Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 18

Urtean Zeharreko 28. astea
SAN LUKAS, ebanjelaria
2019ko Urriaren 18a, Barikua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-28-V-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 10, 1-9 )

Aldi haretan, Jaunak beste hirurogei ta hamabi aukeratu zituan, eta binan bere aurretik bialdu, Bera joateko zan berri ta auzo guztietara. Eta esan eutsen:
- «Solo-aria ugaria da, baina langileak gitxi. Egin, bada, otoitz, solo-ariaren jabeari bialdu daizala langileak bere solora. Zoaze; begira, bildotsak otso-artera lez bialtzen zaituet. Ez eroan aldean ez diru-zakutorik, ez bide-zorrorik, ez oinetakorik. Eta ez gelditu bidean inori agur egiten.

Etxeren baten sartzen zareenean, hauxe izan bedi zuon lehenengo berbea: “Bakea etxe honetan!”. Eta han bakezko jenterik bada, euren ganean geldituko da zuen bakea; bestela, barriz, zeuokana bihurtuko da.

Etxe hartan bertan gelditu zaiteze; daukenetik jan eta edan egizue, langileari bere saria zor jako-ta. Ez ibili etxerik etxe. Herriren baten sartzen zareenean, ondo hartzen bazaitue, jan emoten deutsuena, osatu hango geisoak, eta esaiezue: “Hurrean dozue Jainkoaren Erreinua”».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesusek Galileako herrietara bialdu zituan hirurogeita hamabi ikasleen kontakizunak nabarmen jarten dau Erreinua iragartera bialtzen dituana bera be Aitak bialdua dala: “Zoaze! Bialtzen zaituet...” (3. a.). Mezulariak diranez, ez dabe entzuleen arreta euren buruan jarri behar, datorren harengan baino, entzuleek hari bihotza edegi deioen. Hori bai: bere ahultasuna sumatuko dau ikasleak abentura horretan eta arriskuan ikusiko dau bere burua, “bildotsak otso artean” lez (3. a.). Beraz, ez dau emon behar testigantza erasokorrik. Bildotsa otso artean lez izateak eroapenez, otzantasunez eta baztertzea eta jazarpena onartzeko gaitasunez jantzitako jarrerak eskatzen ditu.

- Bialduek alboratu behar daben beste tentaldi bat: norbere interesak eta Erreinuarenak nahastatzea. Bidean inor ez agurtu egien, hau da, bidea lagunak eta senideak ikusteko erabili ez egien, Jesusek agintzea, Erreinuaren lehentasuna azpimarratu egien baieztatzeko era uste bakoa da. Eragingarritasuna da hurrengo arriskua: jantzi eta enparau gutxi eroateko Jesusen aginduak askeak eta urriak izan eitezan eta bitartekoak helburuaren menpean jarri egiezan eskatzen eban (4. a.).

- Jarraian, ebanjelizatzea ez dala emotea bakarrik, hartzea bere badala (“jan egizue emoten deutsuena...”: 7. a.) gogorazten deusku Lukasek. Honan, alkartearen bizitzaren jatorrian emoten dan alkartasuna, hartuemona, sortzen da bialduaren eta Erreinuaren mezua hartzen dauanaren artean. Sinesmendunen etxeak izango dira alkartearen lehenengo etxe.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Hemen, Erreinuaren eta honek esan gura dauanaren lehentasuna erakusten dau Jesusek eta, beraz, beste lagun batzuk bialtzen ditu berak eban misinoa alkarbanatuz. Horregaitik, arrisku egoera izan arren, “bildotsak otso artean” lez bizitzeko erea eta jarrerea da “zoaze...” hori, baita baztertuak edo erasotuak izateko gaitasunagaz bere.

- Gainera, argi izan behar da Bera dala Erreinu hori iragartera bialtzen dituana: “Neuk bialtzen zaituet...” (3. a.). Bere makaltasuna sumatuko dau ikasleak abentura honetan, edo arrisku egoeretan ikusiko dau bere burua, baina badaki bialdua izan dalako dagoala egoera horretan. Beraz, Jesusek berak Aitak bialdu daualako dagoala egoera horretan dakianez, ikasleak bere badaki bialdua izan dala Maisuagaz Misinoa alkarbanatzeko.

- Eta hemen nago ni, hemen aurkitzen gara guztiok. Ezin dot egundo ahaztu; burubakokeria izango litzeteke, zentzunbakokeria. Hori barik, egunero kontzientzi hori biztu, norberagandu eta indarbarritu... nahitaez behar-beharrezkoa da! Eragozpenik asko sortuko da, horregaitik oinarri eta klabe honeen gainean jokatu behar da. Mesedez, ez daigula inoiz ahaztu, anai-arreba!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Zuk bialtzen nozu eta Zeugaz MISINOA konpartitzeko aukerea eskeintzen deustazu. Eskerrak nigan jarri dozun konfiantzagaitik. ONARTZEN dot, Jauna. Sendotu nagizu eginbehar honetarako!"

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue