Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 21

Urtean Zeharreko 29. astea

2019ko Urriaren 21, Astelehena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-29-L-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 12, 13-21 )

Aldi haretan, jente-arteko batek esan eutson Jesusi:
- «Maisu, esaiozu nire anaiari, erdibana egin daiala nigaz senipartea».
Jesusek erantzun eutson:
«Gizon, nok jarri nau Ni, zuon artean epaile edo erdi-banatzaile».

Eta jenteari esan eutson:
- «Hara, alde egizue ondasun-gose guztitik. Izan ere, ez dago inoren bizia, asko eduki arren, daukazan ondasunetan».

Eta parabola hau esan eutsen:
- «Gizon aberats baten soloak frutu ugari emon eban; eta honan inoan berekautan: “Zer egin orain? Nire frutuok non sarturik ez daukat”. Eta esan eban: “Hauxe egingo dot: nire sabaiak bota, eta handiagoak egin; eta hantxe gordeko dodaz neure gari ta ondasun guztiak”. Eta esango deutsat neure buruari: “Ea, mutil! Badaukak ondasunik asko, urteetarako gordeta; ago nasai: jan, edan eta egik jai!”.
Baina Jaungoikoak esan eutson: “Zoro hori! Gaur gauean datoz zure biziaren bila; eta norentzat izango dira pilatu dozuzanak?”.
Horixe jazoten jako, ondasunak beretzako batuta, Jaungoikoarentzat aberats ez danari».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesusek, testigantza emon behar danean, adorez jokatzeko konbidatzen gaitu, Espiritu Santua lagun dala; ondoren, ezezagun baten eskarira, zikoizkeriaren aurrean kontuz ibilteko irakasten deusku, eta parabola xume ta argitsu baten bidez baieztatzen dau bere irakatsia.

- Ezezagunaren eskabideak askori hur-hurretik ikutu deutsen arazo bat da, anaiarteko haserre eta eztabaida askoren sorburu: “Maisu, esaiozu nire anaiari, erdibana egin dagiala nigaz senipartea” (13. a.). Baina Jesusek ez deutso erantzunik ere emoten (14. a.), bere misinoa guztiz bestelakoa da eta. Jesusen erantzuna, eskaria zeharka ukatu ondoren, jakiturizko irakatsi bat eskeintzen dau, Biblian zehar oso ezaguna, zikoizkeriaren aurrean kontuz ibilteko ohartuz, bere kasu guztietan: pekatu-grina nagusi hau beti zelatan dagoalako nor zelan harrapauko. Jesusen irakatsiak zerikusi asko dauka aberastasun eta pobretasunaren arteko arazoetarako, edo-eta, areago, aberastasuna azpimarratzen dau, gizaki eta kristau izena egoki daroan batenzat beti dalako arrisku larria: “Izan ere, ez dago inoren bizia, asko euki arren, daukazan ondasunetan” (15. a.).

- Parabolea (16-21. aa.) gai bardina argitzera dator. Erakusgarria da parabolako protagonista dan aberatsaren hasierako bakarrizketa: bere berbetan burubako lez agertzen da, eta, horregaitik, bizitzaren aurrean egindako aukeretan tentelkeriz jokatzen dau. Berbak euren esangura arruntean hartuta, hemen ez da bere portaerako pekaturik aitatzen; hori barik, bere jokaera eta aukeraren huskeria eta zentzunbakokeria azpimarratzen ditu, pilatu dituan ondasunetan uste osoa jartean. Era berean, esanguratsua da azkenaldiko Jaungoikoaren parte hartzea (20. a), gizon aberats eta burubakoaren jarrereari berehalako baten erantzun zorrotza emonez. Aurrera baino lehen, puntu bat azpimarratu behar dogu hemen: zetan dagoan gizon aberatsaren zorakeria: batez ere, ez dauala konturik atera zer jazoko jakon hil-ondoren. Ondasunetaz bizitza honetan gozatzea besterik ez dau izan gogoan, gerorako ere hortik onuraren batzuk jasoko ditualakoan.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Badihardu Jesusek irakasten eta bere jarraipenerako BIDEA erakusten. Eta ez da katigatzen edozelako huskerietan; Berak balorerik sakonenak nabarmentzen ditu, gaurko ataltxoan lez, parabola xume baizen argitsu bat erabiliz. Zikoizkeria eta neurribako diru-gosea giza-bizitzarako arrisku larritzat joten dau eta jarraipenean pozik irauteko. Izan ere, Jesus Berak ere erradikaltasunez bizi izan eban pobretasuna, ondasunetatik aske, eta hauxe erakutsi eutsen ikasleei ere.

- Eta pobretasun eta eskuzabaltasun hori ulertu ahal izateko, Jesusen eritxiz, hemengo bizitzatik “haruntzago” begiratzea beharrezko da. Izan ere, ez dau pekataritzat “kondenatzen” parabolako gizona, ezpabere “gerokoaren” ardura barik bizi dalako munduko bizitzan. Holan dala, eta horregaitik zorotzat joten dau bere itsukeriagaitik. “Pilatu ondasunak Jaungoikoaren aurrean” (21. a.), hori da benetako ondasunez jabetzea, hemengo ondasunetatik aske biziz.

- Gaurko Ebanjelioko irakatsiak benetan eragiten deutso gure bizitzeari azpi-azpitik, arrisku larri batek gure bizitzak hondatzeko arriskuan ipinten ditualako, areago Jesusen jarraipenerako bidean. Diruaren eta ondasunen morroi ez izatea, horretarako egiten deusku dei; bestelan, “zoro” eta “burubakoen” artean jarteko arriskuan nengoke, merezidu daben ondasunen alde ez jokatzearren. Anai-arreba horrek, zer deritxazu?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, bizitzak erakusten deust errazoia dozula eta ez dirala ondasunak zoriontsu egiten dabenak, besteei emondako eta eurakandik hartutako maitsunak baino. Eskerrak zure maisu-irakatsi ederragaitik."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue