Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 28

Urtean Zeharreko 30. astea
San SIMON eta San JUDAS, apostoluak
2019ko Urriaren 28a, Astelehena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-30-L-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 6, 12-19 )

Aldi haretan, mendira joan zan Jesus otoitz egitera, eta gau osoa Jaungoikoari otoitz egiten emon eban.

Eguna argitu ebanean, bere ikasleei dei egin eutsen eta euron artetik hamabi aukeratu zituan, eta apostolu izentau: Simon, Pedro izena ezarri eutsona, eta Andres, honen anaia, Santiago ta Joan, Felipe ta Bartolome, Mateo ta Tomas, Santiago Alfeorena ta Simon (gatxizenez, Zelotes), Judas Santiagorena eta Judas Iskariote, gero saltzaile izan zana.

Hamabiekin menditik jatsi ta zelai baten gelditu zan, ikasle-talde bategaz eta herriko jentetzarekin; Judea guztitik, Jerusalendik, eta Tiro ta Sidongo itsas-bazterretatik etorriak ziran-eta, Hari entzutera eta euren gatxetatik osatzera. Espiritu lohiaren erasopean egozanak osatu egiten ziran, eta talde guztia Hari ikutu nahian ebilen, danak osatzen ebazan indarra eriolako.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Aurreko kontaketan Jesusen arerioak bere aurka zer egingo asmatzen dihardue, eta Berak bere erantzuna prestatzen dau, bere bide hasibarriaren jarraitzaileak gogoan dituala eta eurei laguntza eskeiniz. Lehenengo eta behin, azpimarratu beherrekoa da ikasleen aukeraketaren aurretiko Jesusen otoitzaldia. Ondoren, aukeraketa horretan jartzen dauan askatasuna eta zuhurtasuna. “Apostolu” izena ere hemen agertzen da, hau da, “bialduak”: lehenengo aukeratu egiten ditu eta gero bialdu. Beragana deitzen ditu bere eginkizunean hezitzeko: BOKAZINOA MISINOARI begira dago. Banaka bat aukeratuak dira guztientzako. Banaka bat banatze hau herrialde guztiengana zabaldurik dago.

- Azkenik, prestakuntza honen ondoren, hemen hasten da Lukasek “zelaiko berbaldia” deritxona, Mateok “mendiko berbaldia” deritxona berbera. Jentetza haundia batu jakon entzutera eta, baita ere, gaixoak euren gatxetatik osatzera eta “espiritu lohietatik” askatzera. Sufritzen dauan gizateria da Nazareteko profetaren egintza gehien ardura deutsona. Jesus ez da maisu bakarrik, baita osatzen dauana, osagilea ere bada. Gizaki osoaren osagilea, bai gorputzez oinazetuta eta bai espirituz larrituta dagozanena.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ebanjelioak lehenen azpimarratzen dauana Jesusen OTOIZALE jarrerea da: “Gau osoa Jaungoikoari otoi egiten igaro eban” (12. a.). Erreinuaren aldeko egintzan lankide izango jakozanak aukeratu aurretik, hasi ordukoxe, Jesus Aitagaz topo egitera doa, bere nahiaren eta gogoen barri jakitera. Holan aukeratzen ditu “hamabiak”, “bialduak” izan eitezan: sinbolismoz beteriko berbak erabiliz eta Testamentu Zaharreko sustraietara ondo lotuta. Eta holan adierazoten deusku Jesusek, Israel barriak, Eleizeak, Israel zaharrean hasi zana ordezkatu eta osotu behar ebala.

- Hamabien zerrenda Ebanjelioetan hainbat bider agertzen da, sailkapenean ezbardintasun batzuk dirala. Hamabiok ez dira nortasun haundiko gizonak; gainera, behin baino gehiagotan, iruzur ere egingo deutsoe; baina hauxe da Jaungoikoaren estiloa, eta Jesusek onartzen dau. Hemendik aurrera, hamabi honeek hur-hurretik jarraituko deutsoe Jesusi eta Beragaz lankide izango dira Erreinua iragarten, osakuntza ezaugarriak eginez eta gatxetik askatuz. Baina hau ere argi dago: asko ondu beharra daukela, salbamen egitasmoa aurrera eroaten Jesusek behar dituan lankide izatera helduteko.

- Ezaugarri esanguratsuak eskeintzen deustaz Ebanjelioko pasarte honek eta gaur neugan errepikatzen diranak: Jesusek Aitagazko topaketaren beharrizana dau; Bera da deitu eta konbidatzen dauana; Bera da bere lankideak eratzen eta gai egiten dituana, eta... bialtzen dituana, Beragaz batera MISINOAN partekide eginez. Horra bertan behera ahaztu ezin dodazan elementuak, arduraz jaso eta neuregandu behar dodazanak baino. Hor jokatzen dot nire IKASLE izatea eta ezin dot ukatu kondizino hori. Betiko ikasle, baina Beragaz arduradunkide Erreinuko arloan, hori da Aitaren proiektua!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Apostoluen oinarri gainean bizi gura dogu, eurak dira zure lehenengo testiguak, fededun belaunaldien kate luzean lehenengo mailea. Eskerak Zuri, bihotzez, hainbeste eta hain testigu agurgarriakaitik".

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue