Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 28

Urtean Zeharreko 21. astea

2019ko Abuztuaren 28a, Eguaztena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-21-X-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 23, 27-32 )

Aldi haretan, Jesusek honan berba egin eban:
- «Zoritxarrekoak zuok, idazlari ta farisear itxurazaleok! Hilobi zurituak dirudizue; kanpotik ederrak, baina barrutik hil-hazurrez eta ustelkeriaz beteak! Zuok ere bardin: kanpotik zintzo agertzen zaree gizonen aurrean; baina barrutik itxurakeriaz eta gaiztakeriaz beteta zagoze.

Zoritxarrekoak zuok, idazlari ta farisear itxurazaleok! Hilobiak jasoten deutsezuez profetei, eta gizon zintzoei gomuta-harriak apaintzen; eta esaten dozue: "Gure asaben egunetan bizi izan bagina, ez ginan hareen lagun izango profeten odola isurtzen". Beraz, zeuok autortzen dozue profetak hil ebezanen semeak zareena. Bete egizue, zuok ere, zuen gurasoen neurria!».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Hona hemen azkenengo zazpi “aienak” Jesusek Legemaisuei eta farisear itxurazaleei zuzenduak. Lehenengoan, barrukaldeko eta kanpokaldekoen arteko kontrajarreraren gaia zorrotz azpimarratzen dau, aurreko bertsikuluen hariari jarraituz. Itxurazalei “hilobi zurituak” deitzen deutse (27. a.). kanpokaldekoa ondo zainduta dauke eta ikusgarri da, baina barrukaldean dagoana ustelduta eta hilda dago. Saileko azken “aiene”an Jesusek itxurazaleen faltsokeria salatzen dau, ez bakarrik Jaungoikoari eta gizakiei dagokienean, baita historiaren aurrean ere (29-32. aa.). Euren gurasoak ere profetak aurrean erabili eta hil egin ebezan; euren kontzientzia baretu guran dabiltz hareen hilobiak zainduz eta oroigarriak jasoz. Euren gurasoakandik aldendu egiten dira eta euren seme izateaz ere lotsatu egiten dira, larriagoa dan zerbaiten errudun izanaz: profeten erentzi espirituala euregandu ezik, eurak hilten jarraitzen dabe eta euren errua gurasoena baino larriagoa da.

- Gaurko Ebanjelioak aitatzen dituan hilobiak “hazurtokiak” deituak ziran, hau da, hildakoen hondarrak gordeten ziran lekuak, lurperatu ondorengo urtebetean edo; holako “leku” horreetan gizakiak bere ezaugarri guztiak galduta eukazan: hazur-pila bat besterik ez zan gelditzen. Irudi honek ezin-hobeto gogoratzen deuskuz Ezequiel profetaren “hazur iharrak” (Ez 37, 1-14), berezitasun bategaz: hemen hazur-hondarrak ezkutuan egozan, hilobietako kare zuriz apainduta. Era berean, oroigarriak itzelezko itxura harrigarriz profetei jasota, holan euren kontra aurrekoak egindako zuzengabekeriak eta higuingarriak ezkutatzen ahaleginduz.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Farisearren aurkako Jesusen gogoetak aurrera darrai (baina eurakan geu ere sartzen gaitu). Gizaki honeek euren bizitza apainduteko erabilten daben itxurakeria, Jesusek dinonez, higuingarria da, itxura horren azpian dana kontrakoa dalako. Harritzekoak dira Jesusek talde honen izakeraren eta bizikeraren kontra botatzen dituan garrazkeriak! Argi dago: Jesusi holango pertsonaiak higuingarri jakoz. Erabilten dauan berbakereak horixe adierazoten dau eta... zorrotz egin ere!

- Izan ere, farisearren eritxi eta siniskerak hain egozan ohiturakeriz ihartuak, bihotz-barritzeko ate guztiak ixten eutsezan, ezin Jaungoikoaren proiektu eta egitasmora bihurtu. Eta, hau guztia, praktika batzuen atxakiz euren buruak engainatuz. Hemen agertzen danez, Jaungoikoaren bizi-proiektuaren aurrean zarratzea, beste barik, zera da: Jesusen salbamen egintza osoa hankazgora botatzea. Hori dala eta, euren jarrerak ondo zainduz, Jesusek esan eta egiten dauan guztia zalantzan ipiniko dabe. Halako itxikeria eurena!

- Higuingarri egiten jaku jarrera eta farisear izakera hau eta... bai errez bota leikezala sustraiak gu bakotxaren “bizi-esparruetan”! Hemengo koherentziarik eza, hamar mila atxakiz jantzita, gu fededunon bihotz-hondoan ere errez ezkutatzen da. Holan da-ta, onartu beharra dogu eta, egunero, apaltasunez eta zintzotasunez autortu: “Emoiguzu, Jauna, bihotz barri bat, espiritu barri bat”.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, egin nagizu bihotzez apal eta zintzoa eta emoidazu barru garbia eta gardena, Zure eta anai-arreben zerbitzuan bizi naiten."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue