Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 25

Urtean Zeharreko 29. astea

2019ko Urriaren 25a, Barikua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-29-V-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 12, 54-59 )

Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari:
- «Hodeia sartaldetik datorrela ikusten dozuenean, behingoan esaten dozue: “Euria dator”; eta holantxe jazoten da. Egoak joten dauanean, esaten dozue: “Sargori egingo dau”; eta holantxe egiten dau. Itxurazale maltzurrok! Badakizue lurrari eta zeruari antz emoten, eta zelan ez deutsazue antzik emoten oraingo sasoi honi? Zergaitik ez dozue zeuon buruaz epaitzen zer dan zuzena?

Zeure arerioagaz agintariakana zoazala, egizuz bidean ahaleginak, haregaz bakeak egiteko, epaileagana eroan ez zagizan; epaileak ertzainaren esku itziko zaitulako, eta ertzainak giltzapean sartuko. Hara zer dinotsuedan: ez dozu handik urtengo, azken laukoa ordaindu arte».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesus “jenteari” zuzenduten jako: izan ere, guztiei dagokie “oraingo gizaldiari” antz emotea (56. a.), zorioneko eta behin betiko aldia izanik; guztien eginbeharra da “zuzena dana” epaitzen jakitea (57. a.), hau da, norbere bizitzan zer dagoan bat edo ez dagoan Jaungoikoaren nahiagaz. “Aldien ezagarriei” buruz datorren berbaldi hau ez dogu hartu behar zerbait abstraktutzat; bestera baino, Jesusek arduraz ipini gura gaitu daroagun bizitzaren eta bizi dogun historiaren sekulako seriotasunaren aurrean. Errepikatzen jakun ebanjelioko eskakizuna da, eta hauxe da: onartzen ez dauanak eta halan bizitzen ahaleginduten ez dana Jesusek “itxurazaletzat” hartzen dau zuzenean; ezaugarriak ikusi bai, baina ulertu nahi ez dituanak, hau da, euren begien bistakoa dana onartu gura ez dauanak, ezta bertatik datorren argiak ikututerik ere gura ez dauana.

- Jesusek darabiltzan aditzak “jakin”, “bereiztu”, “epaitu” dira, eta jokabide honek nabarmenago jartzen dau Jesusen parabolen esanahaia. Agiri danez, Jesus Beraren bizitzan nabarmentzen diran ezaugarriak dira, eta ez da gatxa zeintzuk diran ulertzea. Egia esan, Berak egindako egintza miragarriak; begien bistakoa danez, kasu batzuetan, berbaz aditzera emondako ezaugarri zorrotzak, bere berbaldi batzuetakoak; egia esan, bere lurreko bizitzaldiagaz batera datozanak (Nazareteko isileko bizitzaldikoak eta Palestinako agiriko bizitzakoak). Baina, batez ere, Jesusen bizitza osoan hartuta, izan dan eta izaten jarraitzen dauan “ezaugarria” azpimarkatzeko berarizkoak dira. Aldi bateko profetak lez, Jesus ere profezia bizia da, pertsonea bera profezia bihurtuta.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Naturatik eta herri-jakituritik hartutako adierazgarri baten bidez, Jesus kexatzen da bere sasoikoen ikusmen laburraren aurrean, ez dabe ikusten edo ez dabe ikusi nahi aldi mesianikoak heldu dirala. Jesus Jaungoikoak bialdutakotzat onartzea da helburua; baina ez dabe ikusi nahi, Berak egindako mirariak ere ez dabez ikusi gura. Horregaitik deitzen deutse “itxurazale”: salaketa zorrotza, argi dagoana ere onartu gura ez dabelako.

- Izan ere, Jesus Bera da ezaugarria, Jaungoikoaren eta bere salbamen proiektuaren presentzia salbagarria. Bere egintza miragarriak, bere berbak, baztartuakaz eta kanporatuakaz daukazan bere jarrerak, Jaungoikoa eta Berak eskeintzen deuskun aukerearen proposamena... hori da EZAUGARRIA. Baina bere sasoikoak ezin dabe hatakotzat hartu eta, horregaitik, ez dabe aurkitzen eskeintzen deutsen bere barritasuna.

- Itzelezko itauna niretzat, eta guretzat ere! Kontua ez da gauzak eta zehaztasunak “jakitea”... baina bai, egunero, bizitzako gorabehera eta jazoeretan, barriztuten gaituan presentzia BARRIA aurkitzea. Kontuz ibili beharra dogu, aurreritxiak edo-eta neure pentsakerak ez deistela Beragaz AURKITZEA galerazo eta topaketa honek barru-barrutik aldatu nagiala... hona hemen benetako arazoa! Uxala, eta Jaungoikoak nahi dagiala, ez dakidala jazo Jesusen sasoikoei jazo jakena!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, emoidazu zure Espiritu ona eta lagundu egidazu neugan aurkitu zagidazan, beste pertsonakan, ingurugiroko baldintzetan eta munduan. Holan jakingo dot bereizten, Zeure antzera, bizitzan eta munduan jazoten dan guztia, Jaungoiko Aitaren nahiari begira."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue