Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 03

Urtean Zeharreko 26. astea

2019ko Urriaren 03a, Eguena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-26-J-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 10, 1-12 )

Aldi haretan, Jaunak beste hirurogei ta hamabi aukeratu zituan, eta binan bere aurretik bialdu, Bera joateko zan berri ta auzo guztietara. Eta esan eutsen:
- «Solo-aria ugaria da, baina langileak gitxi. Egin, bada, otoitz, solo-ariaren jabeari bialdu daizala langileak bere solora. Zoaze; begira, bildotsak otso-artera lez bialtzen zaituet. Ez eroan aldean ez diru-zakutorik, ez bide-zorrorik, ez oinetakorik. Eta ez gelditu bidean inori agur egiten.

Etxeren baten sartzen zareenean, hauxe izan bedi zuon lehenengo berbea: "Bakea etxe honetan!". Eta han bakezko jenterik bada, euren ganean geldituko da zuen bakea; bestela, barriz, zeuokana bihurtuko da.
Etxe hatan bertan gelditu zaiteze; daukenetik jan eta edan egizue, langileari bere saria zor jako-ta. Ez ibili etxerik etxe.

Herriren baten sartzen zareenean, ondo hartzen bazaitue, jan emoten deutsuena, osatu hango geisoak, eta esaiezue: "Hurrean dozue Jainkoaren Erreinua".
Baina herriren baten sartzen zareenean, ondo hartzen ez bazaitue, urten egizue hareen plazetara, eta esan: "Oinetan josi jakun hautsa ere hor astintzen deutsuegu. Baina jakin egizue hurrean dala Jaungoikoaren Erreinua".
Egia esan: ha eguna eroangarriago izango jako Sodomari, halango herriari baino».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Lukasek dakarrenez, Jesusek hirurogeita hamabi ikasle Galilean zehar herriz-herri bialtzeak hauxe azpimarkatzen dau, batez ere: bialtzen dituana Bera ere Aitak bialdua dala: “Zoaze: Neuk bialtzen zaituet” (3. a.). Mandatariak diran aldetik, ez dauke zetan jentea eurakana erakarten ibili; hori barik, beste bat da ardura nagusia: ondoren datorrenarengana euren entzuleen bihotzak zabaltzea. Ikasleak zeregin hau betetean, bere makaltasuna nabarituko dau eta egoera arriskutsuak jasan beharko ditu, “bildotsak otsoen artean lez” (3. a.). Beraz, kontu haundiz jokatu beharko dabe, gogorkeriz ez erantzuteko; otso artean bildotsak lez jokatzeko, pazientzi haundiz eta errukiz beteriko portaera behar dira, baztartuak eta zapalduak izatea ere onartzeraino.

- Hona hemen ikasleak menperatu behar daben beste tentaldi bat: norbere interes pertsonalak Erreinuarenakaz nahastutea. Bidean inori agur egiten ez gelditzeko Jesusen konbitea, hau da, joan-etorrietan senide eta lagunak bisitatzen ez ibilteko..., Erreinuaren erabateko lehentasuna gogoratzeko da. Ondorengo beste arrisku bat: eraginkortasuna: Jesusek emoten deutsezan biderako ekipaje arinaren agindu zehatzak (jantziak, diru-zorroa, etb) askeak eta neurritsuak izateko aholkua da, helburuaren gainetik bitartekoak ipini ez dagiezan (4. a.). Lukasek jarraian dakar ebanjelizatzea ez dala dohaia hutsik; hori barik, hartuemona ere aintzat hartu behar dala: “Jan emoten deutsuena” (7. a.). Holan, bialduaren eta bere mezua hartzen dauanaren artean komuninoa sortzen da, alkartasuna, kristau alkartearen sorreratik nabari dana. Izan ere, alkartearen biziguneak sinistedunen etxeak izan ziran.

- Erreinua iragartera bialdua danak argi euki behar dau zera: Jaungoikoak etenbarik diharduala eta ez dauala atzera egiten hartzaileak eurak ere aurka jarri arren. Nahiz onartu, nahiz ukatu, Jaungoikoaren Erreinua gugana helduko da: “Herriren baten sartzen zarenean, ondo hartzen ez bazaitue, urten egizue hareen plazetara eta esan: “Oinetan josi jakun hautsa ere, hor astintzen deutsuegu. Baina jakin egizue hurrean dozuela Jaungoikoaren Erreinua” (11. a.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Gaur Lukasek eskeintzen deuskun ebanjelio atala benetan da eragingarria! “Izan ere, solo-aria ugaria da eta langileak gitxi” (2. a.): honek eragiten deutso Jesusi ikasleak bialtzera, Jesus Beraren MISINOA konpartituz: “Begira, bialtzen zaituet” (3. a.); honetan datza bialduaren indarra, bai makaltasun pertsonalen artean, edo eta baita euren aurkako kontrajarreren eta ukapenen artean ere. Eta hau guztia, otzantasunez eta pazientziz beteriko egikeraz jokatuz.

- “Zoaze”: ikasleentzat eta Jesusen Misinoan lankide izan gura daben guztientzat agindu bat da. Jesusen konbidapen honek ESTILO bat hartzera bultzatzen gaitu! “Ekipaje arina”, beharrezkoa dana iragarteko: “Hurrean dozu Jaungoikoaren Erreinua”. Horra arloa! Xumetasunez, doantasunez eta zer irabaziko begira egon barik, eragozpenen aurrean baretasunez, bake-mandantariai dagokienez. Arlo ederra!

- Eta... hemen aurkitzen naz ni ere gaur, hareek lez bialdua, bidera urteteko agindua hartuta eta, gainera, ekipaje arina aldean. Jesus Jaunagaz topo egin dauanarentzat eta bere mezuaren indarra sentitzen dauanarentzat pasarte esanguratsua. Eskabide zorrotza, baina konbidapen ederra! Izan eta biziteko estilo barri zehatz bat! Zer deritxazu, anai-arreba? Zelan sentitzen zara gaur berton, Maisuaren konbidapen hau hartzean? Izan bihotz!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, bai ederra eta esanguratsua zure konbidapena eta zure proposamena! Eskerrik asko eskeintzen deustazulako. Zure erronka jaso eta Zeugaz konpartidu gura dot Aitak gizateriarentzat gura dauan Misinoa."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue