Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 09

Urtean Zeharreko 27. astea

2019ko Urriaren 09a, Eguaztena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-27-X-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 11, 1-4 )

Aldi haretan, Jesus otoitz egiten egoan leku baten; amaitu ebanean, esan eutson bere ikasleetako batek:
- «Jauna, irakatsi eiguzu otoitz egiten, Joanek bere ikasleei irakatsi eutsen lez».
Harek esan eutsen:
- «Otoitz egitean, esan: “Aita, santu izan bedi zure izena, etor bedi zure Erreinua, emoiguzu gure eguneroko ogia, eta parkatu guri gure pekatuak geuk ere gure zordun guztiei parkatzen deutsegun ezkero; eta ez gu tentaldira eroan”».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Ez da nahiko egin eta entzutea; otoitz egitea ere beharrezko da, eta behar dan lez egin ere, Jaungoikoaren aurrean jarriz. Jesusek, otoitz egiten erakustean, zera dinosku: Jaungoiko hori “aitatxo” dala, bere Erreinua uste osoz eskatzen deutsoenei emoten deutsena.

- “Gure Aita” otoitza Lukasek eta Mateok dakarren era bitara heldu jaku. Lehenengoa (Lk 11, 1-4) laburragoa da; bigarrena, ostera, luzeagoa (Mt 6, 6-15); hauxe hartu dau beretzat Eleizeak. Halan ere, goiargipean eginda dagoz, biak eskatzen dabe Jaungoikoaren aintza, bere Erreinua historian hazurmamindu daitela. Baita biak eskatzen dabe eguneroko ogia eta erru guztien errukizko parkamena. Eskabideak egitea beharrezko jaku, egon ere, egunero gagoz tentaldian jausteko arriskuan, hau da, behin betiko hondamendirako arriskuan, Erreinuaren dohai eder eta ordezkaezina galtzeko arriskuan.

- Jesusen otoitzean bai Jaungoikoa eta bai gizakia bakotxa bere lekuan agertzen dira, baita Aitaren amaibako errukia eta gizakiaren mugatasuna, janariaz gainera, parkamenaren beharrizan gorrian: Erreinuaren dohaia agertzen jaku eta behar dan neurrian eta moduan onartzeko eragozpenak ere bai; danen gainetik, gizaki behartsuagana makurtzen dan Jainkoaren distira, bizitzako ilunpetan argi eginez. Laburrean esanda, gizakiaren bideko gora beherak sartzen dira: dohaia eta eginbeharra, haunditasuna eta miseria, bere antzekoen seme eta anai izatera deitua, baina, era berean, behar ez dan moduan erantzuteko tentaldiz inguratuta. Halan eta guztiz ere, otoitzaren hasiera distiratsua da, xumea, eragingarria, ahaztu-ezinekoa, antzekorik ez daukana: “Abbá, aitatxo”.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Bere ikasle taldea eskolatzen aurrera darrai Jesusek. Eta egitea ez da nahiko (samariar ona), ezta entzutea ere (Maria eta Marta, aurreko egunetako ebanjeliokoak dakarrenez); horrez gainera, beharrezko da otoitz egitea. Jesus Bera ere, bere bizitzan otoizale agertzen da; eta, orain, beretarrei otoitz egiten erakusten deutse. Gure Aita otoitza, horra sinistedun bihotzaren adierazpena, Jesus Berarena; horixe onartu dau alkarteak bere bizi-oinarritzat eta bizitzako dinamika lez.

- Gure Aita otoizkera xamurra da, Jaungoikoaren aurrean egoki jarten gaituana, beharrezkoena eskatuz: bere izena santifikatua izan dedila, bere Erreinua lehen-bait-lehen gure artean gauzatu dedila, eta holan Bera izan dedila gure bizitzaren ardatza. Eta ondoren eskatzen deutsogu OGI bizigarria, erruen PARKAMENA eta INDARRA, tentaldian ez jausteko; hau da, Beragandik aldendu ez gaitezan, gure izatearen betetasuna. Gure bizitzaren ardatz eta errazoi bakarra Bera da-ta.

- Bai Lukasenak eta bai Mateorenak, otoitz zoragarri honek Jaungoikoagana edegiten nau, seme-jarrera eta hartuemona sortzen dau nigan; “abbá”, aitatxo, benetan samurra da eta jarrera bat, ez otoitz egiteko bakarrik, baita izateko eta biziteko ere. Zoragarria da hau! Semetasunez beteriko espiritualtasuna berreskuratzea, berba apal eta sakonakaz adierazotea, eta, batez ere, seme eta anai erako “estiloz” bizitzea... horra bizi guztirako erronka!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, eskerrik asko Gure Aita erakutsi deustazulako; lagundu egidazu Zeuk egiten zenduan lez errezatzen."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue