Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 21

Urtean Zeharreko 20. astea

2019ko Abuztuaren 21, Eguaztena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-20-X-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 20, 1-16 )

Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen bere ikasleei:
- «Zeruetako Erreinua, goizean goiz bere mahastirako langile bila urten eban etxeko jaunaren antzekoa da. Eguneko denario baten berbatu ondoren, bere mahastira bialdu zituan.
Urten eban barriro goizerdi-aldera, eta beste batzuk ikusi zituan herriko plazan egonean egozala, eta esan eutsen: “Zoaze zuok ere nire mahastira, eta emongo deutsuet bidezko dana”. Eta hareek ere joan ziran. Urten eban barriz ere eguerdi inguruan eta arratsalde erdian, eta gauza bardina egin eban. Arratsalde beranduan urten ebanean, beste batzuk aurkitu ebazan, oraindino geldi egozala. Eta esan eutsen: “Zetan zagoze hemen, egun osoan geldi?”. Hareek esan eutsoen: “Ez gaitu inok hartu lanerako-ta”. Etxeko jaunak, orduan: “Zoaze zuok ere nire mahastira”.

Iluntzean, mahasti-jabeak honan esan eutson bere morroi-buruari: “Deitu langileei, eta emon bakotxari bere saria, azkenekoetatik hasi eta lehenengoetaraino”.

Etorri ziran, bada, arratsalde berandukoak, eta denario bana hartu eben. Lehenengoak etorri ziranean, gehiago hartuko ebela uste eben; baina hareek ere denario bana hartu eben. Eta marmarrean hasi ziran, etxeko jaunaren kontra, esanez: “Azkenengo horrek ordubete baino ez dabe lan egin, eta gugaz bardindu dozuz, egun guztiko nekea eta beroa eroan dogunokaz”. Baina harek erantzun eutson hareetako bati: “Adiskide, ez deutsut bidegabekeriarik egin. Ez ete zinan eguneko denario baten berbatu? Hartu egizu, bada, zeurea dozuna, eta zoaz. Azkeneko honi ere, ostera, zuri haina emon nahi deutsot. Hala, ez ete dot eskubiderik, nahi dodana egiteko neure gauzetan? Edo bekaizti izan behar ete dozu zuk, ni eskuzabala nazalako?”.

Holan, bada, azkenengoak lehenengo izango dira, eta lehenengoak azkenengo».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Parabolearen testuingurua Jesusek Aitagandik hartu dauan misinoari lotuta dago: Bera, erromes antzera, Jerusalenerako bere “bidaia santua” burutzen dago, han beteko jako “bere ordua”. Maisua, pedagogiko artelan fina burutuz, guztien begibistan dagoanetik hasten da, Aitaren egiazko irudia erakustera emon nahirik, errukiz eta ontasunez aberatsa. Kontakizuna eguneroko esperientzi baten oinarritzen dau: mahastiko ugazaba plaza baztarrean dagozan lanbakoen batzarrera doa, langile bila, bere mahastirako kontratatzera. Beharra sortzen dan arabera, ordu ezbardinetan deitzen deutse batzuei eta besteai, goiz-goizetik hasita arratsalde berandura arte. Aurretiaz adostu dabe eguneko lansaria, baina azkenengoei lehenengoei beste emonaz. Eta ugazabaren jokabide honek kontrajarrerak sortzen ditu (12. a.): jokabide hori ez da onargarria, zuzenkontrakoa da.

- Alkarrizketan arazoa gordintasunez nabarmentzen da: azkenean ere, ez da soldata kontua langileak hasarre jartzen dituana, azkenengoakaz bardinduta ikusteak baino. Bekaizkeriz kexatzen dira, ugazabaren “ontasun” horren aurrean. Hori da gatazkaren eragingarria. Paraboleak Jesusen esperientzia kontatzen dau, pekatariak, zergalariak, emagalduak, baztarrik andar dabiltzanak onartu eta deitzen ditualako: guzti horreek ere Jaungoikoaren Erreinuan sartzera konbidatuak dagoz, farisearren eta Legemaisuen ondoan. Baina honako honeek, mahastira lehenengo orduan deituak lez, ez dira hor gelditzen; nagusiagotzat euken euren burua, kexatu egiten dira, inbidiz eta jeloskortasunez sutan.

- Parabola honen bidez, Jesusek Jaungoikoaren salbamen egintza errukiorra argitzen dau. Halako erakutsi ederra eskeintzen deutse ikasleei. Ez ahaztu Jesus Jerusalenerako bidean doala. Bere ikasleak prestau gura ditu Aitaren ikuspegira moldatu daitezan eta guztienganako maitasunaren logikaz jabetu daitezan. Parabola honen jarraipenean bertan (Mt 20, 17-19), Mateok Jesusen nekaldiaren hirugarren iragarpena jarten dau. Izan ere, Jerusalen izango da Jaungoikoaren maitasun-adierazpen betearen gune berezia: hortxe, era guztietako bereizkuntzak gaindituz, agertuko da Jaungoikoaren maitasuna, gizaki guztien arteko solidaritza barriaren sorburu barria. Handik aurrera, ez dago lehenengorik eta azkenengorik, guztiak dira seme-alaba eta Jaunaren mahastiko, gizateriko, langile partaideak.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesus Maisuak badihardu bere irakasle lanean, benetan interesgarria eta arduratsua: ikasle-alkartea hezi gura dau, Jerusalenera egiten dauan erromes-bidean, bere “ordura” heldu arte. Egon ere, badagoz gauza batzuk kutsaduraz ezarten diranak. Zeruko Aitaren arpegia argiago erakusten dihardu. Eta hemen ez dauka lekurik ez giza-logikak, ezta bere laguntzaileen eritxiak ere. Hau beste kontu bat da-ta. Jesusek hau ondo ulertuta eta onartuta gelditu daiten gura dau. Izan ere, puntu honetan asko jokatzen dau: Jaungoikoaren bihotza ezagutzea.

- Aitaren ikuspegiagaz ados jarri: hauxe da Jesusen mezuaren guna ikasleen aurrean. Maitasun unibertsalaren logika onartu dagiela, bakotxaren merituen edo eta lan egindako orduen gainetik... hor dago koska! “Aintxinatasuna” ez da gehigarri bat Erreinuko kontuetan. Guztiak dagoz Jaunaren mahastian lanera deituak, ardura eta lanak konpartiduz, eta bakotxari bere orduan deitzen jako.

- Bai gatx egiten jakola gure bihotzari (eta gure buruari) zentzunbako logika hau onartzea, nahizta Maisuak erakutsi! Guri gustatuko litxakigu “beste era batera”, geure interesen arabera... jakina! Izan ere, gu “beteranoak” gara eta eskubide bereziak doguzalakoan gagoz. Ala… ez?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, emoidazu zure Espiritua, zeure antzera, beti pertsonea jarri dagidan nire erabagien erizpide nagusitzat."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue