Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 23

Urtean Zeharreko 29. astea

2019ko Urriaren 23a, Eguaztena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-29-X-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 12, 39-48 )

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen bere ikasleei:
- «Badakizue: etxagunak baleki gaueko zein ordutan etorriko dan lapurra, ez leuke etxea zulatzen itziko. Zuok ere prest egon zaiteze, uste ez dozuen orduan etorriko dalako Gizonaren Semea».

Pedrok orduan:
- «Jauna, guretzat esan dozu parabola hau, hala guztientzat?».
Jaunak erantzun:
- «Nor da etxe-zain zintzo ta zentzunduna, ugazabak bere serbitzarien buru ipiniko dauana, behar dan orduan gari-neurria emon deioen? Zorionekoa, ugazabak, etortean, hori egiten aurkitzen dauan morroia! Benetan dinotsuet: bere ondasun guztien morroi-buru ipiniko dau.
Baina morroi horrek berekautan esaten badau: “Berandu dator gure ugazaba”, eta neskame-morroiak joten asten bada, eta jaten, edaten eta mozkortzen, uste ez dauan egunean eta ez dakian orduan etorriko jako ugazaba, eta ebagi-ebagi egingo dau, gaiztoak merezidu dauan lez.

Ugazabaren borondatea jakin arren, hori egiteko prest ez dagoan morroiak, edo ugazabak gura dauan lez egiten ez dauanak, zigorkada asko hartuko dau. Ugazabaren borondatea ez dakianak, naiz eta zigorra merezidu daben okerrak egin, zigorkada gitxi hartuko dau.

Asko emon jakonari, asko eskatuko jako; askoren ardurea emon jakonari, gehiago eskatuko jako».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesusek ikasleei zuzendutako burubideak helburu jakin bat daukee: Ebanjelioaren barritasunaren eta bere bete beharreko eskabideak jarraitzaile guztien begi-aurrean jartea. Maisuaren aginduz, benetako ikaslea ezin bakarrik itxaroten zain egon, horrez gainera, emondako berbeari leialki erantzun behar deutso, Jauna etorri arte. Holan dinosku: “Badakizue” (39. a.). Hemen azterketa bat aitatzen da, zentzuna lagun dauala, sinismen argiz bakarrik ahal da praktikatu, eta orduan bakarrik da gure biderako argi-iturri. Jakite hutsa ez da nahiko, baina, seguruenez, ezinbesteko baldintza da behar dan guztirako prest egoteko.

- Pasartearen erdi aldera, Pedroren itaun arraro bat agertzen da (41. a.), etxezain zuhur eta zintzoaren parabolarako sarreratzat dagoana. Halan eta guztiz ere, honek ere, halako une baten, ahaztu egiten dauanaren eta ardura gitxi dauanaren antza dauka. Jesusek azpimarratu nahi dituan jarrera biak zintzotasuna eta zuhurtasuna dira, eta hau guztiei, baina, batez ere, bere ikasleei.

- Aldi berean, argi eta garbi zalantza barik, itzi gura dau azpimarratuta jarraipenak eskatzen dituan seriotasuna eta dramatismoa. Horregaitik, alde batetik, pozgarrizko zoriontasunez jantzita dator: “Zorionekoa, ugazabak, etortean, hori egiten aurkitu dagiana” (43. a.); horregaz Jaunak leialtasunera bultzatu gura gaitu, baina, aldi berean, behin betiko batasunaren promesa eginez. Bestalde, zigor astunaren mehatxua iragarten da zintzotasunez eta arduraz ekintzan irauten ez dabenentzat. “Zintzoak ez diranen artean” (46. a.) sartuko ditu.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Aurreko egunetan hasitako katekesiak darrai. Oraingoa beren-beregi ikasleentzat da. Holan dalarik, Ebanjelioaren barritasunaren eta berak dakarren guztia lortzeko, jarrera bi zaindu behar dira: zintzotasuna eta zuhurtasuna. Hauxe da ikasle zintzoaren erantzuna, itxaronaz gainera, ekinean dihardu hartutako konpromesuan; ez da nahiko bakarrik ez nahastutea, Jaunari gogoko jakona egin eta beteten jarraitzen dau: “Hori egiten aurkitzen dauan morroia” (43. a.).

- Izan ere, ebanjelioa eta sinismena ikaslearentzat biderako argi-iturri bihurtu dira, horigaitik dago zain eta arduraz jokatuz, “itzarrik”. Holan lortuko dau ugazabaren eta morroiaren, Jaunaren eta ikaslearen arteko KOMUNINOA; hori da azken helburua: “Zorionekoa morroi hori...” (43. a.).

- Horra, behin eta barriro ez despistatzeko eta ez lokartzeko egiten jakun deia; bestelan baino, zintzoki erantzunez jokatzeko, Ebanjelioagaz topo egin dauanari dagokion lez. Gaur ere guretzat, niretzat ez datoz txarto “dei” honeek; Bera egunero dator gure bizitzara; itzarrik banago bakarrik barruntauko dot bere presentzia eztia eta bizigarria. Zelan sentitzen zara, anai-arreba hori?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, ESKERRAK lagunduten deustazulako bizitza zintzotasunez, seriotasunez, sakontasunez planteatzen; horrez gainera, baretasunez, -Zeuk lez-, Jaungoiko Aitaren maitasun errukitsuagan uste ona jarriz. Izan naitela beti morroi zintzo eta zuhurra."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue