Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 24

Urtean Zeharreko 29. astea

2019ko Urriaren 24a, Eguena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-29-J-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 12, 49-53 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Lurrean sua jartera etorri naz, eta nahiago neuke honezkero sutan balego! Bateo bat hartu beharra daukat, eta zelango larria hori bete artean!

Lurrera bakea ekartera etorri nazala uste al dozue? Ezetz dinotsuet, zatiketea baino. Hemendik aurrera, bost bizi diran etxe baten, zatituta egongo dira: hiru biren aurka, eta bi hiruren aurka; aita semearen aurka, eta semea aitaren aurka; ama alabearen aurka, eta alabea amaren aurka; amaginarrebea erranaren aurka, eta errana amaginarrebearen aurka».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Gizateria aukera egin beharrean dago Kristoren aurrean. Ebanjelioaren eta bere eskakizunen aurrean ardurabakokeriz jokatzeak ez dau balio. Nazaretarrak salbamen planteamentuaren aurrean ezarten dauan erradikaltasunaren ondorena da: maitasunez egindako proposamena da, eta maitasunez erantzun beharrekoa.

- “Lurrean sua jartera etorri naz” (49. a.): berbaldiaren aidea autobiografikoa da. Horrek zera eskatzen dau: zelan bizi eta jokatu aukeratu aurretik beharrezkoa dala, beste ezer baino lehen, Jesusen nortasunaren barri ondo jakitea: bere benetako nortasuna ezagutzen ez dauanak, ezingo ditu bete Jesusen jarraipenak eskatzen dituan eskakizunak. “Su bat... bateo bat...” (49-50. aa.): hemen ez da adierazo nahi Espiritua Santuaren sua, ezta epaikundeko sua; hori barik, bere heriotz eta berbizkundearen su kiskalgarria noiz jasango Jesusek dauan gogo bizia baino. Era berean, Jesusek odolezko bateo horretatik zehar igaro gura dau, kurutzeko heriotzan burutuz. Ikuspegi honegaz, suaren eta bateoaren irudien bitartez, Jesusen lur gaineko bizitzaren azkena ipinten jaku begiaurrean, bere misterio osoa burutuz, gure alde Aitari bere bizia opatuz.

- Jesusek agertu deuskun maitasunaren aurrean, maitasunez erantzun beharra sortzen jaku, eta, jakina, maitasuna, benetakoa bada, eskakizun zorrotzak daukaz, sarritan buru eta bihotz larritzerainokoa. Horregaitik, ebanjelioko deiari erantzuteak, alde batetik, iztea dakar, eta bestetik, hartzea. Itzi Ebanjelioaren eta bere eskakizun guztien aurkakoa dan guztia, eta hartu, beharrezkoa dan gauza bakarra; areago, beharrezkoa da pertsona bakarra: Jesus, Jaungoikoaren Semea eta gure berreroslea. Ebanjelioko pasarte honetan agertzen jakun aldetik begiratuta, Jesusek ikasleei proposatzen deutsen bokazinoaren ikuspegitik irakurri behar da; gaur gu guztioi proposatzen jakun lez.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesusek argi eta garbi agertzen deusku bere misinoa burutzeko daukan gogo bizi eta sutsua, eta holan gizateri osoari komunikatu bere maitasuna, bere indarra, bere Espiritua. Holan beraganduten dau Aitak erabagi dauan salbamen proiektua burutzea; nahizta horrek “sua” eskatu, “bateo” bat; hau da, burua kurutzean eskeiniz beteko dan oparia. Hori dala eta, Jesusek bere misino-bizikizuna agertzen deusku.

- Ikasleak bere urratsak jarraitu beharra dauka, nahizta honek erradikaltasuna eskatu. Ebanjelioko deiak “izte” bat eskatzen dau (Ebanjelioagaz eta bere eskakizunakaz bat ez datorren guztia) eta “hartze” bat, Jesus Bera eta bere bizitz eta eskeintzaren bizikizunaren estiloa. Holan, jarraitzailearen eta sinistedunaren bizitza osoa Jesus Beraren aldetik eta ikuspegitik ikusten eta irakurten da. Hori da gaurko Ebanjelioak aitaten dauan “bateoa”.

- Jesusen alde apustu egitea, Berak bizi eta planteatzen dauan guztiaren alde, bere estiloa eta bere aukerak eginez... hauxe da ebanjelioko pasarte honetan sentitzen dodan proposamena. Behin baino gehiagotan atzera eragiten deuts bere erradikaltasunak...! Bestalde, hau ere esperimentatzen dot: “eskatu baino gehiago emoten dauala”. Egia da. Baina... harritu egiten nau! “Zabaldu nagizu, Jauna, zure proposamenaren aurrean, eta emoidazu zure Espiritua, Zeuk onartu zenduan lez, neuk ere onartu dagidan. Amen”. Zu ere, anai-arreba hori, prest al zagoz?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, dana ondo doanean, erreza da Zuri jarraitzea eta zure aldeko testigantza emotea; emoidazu sendo irauteko indarra, ulertezinari eta jazarpenari ere aurre egiteko."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue