Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 07

Urtean Zeharreko 27. astea

2019ko Urriaren 07a, Astelehena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-27-L-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 10, 25-37 )

Aldi haretan, etorri zan legegizon bat, eta azpikeriaz esan eutson Jesusi:
- «Maisu, zer egin behar dot nik, betiko bizia lortzeko?».
Eta Harek esan eutson:
- «Zer dago Legean idatzirik? Zer irakurten dozu han?».
Eta legegizonak:
- «Maitatu egizu Jauna, zeure Jaungoikoa, bihotz-bihotzez, gogo-gogoz, zeure indar guztiz eta zeure adimen osoz; eta zure lagun-hurkoa, zeure burua lez».
Eta Jesusek erantzun eutson:
- «Ondo esan dozu. Egizu holan, eta biziko zara».

Baina legelariak, bere burua zuritu nahiez, esan eutson Jesusi:
- «Nor dot, bada, nik neure lagun-hurko?».

Eta Jesusek orduan:
- «Gizon bat etorren behin Jerusalendik behera, Jerikora, eta lapurren eskuetan jausi zan. Lapurrak, erantzi ta zauritu ondoren, erdi-hilda itzita, alde egin eben. Hain zuzen, abade bat etorren bide haretatik behera, eta ikusi eban; baina beste bide-bazterretik aurrera jarraitu eban. Bardin egin eban han subertau zan lebitar batek ere: ikusi, eta beste bide-bazterretik aurrera jarraitu.
Handik zehar bidez joian samariar bat, ostera, hurreratu egin zan, eta halan ikusita, errukia hartu eutson; eta hurreraturik, zauriak lotu eutsozan, orioa ta ardaoa ganera isuriz; eta bere abere-gainean hartu ta ostatura eroan eban, eta han zaindu. Biharamonean, denario bi atara eta ostalariari emon eutsozan, esanez: "Zaindu egizu, eta gehiago eralgiten badozu, honantzakoan neuk ordainduko deutsut".

Hiru horreetatik, zein agertu zala deritxozu lapurren eskuetan jausi zan haren lagun-hurko?».
Legelariak erantzun eutson:
- «Harentzat errukia izan ebana».
Eta Jesusek orduan:
- «Zoaz eta egin zeuk ere beste horrenbeste».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Legemaisuak garrantzi haundiko itauna planteatzen deutso Jesusi; betiko bizitzari buruz da, eta hara daroan bideari buruz, nahizta asmo bihurriz egin (“Azpikeriaz”, 25. a.). Jesusek beste itaun bategaz erantzuten deutso, legemaisua bere barrura begira ipiniz, esango baleutso lez: “Zu legemaisua zara, eta seguru asko, zeuk dakizu itaun horren erantzuna”. Ustekabean harrapatuta, maisuak bere jokoa jarraitu behar dau. Egia esan, egin eban baino hobeto ezin erantzun, Jaungoikoaganako eta hurkoaganako maitasuna biak batean lotuz (Dt 6, 5; Lv 19, 18), eta Jesusek txalotu egiten dau: “Ondo esan dozu. Egizu holan eta salbauko zara” (28. a.).

- Legemaisua, “bere burua zuritu nahiez” (29. a.) hau da, errazoi barik han agertu izanaren itxura eskasa garbitu nahiez, egin dauanaren itaunari erantzuten berak ere badakiala agertu dau eta, Jesusi beste arazo bati buruz itandu beharra euki dau: Zelan jakin nor dan “nire lagun-hurkoa”? Ikututen dauan arazoa hauxe dala dirudi: “lagun-hurkoa” “herriko seme” lez hartzen dauan, goragoko testuan agertzen danez (Lb 19, 18), edo eta bere esangurea guztiengana zabaltzen dan, Isaraelen bizi diran atzerritarrak ere barruan dirala: “Ez erabili txarto zuen lurraldera bizitzera etorritako atzeritarra. Bertako bat lez, zuetariko bat bailitzan, hartuko dozue etorkina eta zeuen burua lez maitatuko” (Lb 19, 33-34; Dt 10, 19). Eta, bestalde, eta atzerritar horreen artean, “proselitoak” bakarrik maitatu behar diran, hau da, judutarren erara oso-osoan bizitzea onartu dabenak.

- Jesusek samariarraren parabolaren bidez erantzuten deutso, hiru erakutsi eder emonez: lagun-hurkoa edozein pertsona dala, garbi esanda, “gizaki bat” (30. a.); hau samariar batek ere ulertzen dauala, legemaisu, abade edo lebita bat baino askoz ere txikiago izanik: “eskomunikatu” bat, judutarrak lagun-hurkotzat ere ez eukeena, horixe proposatzen deutse Jesusek lagun-hurko izatearen eredutzat. Hemen maitasuna beharrizana dauan edozeinen “erruki izatea” da, aurrea hartu eta berari egin neuk egoera bardinean neuri egitea gura neukena.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Inor izatekotan maisu argi dan Jesusek eskeintzen deuskun erantzuna, zalantza barik, gorengo balioen erakusgarri da. Gainera Legearen sintesi bete-betea egiten dau, pertsonen arteko hartuemonak sustraiz aldatzeko proposamena egiten dau: lagun-hurkoa nor dan erakustera emoten dau. Orain ez da posible inor kanpoan iztea errazoi bat edo besteagaitik. Lagun-hurkoak arpegi ezaguna dauka, nahizta “nire” begiradaz edo “nire” ikuspegiz bat ez etorri. Jesusen eritxiz, beharrizanean dagoanagaz “lagun-hurko egitea” da, baldintzatuten dauan etiketarik gogotan hartu barik. Hau da, oinarrizkoa behar dauanari bizia emotea da; ezelango muga barik. Eta eginbehar honetan, orduko kultur eta erlijiotasun giroan “baztartutzat” egoan bat ipinten dau eredutzat. Ez deutso ardura; samariarra beharrizanean egoan errukarriaren hurko egiten da; gainerakoa bigarren mailakoa da...

- Sekulako erakutsia emoten deusku Maisuak, Beragandik ikusi eta ikasi gura dogun guztioi! Pedagogia argi eta zuzenez, “lagun-hurko egitea” planteatzen deusku, behar dauanagaz erruki izateko; eta hori da baliogarri dan bidea. Hamaika bider begiratu neike... edo “urrun”, eta holan ez nau arazoak ikututen, edo “beste alderdira”, hur-hurrean dagoana ez ikusteko. Proposamena guztiz bestelakoa da: nire errukiaren beharrizanean dagoanaren lagun-hurko egitea. Anai-arreba, hauxe da gaurko ikasgaia. Uxala ikasiko bagendu!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna: Zu NIRE lagun-hurko egin zara, Zuri begira ikasi dagidan. Eskerrak zure irakatsiagaitik! Egizu beharrizanean dagoanaren lagun-hurko egin naitela."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue