”, ostera, onartu egiten dabe. Betiko kontua!

- Bai ikasleak eta bai Jesus Berak BIALDUAK DIRANEN kontzientziz jokatzen dabe; eurak onartzeak edo baztartzeak, Jaungoikoaren egitasmoa bera onartzea edo baztartzea lez da. Hona hemen gu bakotxaren eta alkartearen historiaren drama! Jaunaren Berbea onartzea eta obendentzizko jarreraz erantzutea, ezinbestekoa da Erreinuaren proposamenari leialki erantzuteko.

- Eta... ni pribilejiatua naz neure sinismen bidean; asko eta ona hartu dot, Kafarnaunek eta besteak lez. Hau ukatu ezinezko egi biribila da! Zelangoa da nire erantzuna, DOAN jaso dodazan hainbeste aukera eta dohaien aurrean? Zelango erantzukizunez bizi naz egunero? Kontentuz al nago nire jarrera eta erantzukereaz?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, emoidazu zentzunez eta adorez jokatzea, aurkitu ahal dagidan zetan dodan aldatu beharra, zintzoa izateko eta Zuk egunero eskeintzen eta proposatzen deustazunaren aurrean koherentziaz biziteko."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue