Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 29

Urtean Zeharreko 30. astea

2019ko Urriaren 29a, Martitzena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-30-M-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 13, 18-21 )

Aldi haretan, Jesusek honan berba egin eban:
- «Zeren antzekoa da Jainkoaren Erreinua? Zeren irudiko egingo dot? Mostaza-haziaren antzekoa da; gizon batek bere baratzean ereiten dau; hazi egiten da eta zugatz egiten; eta txoriak haren adarretan egiten dabe habia».

Eta honan inoan gainera:
- «Zeren irudiko egingo dot Jainkoaren Erreinua? Legaminaren antzekoa da: emakume batek hartu, eta hiru lakari urunetan sartzen dau, eta legaminak ora guztia harrotzen dau».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesus, emakume makurtua zapatuz osatzean (Lk 13, 10-17), denporaren Jaun lez agertu zan: Bera da hazurmaminduten dan salbameneko “gaur” hori. Jaungoikoaren Erreinua gizartean presente eta indarrean dago (17, 21). Ondoren datozan parabolak -gaurko liturgi ospakizunerako aukeratuak- Jaungoikoaren Erreinuko berezitasun bi eskeintzen deuskuez: bere zabalkunde haundia eta bere indar aldagarria.

- Lukasen kontakizunean datozan hainbeste parabolen artean, Jesusek Jerusaleneruntz egiten dauan bideari jarraituz, oraintxe irakurri doguzan bi bakarrik dagokioz zuzenean Jaungoikoaren Errenuari. Azpimarratzen dabena zera da: munduan zehar egiten dauan zabalkunde nabarmena, ikasleen ebanjelizatze ekintzari esker, Maisuagandik jasotako agindua betez (24, 45-49; Eg 1, 8). Jesusen ministeritzaren hasiera apalak, bada, hazkunde itzela dauka: mundu osoan iragarten dan Jaungoikoaren Berbearen zabalkundea, bizi barria sortuz, Danielen zugatz kosmikoaren antza hartzen dau (Dn 4, 1-9); irudi horren argitara mostaza-landarea gogoratzen deusku (18. aa.).

- Jaungoikoaren Erreinuaren bigaren ezaugarria bere barruko indarra da. Legaminaren antzera, bizibako ore barruan ezkututa, haztera eragiten deutson lez, holantxe, Jaungoikoaren Erreinuak, Jesusen Espirituaren indarrez egindako ebanjelizatzearen bidez, munduko bizitza aldatzen dau.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Hauxe da gaurko Jesusen asmoa: Jaungoikoaren Erreinuak eta barruko indarrak zelan jokatzen daben erakustea. Guri gauza ikusgarri eta harrigarriak gogokoago jakuzan bitartean, Jaungoikoak beste bide ezbardin bat erabilten dau: itxura baten huskeriak diran bitartekoak aukeratzen ditu, frutu gozo ugariak lortzeko. Holan izan zan sorreran: kultura eta heziketa laburreko gizonen bidez, Jesus Berak hasi eban Ebanjelioaren Barri Onaren iragarpena, sinistezineko zabalkunde indarra lortuz. Hori bai: Jaungoikoak esku hartzen daualarik.

- Ebanjeliotik jasoten dogun irakatsi eder bat hauxe dogu: Jaungoikoa jente apal eta xumearen zale dala, bere bizi eta salbamen egitasmoak aurrera eroateko. Bere Erreinua -bere Berbea, bere Ebanjelioa, bere grazia- apalki doala aurrera, baina bere barruko indarrez, eta bere Espirituak eraginda. Horregaitik doa hazten, itxurak sarri besterantza emon arren. Hauxe da Jaungoikoaren jokabidea, bere “logika” arraroa. Zenbat kostaten dan Jaungoikoaren jokabide hau onartzea! Askoz gehiago liluratzen gaitue bestelako bide ikusgarri eta ezohizkoak!

- Baita ebanjelizatze ekintzan ere... zenbat gehiago gogoberotzen gaituen “jentetzak” eta eleiz betekadak...! Baina argi dago: legami pixka bat nahiko da ore guztia gora jasoteko eta aldatzeko! Holan jokaten dau Jaungoikoak, bai Testamentu Zaharrean eta bai Barrian, eta Jesusek aurkezten deuskun Erreinu-bidea ere bardina da. Estilo hau onartzea, legami izaten ahalegintzea, zabalkunde indarra neugan indartzen joan daiten iztea... hau bai dala egiteko ederra! Ba al gara, anai-arreba hori?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, harritu egiten nau Zu patxadan lan egiten ikusteak; lagun egidazu Jaungoikoagan uste osoa jarten eta Barri Ona iragarten ahalegindu naitela, baina bakez eta uste onez beterik."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue