Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 23

Urtean Zeharreko 20. astea

2019ko Abuztuaren 23a, Barikua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-20-V-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 22, 34-40 )

Aldi haretan, farisearrak jakin ebenean Jesusek saduzearrak isilduazo egin ebazala, alkarregaz batu ziran eta euren arteko legegizon batek, azpikeriaz, honan itandu eutson Jesusi:
- «Maisu, zein da Legeko agindurik nagusiena?».
Harek erantzun eutson:
- «"Maitatu egizu Jauna, zure Jaungoikoa, bihotz-bihotzez, gogo-gogoz, adimen osoz". Hauxe da agindurik nagusiena eta lehenengoa. Eta bigarrena, horren parekoa da: "Maitatu egizu lagun hurkoa zeure burua lez".
Agindu biotan daukee oinarria Lege osoak eta Profetak».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesus oraindik jauretxean dago. Farisearrakaz tirabirak gero eta latzagoak dira. Gaurko testuinguruan berehala agiri da farisearren borondatea: Jesusi lakioa jartzea, erlijinozko gai bati buruz bere eritxia agertzera behartuz. Beste batzuetan ere egin ebenez: Zesarri zerga ordaindu bai ala ez (Mt 22, 15-22) eta, geroago baten, saduzearrakaz hilen biztuerea dala eta ez dala (Mt 22, 23-33).

- Mateok berak esaten deuskunez, farisearrak batzarra egin ebela, sarea zelan jarri erabagiteko; beraz, parte hartzen dauana bozeramailea da (34. a.). Rabinotarren artean eztabaidatua zan gai bati buruz izan zan itauna: zein da, guztien artean, Lehenengo agindua? Maisu barriari bere eritxia atera gura deutsoe, Legearen oinarria zetan ipinten dauan jakin nahian. Lehenengo begirada baten, arazo xinplea eta argia zan.

- Bibliako pasarte bi erabiliz osotzen dau muntaia Jesusek: bata Deuteronomiotik (6, 5) eta bestea Lebitikotik (19, 18). Testu biok osotuten eben Israel herriaren espiritualtasunaren ardatza: Lehenengoa, Jaungoikoari oso-osoko maitasunaren agindua, etxe guztietako atezangoetan idatzita egoan, eskumuturretan ezarrita eroaten eben, eta goizez eta gauez esan beharra euken, etenbarik fededunen gogo-bihotzetan josita egon zedin, Itunaren etenbako ospakizuna lez. Entzulegoa nahitaez ados egon behar. Jesusek ezarten deutson barritasuna 39. eta 40. bertsikuluetan dago. Eta honetan datza berezitasuna. Jaungoikoaganako maitasunaren eta urkoaganako maitasunaren arteko loturea, biak bardinak eta banandu ezinekoak, Jesusen erakutsiz. Bestalde, bizirik dago herriaren bihotzean maitasunaren aginduak Biblian zehar iragarrita dagoan Jaungoikoaren borondatea herriaren alde; agindu biak osotzen dabe beste guztien oinarria eta zutabea, horrek argitzen, garbitzen eta aldatzen dau gainerako dana.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Farisearren borondatea Jesusi sarea jartea izan bazan, zuzena da egiten deutsoen itauna; holan, Maisu barriak argi izten dau zein dan benetako bidea; jakina, norbera zintzoa izan eta joko garbian ibili ezkero. Argi dago: bizitza eta egintza osoaren oinarria MAITASUNA da. Hau ahaztu eta zalantzan jartea espiritualtasun osoa, sinismenaren oinarriak eta Ituna bera kilikolo jartea da. Argi dago, ezta?

- Hau holan dalarik, hemen dator Jesusen barritasuna: Jaungoikoaganako eta urkoaganako maitasuna banandu-ezinekoak dira. Biak batera osotzen dabe oinarri bakarra eta hortik sortzen da gainerako guztia. Ikuspegi honegaz beste guztia argituta eta aldatuta gelditzen da. “Beste bide batetik” jo gura dauanak, goitik behera huts egiten dau; beharrezkoa da dana maitasunez zeharkatua egotea.

- Indartsuago esan daiteke, baina argiago esatea ez da errez. Jesusen eritxiz, dana argitzen dauan jokabidea maitasunaren ikuspegia da. Ezin da ikuspegi honetatik ihes egin. Hamaika bider joten gaitu “tentaldi” honek: halako arau batzuk bete eta… kito! “Bizitzaren arratsbeheran maitasunean aztertuko zaitue”, dino abestiak. Jesusek ere abesti bardina abesten daki... ondotxo jakin ere!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, eskerrak Zuri erakutsi deuskuzulako zein dan bide zuzena Jaungoikoaren seme-alaba lez biziteko: bizia emoteraino doan maitasuna eta parkatzen dakiana."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue