Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 24

Urtean Zeharreko 20. astea
San BARTOLOME, apostolua
2019ko Abuztuaren 24a, Zapatua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-20-S-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 1, 45-51 )

Aldi haretan, Felipek Natanael aurkitu eban, eta esan eutson:
- «Moisesek Legean, eta Profetek aitatu ebena aurkitu dogu: Jesus, Joseren semea, nazaretarra».
Natanaelek erantzun:
- «Nazaretetik urten ete leike ezer onik?».
Eta Felipek:
- «Zatoz eta ikusi».

Jesusek Natanael Beragana etorten ikusi eban, eta esan eutson:
- «Hona hemen egiazko israeldarra, azpikeriarik bakoa».
Natanaelek esan eutson:
- «Nondik ezagutzen nozu?».
Jesusek erantzun:
- «Felipek zuri dei egin baino lehen, ikopean zengozala, ikusi zindudazan Nik».
Natanaelek erantzun:
- «Rabbi, Jainkoaren Semea zara Zu; Israelgo Erregea zara Zu».
Jesusek erantzun:
- «Ikopean ikusi zindudazala esan deutsudalako sinisten dozu? Hori baino handiagorik ikusiko dozu».
Eta esan eutson gainera:
- «Bene-benetan dinotsut: zerua zabalik ikusiko dozue, eta Jainkoaren aingeruak gora eta behera, Gizonaren Semearen gainean».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Feliperen eta Natanaelen bokazinoa azaltzen deusku pasarteak, ikasle izatearen eta jarraitzearen eredu lez. Sinoptikoetan dagozan dei-kontakizunen antza dauko (Mk 2, 14; Mt 8, 22; 9, 9; 19, 21; Lk 9, 59). Jazoerak ez dira Jordan inguruan, Jesus Galilearantz joiala baino. Hasi da bere misinoaren aldia.

- Alkarren arteko begiradak, topaketak, bata bestearen atzean. Eguneroko gora-beheren artean aurkezten jako Jesus Feliperi, Haren jarraitzaile izateko deiaren bitartez. Gero, Felipek Natanaeli egiten deutso Jesus aurkitzeko proposamena: “Zatoz eta ikusi” (46. a.). Felipe ez da ahalegintzen lagunaren hasierako ezbaia argitzen. Gurago dau Berak Maisuagaz izan dauan eta bizitza aldatu deutson esperientzia zuzena izan dagian dei egitea. Fedeak bakarrik laguntzen dau gaizpide eta giza-harrokeriaren arrazoiak gainditzen. Eta Jesusek Giza Semearen misterioa onartzea dan fede hori sortzen dau Natanaelengan. Jesusek berak ezagutzen dauana agertzen deutso ikasle izango danari, honegan azpikeriarik ez dalako: bera da egiazko israeldarra, Jainko zalea eta zuzena, Liburu Santuen zalea, bere txirotasuna Jainkoaren aurrean autortzen dakiana (Sal 22).

- Maisuaren goralpena dala-eta eta Harek berari buruz dauan ezagupen sakona dala-eta, Natanaelek argiaren aurrean amore emoten dau eta Mesias ikusten dau Jesusegan, eta autortzen dau: “Jainkoaren Semea zara Zu; Israelgo Erregea zara Zu» (49. a.). Kristogaz topo egiten aurreratu jakozan beste ikasleak lez, benetako fede mailan dago eta Jesusek bereala egingo dituan agerpenei edegita (50-51. aa.). Jesus da azken aldietarako agindutako eta itxarondako Mesias.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Orain eta hemen, deia zuzena eta pertsonari buruzkoa egiten da: Feliperen eta Natanaelen kontaketea ikasle eta jarraitzaile izatearen eredu bihurtzen da. Baina hemen ez dabe balio teoriak eta ezagutzak. Felipek “zatoz eta ikusi” proposatzen deutso bere lagunari. Horrek aldatu daike dana, baita ezbaiak eta zailtasunak gainditu bere. Maisuagaz ALKAR TOPAKETEAk bakarrik dauko aldatzeko indarra.

- Holan hasten da, Jesusen lehenengo jarraitzaile hareengan, fedearen BILAKAEREA: banan banango HARREREAgaz hasi eta apurka apurka autorpen sakon eta osoa egitera joango dira. “Jainkoaren Semea zara Zu” (46. a.) autorpena, pauso sakon eta esanguratsua izan zen eta alde batera utzi behar zena alboan uztera eraman zituen. Eta bilakaera horretan, badago BITARTEKOTASUNA bere: “Zatoz eta ikusi” (46. a.): ez deutso ezer azaldu gura; bere bizitza eta izatea aldatu dauan Haregaz topo egin dagiala gura dau.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, agertu zakidaz gizon-emakumeei eroaten deutsezun bizitzaren eta maitasunaren aberastasun guztiagaz, fede emonkorra eta poz emoilea bizi dagidan."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue