Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 11

Urtean Zeharreko 27. astea

2019ko Urriaren 11, Barikua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-27-V-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 11, 15-26 )

Aldi haretan, Jesusek deabru bat bota ondoren, gizataldeko batzuk honan inoen:
- «Deabruaren buruzagi dan Beltzeburen indarrez botaten ditu Honek deabruak».

Beste batzuk, azpikeriaz, zerutik datorren mirari bat eskatzen eutsoen. Jesusek, gogoan zer euken ikusirik, esan eutsen:
- «Herri baten herritarrak alkarregaz burrukan badabiltz, herri hori hondatu egiten da, eta etxea etxearen gainera jausten da. Satanas ere beretarren aurka badabil, zelan iraun daike zutunik haren erreinuak?

Zuek dinozuenez, Beltzeburen indarrez botaten ditut Nik deabruak. Nik Beeltzeburen indarrez botaten baditut, zuen semeak noren indarrez botaten dabez? Holan ba, eurak izango dozuez zuen epaile. Baina Nik deabruak Jaungoikoaren eskuz botaten baditut, garbi dago heldu dala Jaungoikoaren Erreinua zuen artera.

Gizon indartsu eta armadun batek ere bere jauregia zaintzen dauanean, haren ondasunak esku onetan dagoz. Baina beste indartsuago batek, etorri ta menperatzen badau, kentzen deutsoz indarra emoten eutsoen armak, eta haren ondasunak banandu egiten ditu.
Nigaz ez dagoana, nire aurka dago; Nigaz batzen ez dauanak, sakabanatu egiten dau.

Espiritu lohiak gizon bategandik urteten dauanean, basamortuan zehar joaten da, nora ez dakiala, atseden-toki bat non aurkituko; eta aurkitu ez egitean, esaten dau: "Bihurtu naiten urten neban etxera". Baina etxeratzean, dana garbi ta txukun aurkitzen dau. Orduan, barriro joan eta barriro bera baino okerrago diran zazpi espiritu hartu eta, etxean sarturik, bertan gelditzen da. Holan, gizon haren azkena hasierea baino txarragoa izaten da».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Pasarte honetan Jesusek arerio bi ditu aurrean: deabrua eta “beste batzuk” (Mateorentzat farisearrak dira). Honeek salatu eta salatu jabilkoz, sekulako gogorkeriz: egia da, Jesus hori konjurugile aparta da, baina Berak botaten dituan deabruak eurak ditu laguntzaile. Jesusen erantzunak oinarri bi ditu: ezinezkoa da deabrua bere buruaren aurka ibiltea, orduan bere jabetasuna hondatuko litzateke-eta. Eta, horrez gainera, farisearrak eurak ere euren jarraitzaileei konjuru bereziak erakusten deutsez: horreek ere deabruak hartuta ete dagoz? Hori barik, Jesusek sufrimentutik askatzeko egiten dituan mirariak ikusita, onartu beharko leukie hor agertzen dala Jaungoikoaren indarra eta, horrexegaitik, Jaungoikoaren Erreinua heldu dala, osatzeko eta askatzeko bere indarrari esker.

- Beste arerio zitala, testuinguru osoa beraganduten dauana, deabrua da, “indartsua”, Jesus etorri arte irabazle sentitzen zana; orain Jesus agertu jako bera baino indartsuagoa. Jesus eta deabruaren artean behin-betiko eta sekulako burruka hasi da, eta ikasleak ere nahitaez erabagi egin behar dabe zeinen alderdira joten daben: “Nigaz ez dagoana, nire aurka dago” (23. a.).

- Hemen ez dago neutraltasunik, Maisuaren burruka ikaslearen burruka ere bada. Burruka honek zerikusirik badauka azken helburuagaz, zergaitik ze “Nigaz batzen ez dauanak, sakabanatu egiten dau” (23. a.). Ikasleak behin “indartsuenaren” aldera joten dauanean, halan ere ezin da lasai egon; halan eta guztiz ere, erne bizi behar dau, basamortuan zehar amorruz dabilen deabruak ez dauka atsedenik, gero eta eraso zitalagoak sortuko deutsoz ikasleari, etenbako burruka gogorrean parte hartzera behartuz. Ikaslea jakitun dago: Kristoren aldeko izateak bere garaipenean partekide izatea dakar, baina baita Gaiztoaren eta gatxaren aurkako burrukan ere partekide izan behar dau, burrukalari zitala dalako, eta ez daualako amor emongo, arik eta ahal dituan ikasle gehien beragaz batera hondamendira eroan arte. Horra Kristoren eta deabruaren arteko burrukak ikasleen bihotzetan jarraitzen dabe. Honeek ezin dabe, adorez eta konfiantzaz, bere aurka jokatu barik bizi.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Benetan, Gaiztoaren indarren aurkako burruka erabatekoa eta behin-betikoa da; hori da bere egitekoa, eta holan bakarrik egi bihurtuko dau “heldu da Jaungoikoaren Erreinua zuen artera” (20. a.). Hauxe da Jesusek, bere berbaz eta bizitzako egintzaz, burutu dauan Jaungoikoaren salbamen-prozesuaren gorengo gailurra. Horrexegaitik, Gaiztoaren indarrak asmatu ahalak bota eutsoezan arpegira, Beragan aurkitzen ebelako euren nagusitzaren porrota.

- IKASLEAK alde batera edo bestera egin behar dau, aukera bat egin beharrean dago; hemen neutraltasunak ez dau balio. Hori dala-eta, ezin da ardura barik gelditu; bestelan baino, beti erne bizi behar dau, ganora barik harrapau ez dagien. Holan bakarrik parte hartu ahal izango dau Kristoren garaipenean. Baina burruka horretan bere alde apustu eginez, ez da dana amaitzen, arerioa bera ere beste itxura barri batzuetan agertzen joango jako-eta: “Zazpi espiritu txarragoak hartuta…” (26. a.).

- Beragaz burrukan bat-egin eta Erreinuaren etorrerea hazurmamintzea; ez dago ur gaineko bitsetan egoterik, zuhur egon eta arduraz jokatu baino; egunero egin behar da Jesusen eta bere egitasmoaren aldeko aukerea... hona hemen gaurko Ebanjelioaren proposamenak, nire sinistedun bizitzan eta Jesusen jarraipenean betetzen joateko! Badaukat zeregina...! Arloa gelditzen jaku, anai-arreba! Alkar gogoberotzen jarraitzen dogu? Beti aurrera!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Zuk badakizu nire makaltasunaren eta hauskortasunaren barri. Egizu EGUNERO aukeratu dagidala zure ondoan gaiztoaren indarren aurka jokatzea, gure Aitak gura dauan Erreinuaren proiektua gauzatzea atzeratzen dabe-ta."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue