Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 01

Urtean Zeharreko 26. astea

2019ko Urriaren 01a, Martitzena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-26-M-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 9, 51-56 )

Jesusek, zerura jasoa izateko sasoia urreratzen zala, Jerusaleneko bidea hartu eban adore handiz, eta mandatariak bialdu zituan aurretik.

Bidez joiazala, Samariako auzo baten sartu ziran, ostatua prestatzera. Baina ez eutsoen ostaturik emon, Jerusalenera joialako.

Santiago ta Joan ikasleak, hori ikusita, esan eutsoen:
- «Jauna; nahi badozu, esango dogu zerutik sua jatsi dadila eta erre daizala!».
Jesusek, bihurturik, hasarre egin eutsen, esanez:
- «Ez dakizue zelako espiriturenak zareen. Gizonaren Semea ez da etorri gizonak galtzera, salbatzera baino».

Eta beste auzo batera joan ziran.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Hemen hasten da Lukasen zatirik bereziena, Jerusalenerunzko bidaia (Lk 9, 51 – 19, 28). Lukasek zuzenean agertzen deusku Jesusi aurrez-aurre jartzen jakozaneko jazoerea. Horregaitik Jesusen Jerusalenerunzko urterea bere profeta eginkizunaren ikuspegitik hartuta dator; hor beharko dau arriskuen aurrean sendotasuna, Jaunagan uste osoa jarrita (Jr 1, 18; Is 50, 7: “Arpegia haitza lez gogortu dot, badakidalako usteak ez deustala hutsegingo”). Bere “igoera” aldia hurrean dago, gizakiaren ikuspegitik paradoxa usainez jarri eta ulertzera emonaz: Jesusen bidaia honek ez dauala atzerarik izango, zuzen heriotzara begira dagoala. Profetei jazo jakenez, Jesusek ere badaki zer dan ezetsia izatea, aurkarien jarrerea; samariarren ukapena da (Lk 9, 53).

- Testu honek ironia kutsua daroa: lehenengo begiradan, samariarren Jerusalengo jauretxeko kultuaren aurkako jarrerea gogoratzen deusku, baina bidaiaren sakonera jo ezkero, gizakiak Jaungoikoaren egitasmoaren aurka hartzen dauan jarrerea da, batez ere, ondoren sufrimentua eta porrota dakarrenean. Hori dala eta, guztiak alboratua da: beretarrak eta samariarrak, herri barrukoak eta kanpotarrak. Halan ere, Jaungoikoaren egitasmoa aurrera doa, gizakiaren kontrajarrera guztien gainetik. Horregaitik, 56garren txatalak argi adierazoten dau: “Beste auzo batera joan ziran”: Barri ona batzuk ezetsia eta beste batzuk onartua izango da.

- Horregaitik, Jesusen bidea ez da onartua bere ikasleen aldetik ere. Hortik sortzen da Santiago eta Joanen hasarre bizia, Maisuaren aurka jasotako giroaren aurrean (54. a.) eta, horren ondoren, Jaungoikoaren aurka, Berak bialdua da eta; hasarre horretan argi agertzen dabe ez dabela ulertu Jesusen bizitzaren guna. Jesusek zorrotz botaten deutse arpegira (55. a.), Jesus beraren eta euren Misinoaren ikuspegi okerretik atera gura ditualako.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Agirian dago, ba, Jesusen bideak aurkako jarrera eta ukapena sortzen dituala. Ez gero samariarren aldetik bakarrik (ebanjelioko atalean), beretarren aldetik ere bai, Jesusen eta bere Aitaren jokabidea ez dabelako onartzen: bizia eskeini eta guztiak salbau (Santiago eta Joanen jarreraren kontrakoa). Baina Jesusek “Jerusalenera joatea” onartzen dau, hau da, gizateria askatzeko bere burua eskeintzea.

- Harrigarria da Jesusen jarrerea: “Jesusek Jerusaleneko bidea hartu eban ausardi haundiz” (51. a.). Keinu profetikoa da, Jaungoikoaren egitasmoa onartuz, nahizta horrek buru-eskeintza eta heriotza ekarri. Holan ulertzen eta onartzen ditu Aitaren bideak; eta ez dauka hutsegiteko bildurrik; gizateriarentzat gauzarik onena gura dauala, eta hori beraganduten dau.

- Niretzat, baita guretzat ere, baliozko estilo eta jarrerea, gaur eta hemen, Jesusek hartzen dauan hau! Beti Aitaren egitasmoaren alde, biziaren sortzaile sentitzen da, nahizta beretarrak ukatzerainokoak eroan behar. ESKOLA argiz betea niretzat, badaukat nun zer ikasi eta esperimentatu. Anai-arreba hori, prest al zagoz?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, baztartua izatea onartzen dozu, zure proiektua Aitak erabagiten dauanari zintzo erantzutea dalako; izan ere, Zu salbatzera etorri zara eta ez kondenatzera. Eskerrak zure zintzotasunagaitik!"

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue