Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 29

Urtean Zeharreko 21. astea
San JOAN BATEATZAILEAREN Martiritza
2019ko Abuztuaren 29a, Eguena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-21-J-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Markos 6, 17-29 )

Aldi haretan, Herodesek Joan lotuazo eban eta kartzelan sartu; Herodias, Filipo bere anaiaren emaztea, beretzat hartuta eukan emaztetzat, eta Joanek esaten eutson: “Ez jatzu zilegi zeure anaiaren emaztea eukiterik”.
Herodias amorru bizitan ebilen Joanen kontra, eta hil erazo nahi eban; baina ezin, Herodesek Joani bildurra eutson-eta, baekialako gizon zintzoa ta santua zana, eta babestu egiten eban. Hari entzutean, kezkatan gelditzen zan; halan ere, atseginez entzuten eutson.

Heldu zan, ostera, egun egokia: Herodesek, bere urtebetetze-eguna ebala-ta, afari bat emon eutsen bere handikiei, gudalburuei eta Galileako jauntxuei. Sartu zan Herodiasen alabea, eta haren dantzatzea atsegin izan jaken Herodesi eta mahaikideei. Orduan erregeak esan eutson neskatileari:
- «Eskatu egidazu nahi dozuna, eta emongo deutsut».
Eta zin egin eutson:
- «Eskatzen deustazun guztia emongo deutsut, baita neure erreinuaren erdia bada ere».
Harek urten eta esan eutson bere amari:
- «Zer eskatuko deutsot?».
Eta amak erantzun:
- «Joan Bateatzailearen burua».
Joan zan neskatilea berehala erregeagana bizkor, eta esan eutson:
- «Hauxe gura dot: emoidazu oraintxe berton Joan Bateatzailearen burua plater baten».
Tristetu egin zan erregea; baina zinagaitik eta mahaikideakaitik, ez eutson nahigaberik emon nahi izan. Eta berehala, zaintzaile bat bialdu, eta Joanen burua ekarteko agindu eutson. Joan zan, eta samea ebagi eutson kartzelan; eta gero burua platerean ekarri, eta neskatileari emon eutson, eta neskatileak bere amari.

Joanen ikasleak hori entzun ebenean, etorri ziran haren gorpuaren bila eta hilobi baten ezarri eben.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Hauxe da Markosen ebanjelioko pasarte bakarra, zeinetan Jesus protagonista ez dana. Egia esan, kokaturik dagoan lekua eta dakarren edukia gogotan hartuta, Joanen martiritzaren, -“gizon zintzoa eta santua” (19. a.)-, kontakizunaren helburua hauxe da: Jesusi suertatuko jakonaren aurreirudi izatea, Apostoluen Eginak liburuan esakera bardinez dator eta (3, 12; 7, 52; etab). Bai Joan Bateatzailea eta bai Mesias bera hil dira, ezbaian eta harrituta egozan agintedunakatik. Areago, Herodesi buruz: bere anaiaren emaztea legearen aurka beretzat hartuz, Jaungoikoaren agindua hausi ondoren, ezkontz-hauslea zan: sasijainkoen atzetik joan nahirik, bere Jauna eta Senarra saldu dauan herri osoaren pekatua beragan hazurmamindu dau. Holan dala, Joan Jesusen antzera hilten da, zuzena gaiztoen ordez, baina bardina izango da Jesusek bihozbarritzea iragartera bialtzen dituan ikasleen suertea.

- Ezteguaren ondorena lotsagarria da: konbidatuai eskeiniz erretilu ikaragarri baten (aberastasunez, harrokeriz, haragikeriz eta bestelango keriz ondo ornituak egozanai) neskatxa erakargarri baten eskariz ebagitako burua. “Bere ikasleak etorri ziran Joanen gorpuaren bila eta hilobi baten ezarri eben” (29. a.): bardin jazo zan Jesusenean ere: haziaren antzera lurperatua, baina handik biztuko da ogi gozo bihurtuta, bere ikasleen mahaian eskeinia, egundo hilgo ez dan bizitza baterako.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Markos ebanjelariak eskeintzen deuskun Joanen eta Jesusen heriotzen arteko paralelismoa begi-bistan dago ebanjelioko pasarte honetan. Bai profeta aurrelariak eta bai Jesus berak bizia emoten dabe egiaren eta koherentziaren alde, eta agintari kaxkajo batzuen eskuz eta borondatez; holakoentzat gogaikarri izan ohi dira egia agertzen daben guztiak; hau da, Jaungoikoaren proiektu barria.

- Joanen irudia barriro agertzen jaku sendotasun eta koherentzi-indar harrigarriz, bere arerioak autortzeraino (Herodes berak). Izan ere, profetearen egitekoa bete-betean hauxe da: Berak iragarten dauan Jaungoikoaren ezaugarri agirikoa eta hurrekoa izatea. Bardina da Joanen kasua: ez deutsoe atzera eragiten ez amenazuak, ez salaketen bildurrak.

- Aurka jartzea, jazarpena eta, baita ere, heriotza bera profetagintzaren barruan dagoz. Horregaitik, nire fededun bizitzaren barruan onartu beharreko atalak dira. Historiak berak gogoratzen deusku hau,sarri askotan, atzoko eta gaurko historiak; Joanena, Jesusena eta bere jarraitzaileena. Kondizino hori neure kristau bizitzatik kendu-ezineko atala da, gaur berton. Ezin dot hau ahaztu; ezta albora bota ere.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, ez nagiela Zugandik aldendu gure kultur eta ingurumariko promesa zoroakaz, eta neure kontzientziagaz beti zintzoa izan naitela, hau gogorra izan eta baztartua izateko arriskuan aurkitu arren."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue