Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 19

Urtean Zeharreko 20. astea

2019ko Abuztuaren 19a, Astelehena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-20-L-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 19, 16-22 )

Aldi haretan, gazte bat hurreratu jakon Jesusi, eta esan eutson:
- «Maisu, zer onik egin behar dot, betiko bizia lortzeko?».
Jesusek erantzun eutson:
- «Zergaitik itanduten deustazu Niri ona zer dan? Bat bakarrik da Ona; eta bizitzan sartu nahi badozu, bete aginduak».

Harek, barriz:
- «Zein agindu?».
Eta Jesusek:
- «Ez dozu inor hilgo, ez dozu ezkontza-nahasterik egingo, ez dozu ostuko, ez dozu guzurrezko testigutzarik egingo; aintzat euki aita ta ama, eta maitatu egizu lagun hurkoa, zeure burua lez».

Orduan gazte harek erantzun eutson:
- «Guzti horreek bete dodaz. Zer besterik gelditzen jat?».
Eta Jesusek:
- «On-ona izan nahi badozu, zoaz, saldu daukazuzanak, eta emon behartsuei, eta gordailu bat izango dozu zeruan; eta gero erdu, eta jarraitu Niri».
Berbok entzundakoan, gaztea nahigabeturik joan zan, ondasun askoren jabe zan-eta.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesusek beretarrak lagun dituala, Jerusalenerako bidea adoretsu jarraitzen dau; bitartean, bere nekaldia eta biztuerea iragarten deutsez, baina hareek ez eutsoen ulertzen. Bidean doazela, ikasleak eskolatzen dihardu. Gaurko ebanjelioak Jesusek gazte aberats bategaz izan eban topaketaren barri emoten deusku. Honek gero eta hobea izateko gogoa sentitzen eban bihotzean, baina zeozer falta jakola susmatzen dau. Familikoen trasmizinoz eta tradizinoz jaso dauanari jarraituz, gauza gehiago egitera joten eban, “egitada onak” praktikatzera. Maisuari eskatzen deutsoz argibide batzuk, bere gogoa bete eta barruko kezkak baretzeko. Bila dabil.

- Jesusek bide barri bat erakutsiz lagunduten deutso. Kontua ez da “zer onik egin” ete daiken itandutea; oinarrizkoa zera da: ona dan Bera, Jaungoikoa, bilatu, Jaungoikoaren aginduak betez eta lagunurkoa norbere burua lez maitatuz (17. a.). Jesusek Jaungoikoagazko hartuemon sakonagoan sartu gura dau (“bizitzan sartzea”), bide barri bat proposatuz: aginduen artean eta batera urkoagazko hartuemonak sartuz, eta Lebitarrena gehituz (Leb 19,18), holan bere buruari begira egotetik, urkoaren arduraz bizitzera jarriz. Gazteak behin eta barriro ekin egiten eutsola ikusiz: “Zer onik egin behar dot”, Jesusek gizaki barriarentzat dan jarraipenaren dohaia eskeintzen deutso: “Zoaz, saldu daukazuzanak eta emon behartsuei; eta gordailu bat izango dozu zeruan; eta, gero, erdu eta jarraitu Niri”.

- Erabateko aldaketa eskatzen deutso: bizitzara daroan eta Jaungoikoaren Erreinuan sartzen dauan ate estua, salbamenean partekide eginez. Nahigabezko erantzun iluna jaso eban: “Gaztea nahigabeturik joan zan”. Bere gordailua ondasunezkoa zan, era askotako loturaz eta arduraz gustura korapilatua. Ondasunak ez al dira, ba, Jaungoikoaren bedeinkapenen ezaugarri, erakutsi eutsenez? Baina, horra nun sasijainko bihurtu jakozan, aginduak bete arren. Barrutik ez da aske. Behartsuei limosna emoten jarraituko dau, baina ez, ez ditu bere ondasunak eta bizitza eurakaz konpartitzen.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Hauxe da Jesusen proposamena: egitearen logika eta ildotik (“egintza onak” badira ere), bide BARRI bat hartzera aldatu gura dau; bide hori Bera da eta bere bizikera. Nora eroango dau bide honek? Bera joango da ezagutzen; garrantzitsua zera da: Maisuari JARRAITU. Baina hemen sortzen da arazoa: bere gauzei eta bere bideari lotuegia dago; berarentzat nahiko da gauza onak egitea. Baina Jesusek “beste historia” bat proposatzen deutso. Eta hor “pot” egiten dau.

- Izan ere, ERREINUA erradikaltasunez onartzea, horrek eskatzen dauan guztiagaz, “beste kontu” bat da. Erreinuaren dohai hori onartzeko ASKE izan behar da, eta gaztearentzat bere “gauzak” benetako sasijainko bihurtu dira. Hemen dago koska: areago, Maisuaren konbidapena onartu ezina.

- Proposamen bardina da nik ere jasoten dodana. Ondo landutako askatasun beteaz ahal izango dot onartu. Ezelango loturarik ez dauan bihotzak bakarrik onartu leike pozik Erreinuaren dohaia. Itzelezko dilema, neu ere hamaika bider bidean zehar katigatzen nauana. “Askatu naizu, Jauna, Zuri entzuteko, Zu onartzeko eta Zuri pozik jarraitzeko”.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, zorrotzegi jokatzen dozula dirudi! Lege-betetzaile on bat izatea errezago jat, nazana eta daukadana osorik emotea baino. Lagun egidazu orain eta hemengo egoeran zer eskatzen deustazun ikusten."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue