Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 02

Urtean Zeharreko 26. astea
AINGERU ZAINDARIAK
2019ko Urriaren 02a, Eguaztena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-26-X-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 18, 1-5. 10 )

Aldi haretan, hurreratu jakozan ikasleak Jesusi, eta itandu eutsoen:
- «Zein da handiena Zeruetako Erreinuan?».
Jesusek, umetxu bati deitu, guztien erdian ipini, eta esan eutsen:
- «Benetan dinotsuet: umetxuen antzeko bihurtzen ez bazaree, ez zaree sartuko Zeruetako Erreinuan. Holan, bere burua ume hau baizen txiki egiten dauana, haxe izango da handiena Zeruetako Erreinuan. Honelako ume bat nire izenean hartzen dauanak, Neu hartzen nau.
Begira, gero, txiki horreetako bat gitxitzat hartzeaz! Neuk esaten deutsuet: horreen aingeruak zeruetako nire Aitaren arpegia ikusten dagoz zeruan beti».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Gaurko ebanjelioko pasartean literatur mota bitan katekesi gai bi alkartzen dira. Lehenengoan, Jesusen egintza adierazgarri bat aurkitzen dogu, ikasleen ustebako itaun bati erantzuna emonez, lekuz kanpo izan arren. Honeek ez dabez oraindik ulertu Erreinuaren eskakizunak zeintzuk diran. Jakin gura dabena hauxe da: nor izango ete dan haundiena Zeruetako Erreinuan, Maisuak gain-gainean dala, edo eta etorria dala dinoan horretan.

- Jesusek egintzaz emoten deutse erantzuna, bere Berbea keinu esanguratsu bategaz lagunduz: umetxo bat ipinten dau euren erdian -izaki txiki, behartsu, malik bakoa- eta bera jartzen deutse Zeruetako Erreinuan onartua izateko eredu eraginkortzat; bertan onartua izatea ez da merituz, graziz baino, eta honek jatorrizko pobretasunera bihurtzen dau bat, Jesusek iragarten dauan Erreinuko barritasunak moldatu dagian itziz. Ume izatera bihurtzea Jaungoikoagana bihurtzea da.

- Holan dala, umea ikusteak Jesusegan irakatsi bi sortzen ditu, umearen izateaz zerikusi haundia daukenak: umea ezaugarri sinbolikoa da, berez behartsua, txiroa, makala, gure laguntzaren beharrizanean dagoana. Kontuak atera, txiki honeetariko bat hartzen dauanak Jesus bera hartzen dauala esateraino, azkenengoakaz bere burua bat egin dau eta. Ondoren abisu bat: umetxoen antzeko egiten diranak ez mesprexatzeko. Jaungoikoa egiten da euren arduradun, eta aingeruak dira euren zaindari.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Pasarte honi “eleiz-berbaldia” edo “alkartekoa” deritxoe askok; izan ere, Mateo ebanjelariak hemen moldatzen ditu alkarteari buruzko Jesusen erakutsiak. Eta nahiko lan emon eutson honek Jesusi: bere taldeak ez dau zuzen ulertu eskeini deutsen dinamika; alde ederra eurak dauken arduratik Erreinuko proposamenera. Holan dala, bere ezaugarri dan zehaztasunez, eta umetxo bat erdian ipiniz, Jesusek maisu-irakatsi bat emoten deutse.

- Izan ere, Erreinuaren eskeintza ondoen ulertzen dabenak umeak dira, eta bihotzez xume diranak. Halako proposamena berea! Eurak, umeak, ez dabe lehenengo lekurik bilatzen, ez buru-izaterik, ez entzute haundirik, ezpabere dana DOHAI lez onartzen dabe, doango opari pozgarri lez, Aitak eurentzat onena gura dauala uste dabelako eta horregaitik fiatzen dira. Erakutsi bete-betea, Jesusen ustez, umeak damoskuena!

- Eta... hau da gaur guri ere egiten jakun proposamena! Bizitza planteatu, ulertu eta bizitzeko estilo eta modu barri bat. Xalotasun-eredu argiak, “umetasun” ereduak (ez umekeriazkoak) izan doguz gure artean, gure alkarteetan. Euren eskolan ikastea, eredu horretara moldatzea, ebanjelkioko “freskutasun” horren testigu izatea... Hori dok arloa!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, jarrera apalez eta bihotz zabalez bizitzea proposatzen deustazu, umetxoen antzera. Lagun egidazu zure antza hartzen eta Aitagan uste osoa dauan seme bat lez bizitzen, Zu bizi izan zinan lez."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue