Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 12

Urtean Zeharreko 27. astea
PILAR-eko ANDRE MARIA BIRJINA
2019ko Urriaren 12a, Zapatua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-27-S-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 11, 27-28 )

Aldi haretan, Jesus jenteari berbetan egoala, jente arteko emakume batek, deadar baten, honan esan eban:
- «Zorionekoa, Zu ekarri zinduzan sabela eta Zu hazi zinduezan bularrak!».
Baina Berak esan eban:
- «Zorionekoak, bai, Jaungoikoaren Berbea entzuten eta beteten dabenak!».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Deabruari buruzko berbaldi zorrotzaren ondoren, Lukasek “zoriontasunari” dagokion txatal hau eskeintzen deusku, laburra baizen sakona berau. Jente taldearen erditik ahotsa jasoten dauan emakumearen autormenez, “zoriontasuna” da Jesus lango seme baten ama izatea, harrigarrizko berba indartsuz espirituzko bizitzako misterioetan sartzen laguntzen daualarik. Jesusek, ostera, “zoriontasuna” (hau da, bihotzeko poztasun sakona) Jaungoikoaren Berbea entzuteko eta praktikatzeko bihotz presta eukitea da.

- Jesusen erantzunak badirudi bere ama Maria kerizpetara botaten dauala. Baina pasarte hau Jaungoikoaren Berbearen beste pasarte batzuen argitasunera “sakonduten” badogu, besterantza dala ikusiko dogu. Hain zuzen ere, Jesusen Ama “zorionekoa” aldarrikatua da (Lk 1, 42-45), esan jakon Berbea sinistu eta bete daualako (1, 38). Mariak berak ere Magnificat kantuan dinonez, gizaldi guztiak zorionekotzat goratuko dabela (1, 48), Berbearen esanera jarri ebazalako bere sinismena eta bere bizitza.

- Bestalde, Jesusek, bere ama eta senideak bila joan jakozan baten, argi eta garbi autortu eban bere ama eta senideok dirala “Jaungoikoaren Berbea entzun eta beteten dabenak” (Lk 8, 19-21). Holan dalarik, hauxe da geuretzat ere eskeintzen jakun Mariaren nortasun aberatsa. Zoriontsu izatearen sekretua honetan dago: Jaungoiko biziaren presentzia dan Jesusen Berbea entzun eta betetzea.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ebanjelioko pasarte honek emakume baten berba goxoak baino askoz ere ederrago dan zerbait dakar. Ebanjelistaren gogoa Familia barriaren partaide dan IKASLEAREN jarrerea azpimarratzea da, ez gero odolezko senidetasunetik datorrelako, bestelako batasun-lotura bat sortu dalako baino: Berbea ENTZUTEA eta zehatz betetea. Hauxe da testuingurua eta mezua.

- Kontaketa hau, ezelango zalantza barik, Lukasenean “Mariagazko” erreferentziz kutsaturik dator: Jesusen Ama, Maria, bera da lehenengo ikaslea, Familia Barrian lehenengo kidea. “Egin bide nigan Zuk dinozuna” (Lukasek dakarrenez) harrigarrizko sintesia bat da. Mariagan, amatasunaren alderdi biolojikoa gainditurik gelditu da, Jaunaren Berbeagaz lortu dauan batasunari eta beragazko leialtasunari esker. Hona hemen Mariaren haunditasuna!

- Zoragarria eta esanguratsua Ebanjelioak gaur eskeintzen deuskun orrialdea! Sortu dan FAMILIA BARRI bat agiri da eta Berbea onartzetik sortzen dana da. Hemen aurkitzen gara gu. Uxala neu aurkituko banitz! Eta Maria proposatzen jaku sinistedunon eredutzat: “Egin bedi nigan...”: oso-osoko prestasuna, mugabako edegitasuna, bete-beteko konfiantza... Gehiagorik nok?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Maria, Jesusen eta nire Ama, zoragarria zara eta maite zaitut! Jaungoikoak zugan harrigarriak egin ditu. Eskerrak, Jesus Jauna, Maria amagaitik!"

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue