Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 26

Urtean Zeharreko 29. astea

2019ko Urriaren 26a, Zapatua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-29-S-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 13, 1-9 )

Aldi haretan, etorri jakozan Jesusi batzuk, Galilear batzuei jazotakoaren barri emoten: Pilatok galilear hareen odola euren opariekin nahastau egin ei ebala. Jesusek erantzun eutsen:
- «Uste dozue galilear horreek beste galilearrak baino pekatariago zirala, holako azkena izan ebelako? Ezetz dinotsuet; eta bihotz-barritzen ez bazaree, guztiok bardin galduko zaree.
Eta Siloeko torrea gainera jausita hil ziran hamazortzi hareek ere, uste dozue beste jerusalendarrak baino errudunago zirala? Ezetz dinotsuet; eta bihotz-barritzen ez bazaree, guztiok bardin galduko zaree».

Eta parabola hau esan eutsen:
- «Ikondo bat eukan gizon batek, bere mahastian landatuta. Eta iko-bila etorri, eta ez eban aurkitu. Orduan, esan eutson mahastilariari: “Badira hiru urte, ikondo honetara iko-bila natorrela, eta ez dot ikorik aurkitzen. Ebagi egizu. Zertarako euki lurra alperrik?”.
Mahastilariak, ostera, erantzun eutson: “Jauna, itzi egizu aurtengoz; ingurua atxurtu eta ongarrituko dot, ea fruturik emoten dauan. Bestela, datorren urtean ebagi egingo dozu”».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Lukas ebanjelariak idazkeran bere-berea dan jokoa erabilten dau sarri: egi bat irakatsi ondoren, parabola batez argitzen dau. Hauxe da gaurkoaren erakutsi orokorra: “aldien ezaugarriak” irakurri eta eguneratu behar dirala, bai Jesusen bizitzari buruz eta bai historiari eta geu bakotxaren bizitzari buruz ere. Halan ere, adi egon behar dogu edozelango sasi-erakutsien aurrean.

- Gaurko honetan jazoera biren kontakizuna dator: jauretxean sakrifizioa eskeintzen ziharduenen hilketa, Pilatok aginduta; beste bat, halanbeharrez, gainera jausitako Siloeko torreak azpian hartu zituan “hamazortzi hareena”. Jazoera honeek Jesusi kontatzera joan ziranen pentsakerea ez da aintzat hartu ere egiten: ez da hau holan jazo, Jainko zuzenak, gizon pekatariak zirala-ta, zigortu zitualako. Jesusek pentsaera ziztrin eta petral hori zapuztu egiten dau (Jn 9, 2.); areago: gizon horreek ez dira besteak baino gaiztoagoak. Euren gainera jausi dan zoritxarra guztien gainera datorren epaia dirudi. Beraz, Jainkoak guztiei egindako dei bat lez hartu behar da, geuk ere bai: gorabeherak behar dan lez aztertu behar dira, bardin iraganeko historia eta baita oraingo eta bertokoa ere.

- Jesusen konbidapena, beraz, alboratu ezinekoa da: aldien zantzuak aurrean dirala, bihozbarritu beharra dogu, ezaugarriok zentzunez erabiliz, Jaungoikoaren presentzia isila, baina eraginkorra ezagutuz; era berean, Jaun Berbiztuaren presentzia ezkutua baina benetakoa ezagutuz, baita bere testigu zintzoena ere. Presentzia honeek guretzat biderako argizuzi bihurtzen dira.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Hemen ere “aldien zantzuak” doguz jardunaren giltzarri; Jesusek jokabide hauxe ipinten deusku gure bizitzan eta historian bere presentziaren ezaugarriak somatzeko; gaurko nahaste-borrastearen artean hortxe dagoz, egon ere-ta; erdi-ezkutuan, baina Jaun Berbitzuaren presentzia hemen dago. Egia esan, askotariko presentzia horreek zein argi onuragarria eskeintzen deuskuen!

- Baina argi ibili; “aldien ezaugarriak” ZAIN-ZAIN egotera behartzen gaitue (honen adierazgarri: fruturik ez dakarren gaurko parabolako zugatzak dira, lurra alperrik galtzen dabela). Eta hau zetarako? Erdipurdizko eta ganorabako bizikeran ez jausteko, beste barik, Jesus Beraren sasoikoak lez.

- Gatxerdi, “mahastilaria” lurra atxurtu eta ongarritzeko prest dagoana, gure bizitzako mahastiari aukera barri bat luzatuz! Izan ere, Jesusen Barri Onak argituta, beste era batera ikustera, jokatzera eta bizitzera garoaz. Espirituak Berak dihardu gure bizitza argitzen eta bestelako balore haundiagoz aberasten. Hau dogu zereginik onuragarriena, gogoz hartu eta ganoraz jokatzen badogu, adi eta zur biziz!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, zain-zain bizi behar dot, Aitaren maitasuna nire bizitzan somatu nahi badot. Ez egidazu lozorroan bizitzen itzi, ez naitela ohiturakerian jausi; hori barik, itzarrik biziz, Beragaz topo egin dagidala bizitzako bideetan zehar."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue