Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 17

Urtean Zeharreko 28. astea

2019ko Urriaren 17a, Eguena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-28-J-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 11, 47-54 )

Aldi haretan, Jaunak honan esan eban:
- «Zoritxarrekoak zuok, hilobiak jasoten dozuez-eta, zuon asabak hil ebezan profetentzat. Holan autormen egiten deutsazue zuen asabak egindakoari, eta ontzat emoten dozue; izan ere, hareek hil egin ebezan; zuok, ostera, hilobiak jasoten deutsezuez.

Horregaitik esan eban Jainkoaren jakituriak: “Profetak eta apostoluak bialduko deutsedaz; eta eurotariko batzuk hil egingo dabez, eta besteak txarto erabili”. Beraz, gizaldi honi, munduaren hasieratik isuria izan dan profeten odolaren kontua eskatuko jako: Abelen odoletik hasi, eta altarearen eta santutegiaren artean hil zan Zakariaseneraino. Hara zer dinotsuedan: kontua eskatuko jako.

Zoritxarrekoak zuok, legelariok! Jakintzaren giltza gorde egin dozue-ta. Zeuok ez zaree sartu, eta sartzera joiazanei ez deutsezue sartzen itzi».

Jesusek handik urten ebanean, farisearrak eta legelariak gogor ekin eutsoen itandu ta itandu; eta zain-zain egozan, bere berbetatik euren sareetan zelan harrapatuko.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesusen sasoiko Lege maisuak ez ziran euren gurasoak baino hobeak. Jesusek, adarjote zorrotz baten antzera, euren azalhuskeriaren mozorroa kentzen deutse. Alde batetik, euren profeten aldeko begirunea faltsua dala agertuz, heldu jakezan Jaungoikoaren deiak entzuteko prest ez dagoazalako, lehenago euren gurasoak lez. Orduko profetak baztartuak eta hilak izan ziran lez, deserosoak egin jakezalako; era berean ukatua da Jesus ere, Aitaren behin eta betiko Berbea: jarrera bardin-bardina da. Profetei hilobi ederrak jasoten deutsezan “jakitunak”, ondoren ez dira euren jarraitzaile bihurtzen, horixe erakutsi gura daben arren -eta baleiteke eurak ere holan sinistea-; hori barik, hiltzaileak lez eurak ere errudun dira.

- Berba-tarte labur batez, hemen barriro azpimarratzen dan erruak iraun egiten dau Testamentu Zaharrean zehar: antza danez, Lukasek adierazo gura dauana zera da: Aitaren errukiak bere Semearen odolaren konturik ez dauala eskatzen, laster ixuriko dan odolarena; izan ere, “Jaungoikoak ez dau bere Semea mundura bialdu mundua kondenatzeko, bere bitartetz salbau daiten baino” (Jn 3,17). Halan ere, Jaungoikoak gizaldi honi eskatuko deutso munduaren sorreratik isuri dan profeta guztien odolaren kontua, “sinisten ez dauana kondenatua dago iadanik, Jaungoikoaren Seme bakarrarengan sinistu ez daualako” (Jn 3, 18).

- Antzeko berbakera zorrotza darabil Jesusek Lege maisuen jakintza eta erlijinozko harrokeriaren aurka; izan ere, beharrezko diran lagungarriak eskuan eukita, Jaungoikoagana daroan bidea ez ezagutu, ez jarraitu ez dabelako, Legeak eta profetak erakutsi ebenez; hori barik, herriaren aurrean ulertu eta jarraitu ezinezko bihurtu dabe, lege eta arauei jatorrizko esangurea aldrebestuz.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesusen eta farisearren eta legemaisuen arteko tirabirak aurrera jarraitzen dau; hareik, itxura baten, hildako profeten aldeko agertzen dira, euren omenez hilobi ederrak eregiz, baina euren erakutsiak baztarrean itziaz. Horrez gainera, bizi diran profetei ere ez deutse jaramonik egiten, lehenagokoak lez, aurrean darabilez. Euren artean Jesus bera: Jaungoikoari buruz dauan ikuskera eta agerkera, eta Berak sinismena bizi eta agertzeko dituan erak guztiz kontrakoak dira. Horra drama latza! Eta eurak ez dabe holangorik onartzen.

- Horrez gainera, txarrago dan zerbait botaten deutse arpegira: zuok, “jakintzaren ateko giltzaren jabe” (52. a.) zareenok, besteei Jaungoikoagana eta bere biziaren aldeko mezu barrira hurreratzea galazo egiten deutsezue. Hauxe da farisearrei eta legegizonei botaten deutsen salaketarik gogorrena: gauza sakratuenak ere komertzializatzea, holan, barriren barri, Jaungoikoaganako bidea trabatuz. Horregaitik Jesus hasarre bizitan jarten da euren aurka. Izan ere, horretan dago bere Misinoa jokoan, Aitak bialdutako Semearena, gizadiaren salbamena.

- Harritzekoa legegizon eta “sasisantuak” erakusten eben egikera zikina, askatasun eta biziemoile dan topoketa besteei galazoz! Itzela da Jesusek euren kontra jasoten dauan salaketa eta gaur ere Eleizearen aurka jaso daitekena, bertako talde ta jarraitzaile askoren aurka. Besteak baino hobeak sentitzea, egiaren jabe eta egiaren zaintzaile bakarrak sentitzea... gaur ere gainditu ezineko tentaldia guretzat, Eleizearentzat!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Zuk adi ipinten gaituzu, zure sasoiko sasisantuen antzeko izan ez gaitezan. Aitaren Bialdutzat hartzen zaitugu bene-benetan."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue