Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 08

Urtean Zeharreko 27. astea

2019ko Urriaren 08a, Martitzena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-27-M-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 10, 38-42 )

Aldi haretan, sartu zan Jesus herritxu baten, eta Marta eritxon emakume batek bere etxean hartu eban. Baeban honek Maria izeneko ahizta bat; eta hau, Jaunaren oinetan jarrita, Haren berbea entzuten egoan.
Martak, barriz, baeukan nahiko lan etxeko zereginetan; eta, aurrean jarri ta esan eutson Jesusi:
- «Jauna, ez ete deutsu bape ardura, nire ahizteak ni lanean bakarrik izteak? Esaiozu niri laguntzeko».
Eta Jaunak erantzun:
- «Marta, Marta, estu ta larri zabiltz zu gauza askogaz; eta bat bakarra izan beharrezkoa. Mariak alderik onena aukeratu dau, eta ez jako hori kenduko».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Exegesi aldetik, pasarte hau aurretiko parabolearen kontrargira irakurri behar da. Esate baterako: hurkoa maitatzea dala garrantzitsu bakarra dinoenei edo-eta hurkoa halako modu jakin batez maitatzea (samariar onak egin dauan lez), Lukasek Marta eta Mariaren pasartea jarten deusku, Jaunaren Berbea entzuteak dauala lehentasuna aditzera emonez.

- Testuinguru honen argitara, hurkoa zerbitzeak bere benetakotasuna, bere egia, bere osotasuna lortuten dau, Berbea entzutearen frutu danean bakarrik, eta ez giza-errukiz edo zerbitzu hutsez danean; hori barik, Jaungoikoaren bihotzetik darion errukiak eraginda, sarritan entzundako Jaungoikoaren Berbeari esker. Inok kenduko ez deutson “zatirik onena”, hori dakar Jaungoikoaren nahiagaz bat eginda jokatzeak; izan ere, “Jaungoikoaren borondatea egiten dauanak betiko irauten dau”. Martak Jesusen gurarien argipean jokatuko baleu, zerbitzu hobea egingo eutson. Kontenplari egintza beti egongo da zerbitzu ekintzaren oinarrian.

- Pasarte honek eragin haundia izan dau gizaldi guztietako espiritu-zuzendarien artean; behin-behineko arazoakaz katigatuta, gehienetan arazo garrantzitsuenen kontura, beharrezko bakarra zokoratzeko arriskua beti gainean dala. Jaungoikoari dagokiozan gauzen gainetik geure prixazko arazoak jarteko tentaldia holan bakarrik gainditu daiteke: Jaunaren Berbea sarri eta zintzoro irakurriz, Jesusen oinetan ikasle jator lez egonez. Holako ikasleak jokatzen dau hurkoagaz samariar onaren antzera, Jaungoikoagandik datorren Berbea entzutearen frutu lez, Jaungoiko Beraren errukiz beterik.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Pasarte hau ondo ulertu eta bere mezuaz jabetzeko, zehaztasun xume batzuk gogoan hartu beharrekoak dira: “Jerusalenera bidean” aurkitzen gara eta Jesus bere ikasleak eskolatzen dihardu; gaurko pasarte honen aurrekoan samariar onaren parabolea dator, “ofizialki sinistedun” izan barik, egoki erantzuten jakin dauana.

- Gaurko kontakizun honetan Jesusek katekesia burutzen dau: besteen aldeko ekintza guztien oinarrian, bere jarraitzaileen artean, Berbea entzuteak egon behar dau. Beharrezko da! Horra zergaitik: “Berbea entzute” horretan, Jaungoikoaren bihotza aurkituko dogu; hor berotuko gara bere borondateaz bat eginda. Hauxe da Jesusen proposamena, Berak bizi eta beteten dauanez: “Nire janaria Aitaren nahia egitea da”. Horregaitik... “Mariak alderik onena aukeratu dau, eta deutso inok kenduko” (42. a.): entzun, onartu, Jaungoiko horren bihotzaren arabera bizitza moldatu; eta guztia hainbeste gauzakaz burua “katigatzen” ez izteko.

- Mezu honek barriren barri gogoratzen deust nire fededun izatean ezinbestekoa dan zerbait: alderdi biak egoki zaindu behar dodazala: zerbitzu lana eta Berbea entzunez otoitz egitea, biak alkar janaritu dagien, eta holan bizitza “zatikatzea” alde batera izteko eta... hain errez eta hainbeste bider jazoten danez! A zelako arriskua nire “prixazko” bizitzan! Eta zu, anai-arreba hori, zelan aurkitzen zara zure bizitzako oinarrizko alderdi honetan?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, lagundu egidazu ulertzen Berbea ENTZUTEAK Jaungoiko Aitaren nahia dan lez bizitzera eroango nauala. Holan izango naz zure antzeko eta zure jarraitzaile jator lez biziko naz."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue