Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 14

Urtean Zeharreko 28. astea

2019ko Urriaren 14a, Astelehena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-28-L-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 11, 29-32 )

Aldi haretan, jentea piloka etorrela, Jesus honan hasi jaken esaten:
- «Gizaldi hau gizaldi gaiztoa da. Ezaugarri bat eskatzen dau, eta ezaugarririk ez jako emongo, Jonasena baino. Izan ere, ninibetarrentzat Jonas ezaugarri izan zan lez, holantxe izango da Gizonaren Semea gizaldi honentzat.

Auzi-egunean, Ego-aldeko erreginea gizaldi honetako gizonen aurka jagiko da eta kondenau egingo ditu; lurraren azken mugetatik etorri zalako ha, Salomonen jakituria entzuteko; hona hemen, barriz, Salomon baino gehiago dana.
Auzi-egunean, ninibetarrak gizaldi honen aurka jagiko dira, eta kondenau egingo dabe: hareek, Jonasen hitzaldiagatik, bihotz-barritu egin ziran-eta, hona hemen, barriz, Jonas baino gehiago dana».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Bere agiriko bizitzan, Jesus sarri aurkitu zan jentearen gurariei, zintzoki jokatzekotan, erantzun ezinean. Holakoetan, bere berbaldiak polemika kutsua hartzen dau, bere erizpideak azpimarratuz. Gaurko kasu berezi honetan, ezaugarri miragarri baten eskariaren aurrean suertatzen da, Jesusek ustez, jakin-minak eta ikusgarriren bat lortu-nahiak eraiginda. Egia esan, Bera ez da etorri holango eskariak betetzera, eta ezergaitik ere ez dau urtengo bere misinoko bidetik. Horregaitik emoten deutso berehalako erantzuna. Bertan dinonez, zelango ezaugarria emoteko dagoan prest. “Jonasen ezaugarria” Berak deitzen deutson lez (29. a.).

- Merezi dau Mateok eta Lukasek honetan daben aldea argitzea. Mateok profetearen alderdi bat bakarrik azpimarratzen dau (Jonas hiru egun eta gau egon zala balearen barruan), Jesusen biztuerea aurkezteko itxaroten daben ezaugarritzat; Lukasek, ostera, Jonasen bizitza osoa dakar ezagarri bakar eta haunditzat, profetearen predikua, batez ere, nabarmenduz. Jonas, Kristogaz dauan lotureari dagokionez, irudi lez aurkezten da, Jesus Beraren profezia lez. Holan dala, Kristo Bera da, bere misino harrogarriaren eraginez, bere berben argitasunagaz, bere asmoen erradikaltasunagaz, bere mirarien indarrez, ezaugarri nagusi eta ordezkatu-ezina, bere sasoikoentzat deigarri. Hegoaldeko erreginearena (31. a.) eta Niniveko bizilagunen (32. a.) adibide biak zera adierazo gura dabe Lukasentzat: Jesusen aurrean, azkenaldietako profetaren aurrean, hartu leitekezan jarrera bi nabarmentzeko: “gizaldi gaiztoaren” ukapen hotza ez-ezik, atzerritarren onarpen pozgarria ere bai.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- “Ikusgarria” ez da Jesusek bere bizitzarako eta ebanjelizatze egintzarako hartzen dauan bidea, nahizta bere herritarrak horixe eskatu eta gura izan. Bera Jaungoikoak bialdutzat onartzea: hori da EZAUGARRIA; Bera eta bere Hitza, eta, horregaz batera, bere bizitzako egintzak, ez gero inor liluratzeko asmoz, baina bai Jaungoikoaren salbamen proiektuaren iragarpen lez. Hauxe da bere misinoa eta bere ondorio guziakaz bere gain dau.

- Argi dagoana zera da: gizaldietan zehar iragarri zan bizitzaren eta salbamenaren mezua, orain alboratu egin dala: “gizaldi gaiztoa” (29. a.); bestalde, urrunduak, jentilak ezagutzen eta onartzen dabe Jaungoikoaren presentzia Jesusen bizitzan eta ezaugarrietan. Esperientzi ikaragarria Israel herriak bizi eta esperimentatu dauana! Agintzarien herriak “ikusgarriak” eskatzen ditu, baina ez dau onartzen Jesusengan Jaungoikoaren presentzi “apala”.

- Itzelezko tentaldia gaur guretzat ere, gaurko munduarentzat! Dirudienez, “deigarriak” bakarrik, harrigarriak balio dauala. Behar bada... “kolpeko suerte batek”, edo-eta “majikozko” zerbaitek konponduko deusku gure arazoa... Hamaika holango badabil gaurko baztarretan! Eta... zenbat “ikusgarrizko mamu” sartu jakun gaur gure bizitzan, gora-beherak ikusi eta onartzeko orduan! Nun eta... gure Espiritualitatean ere bai! Ez ala?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Zugan sinisten dodala esatera ausartzen naz, ikusi ere egin dot eta zenbateraino maite nozun, nire bizitza zentzunez eta itxaropenez beteaz. ESKERRAK hainbeste dohaiakaitik!"

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue