Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 05

Urtean Zeharreko 26. astea
ESKARI ETA ESKER ONEZKO OTOITZ-EGUNAK
2019ko Urriaren 05a, Zapatua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-26-S-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 7, 7-12 )

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen bere ikasleei:
- «Eskatu egizue, eta emongo jatzue; bilatu egizue, eta aurkituko dozue; jo atea, eta zabalduko jatzue. Eskatzen dauanak hartu egiten dau; bilatzen dauanak, aurkitu; eta atea joten dauanari, zabaldu egiten jako.

Zuetako norbaitek, semeak ogia eskatuta, harria emongo ete deutso? Edo arraina eskatuta, sugea emongo ete deutso? Beraz, zuok, gaiztoak izan arren, zuen semeei gauza onak emoten badakizue, zenbat gehiago emongo deutsez gauza onak zuen zeruko Aitak, Berari eskatzen deutsezanei!

Beraz, egin besteei, hareek zuoi egitea nahi zeunkeen guztia; horixe da Legea eta Profetak».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Entzuna izango dan ziurtasunez, eskari otoitzaren beharrizana agertzen da hemen. Horretarako, Jesusek bere denporako maisuak erabilten eben errazoi bidea erabilten dau. Lehentxoago esandakoagaz kontraesanen bat ete dago (Mt 6, 7-8. aa.)? Ziur ezetz; Aitak “ezagutzen” gaitu eta berba askorik ez da behar; baina norberen benetako giza izatea ezagutuz, eskaleen jarrerea onartu behar dogu.

- Jainkoak, eskatzen deutsonari emon eta deitzen deutsonari atea zabaltzen deutso. Erabilitako aditzak (“emongo jatzue”, “zabalduko jatzue”) era berezi baten esanda dagoz, Jainko hitza agertu barik (ezin esanekoa zalako) berak nahi ebana esateko (7-8. aa.). Aita batek eskean daukan semeari guzurrezko itxuran ezer txarrik ez badeutso emoten (9-10. aa.), zenbat gehiago Jainkoak, guztiz ona dan bakarrak, emongo deutsez “gauza onak” eskatzen deutseezan guztiei.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesusen bizitzan, bizikizunean eta mezuan, OTOITZA elementurik behinenetarikoa dogu. Ebanjelioko orrietan hainbat ezaugarri doguz hori baieztatzeko. Liturgiak gaur eskeintzen deuskun zati hau, Jesusek bizi dauzan benetako usteen erakusketa sakona da; horregaitik daukan indarra, bai esateko eran baita edukian be. Hortxe dagoz.

- Benetan otoitz egin gura badogu eskalearen barruko jarrerea onartu behar dogu; hau da, Aitaren maitasunera eta ontasunera irekitzen diranentzat “gauza onak” gura dauzan esperientzia izanez, gure giza izatetik apaltasunez eskatzen ausartu. Errez ulertzea izan ez arren be, hona hemen Aitarekin otoitzaren bidez bat egin gura dauanaren “sekretua”. Jesusei ere bardin gertatu jakon eta sakontasunez biziten ahalegindu zan.

- Eta Aitagaz bat eginda otoitz egitearen ondorena argi dago: “egin besteei, hareek zuoi egitea nahi zeunkeen guztia” (12. a.). Gure zilbor-hesteari begira egotetik, besteei baikortasunez begiratuz izateko eta bizitzeko era bat da. Besteen ondo izateari begiratuz bizitzeko erea. Benetako otoitzaren frutu eder eta emonkorrak doguz!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Jainkoaren maitasuna ezagutu ondoren, bere konfiantza horri erantzutera lagundu eidazu."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue