Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 16

Urtean Zeharreko 19. astea

2019ko Abuztuaren 16a, Barikua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-19-V-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 19, 3-12 )

Aldi haretan, farisearrak etorri jakozan Jesusi, eta azpikeriaz, honan itandu eutsoen:
- «Zilegi da norbere emaztea edozegaitik iztea?».
Jesusek erantzun eutsen:
- «Ez al dozue irakurri, hasieratik Egileak gizon eta emakume egin zituala, eta esan ebala: “Horregaitik gizonak aita-amak itzi eta bere emazteagaz alkartuko da; eta biak haragi bat izango dira”? Ez dira, beraz, bi; haragi bat baino. Holan, bada, Jaungoikoak batu dauana, ez begi gizonak banandu».
Hareek barriro ere itandu eutsoen:
- «Zer dala-ta agindu eban Moisesek, ezkontzea hausten dalako agiria emoteko, emaztea izten danean?».
Erantzun eutsen:
- «Zuen bihotz-gogorkeriagaitik emon eutsuen Moisesek zuen emazteak izteko eskubidea; baina hasieran ez zan holan. Eta hauxe esaten deutsuet Nik orain: bere emaztea izten dauanak -legez kontrako ezkontzea izan ezik-, eta beste bategaz ezkondu, ezkontza-nahastea egiten dau».

Ikasleak esan eutsoen orduan:
- «Holakoa bada gizon-emakumeen arteko auzia, hoba da ez ezkontzea».
Harek esan eutsen:
- «Ez dabe guztiak jasoten berba hau, dohai hori hartu dabenak baino. Badira, izan ere, irenak, amaren sabeletik holan jaioak; eta badira irenak, bestek irenduak; eta badira irenak, Zeruetako Erreinuagaitik euren buruak irendu dabezanak. Jaso daikenak, jaso daiala».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Pasarte hau zati bitan banandua dago. Lehenengoan (3-9. aa.), Jesusen eta farisearren artekoa da. Jesusek ez dau begi onez ikusten bere sasoiko gizartea nasaiegia eta Egilearen jatorrizko egitasmora begira jarten ditu: Jaungoikoak gizasemea eta emakumea hausi-ezinezko ezkontzarako sortu zituan. Juduen legeak ontzat hartzen eban emaztea iztea “edozergaitik”. Rabino-eskolak ez egozan gustura arazo hau holan hartu eta erabilteaz. Nasai zaleen eritxiz, gizon batek itzi eikean bere andrea baino erakargarriago bat bilatzen baeban, bere andreagazko hartuemona bertan behera itzi eikean legez; zorroztasun zaleak, ostera, jokabide honetan ezkontz-haustea ikusten eben edo, gitxienez, arinkeriz hartutako ohituratzat.

- Farisearrek Jesusi planteatzen eutsoen arazoa azpikeri bat da: pentsakera bien artean aukera egitera behartu gura eben. Baina Jesusek jarritako lakiotik ihes egiten deutse, ezkontz-haustearen aurka jarriz, errazoi bat zein beste izan, Eskriturako pasarte bitan oinarrituz: Ha 1, 27 eta 2, 24. Jaungoikoak senar-emazteak “haragi bat” eginak nahi ditu (Mt 19, 5). Jaungoikoak batu dauana ezin dau gizakiak banandu, ezta Moises bera izanda ere (6. a.). Ezkontza ez da pertsona biren arteko kontratu huts bat: Jaungoikoaren borondateaz ere badau zerikusia, sexuen arteko osagarritasunean ezarria dagoalako. Senar-emazteen arteko borondatea ez da nahiko ezkontza adierazoteko: Jaungoikoaren borondatea ukazinezko bere zati bat da. Ezkontz-hausteak bere jatorrizko zati bat ukatzen dau: Egilearena berarena.

- Gaurko pasarte honen bigarren zatia (10-12. aa.) Jesus eta bere ikasleak beteten dabe: ezkontzak, holan hartuta, dakarren erantzukizun astunaz ikasleak harrituta egozala, Jesusek zuhur jarten ditu: goragoko ardura astun bat medio dala bakarrik, Jaungoikoaren Erreinua iragarri beharraren premineagaitik, ezkontza ukatu daiteke.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jerusalenerako bidean doala, Jesus Maisuak Jaungoikoaren egitasmoko klabeak irakasten dihardu. Eta, txandako kasuistika guztiak gaindituz, Jaungoikoaren jatorrizko egitasmoa baliozko bakartzat onartzen dau ezkontzako maitasun-arazo honetan eta berari dagokiozan gainerako gatazka guztietan, orduan eta gaurko kultur giroan ere balioz hain gitxitua dan ezkontza. Jaungoikoak maitasuna ipinten dau errealitate honen erdiko ardatz lez eta sexu arteko osagarritasuna bilatzen dau. Hori da sortzetiko legea.

- Jesusen sasoiko kulturan, legearen aurrean emakumea beheragoko maila baten egoan, baita erlijinoan, eguneroko bizitzan... Jesusek Jaungoikoaren bihotzeko proiektuko IDEALA proposatzen deusku, jatorritik hain “amets” ederra eginez, egiazko, gozotasunezko eta emonkortasunezko osagarritasunez jantziz. Errazoi bat bakarra hartzen dau aintzat, ezkontzari uko egiteko, esaterako, Jaungoikoaren Erreinua iragartearen urjentzia.

- Ondo datorkigu Maisu honek eten barik gogoratu deiskun zer dan “funtzezkoa”, jatorrizkoa, bizitzaren oinarritzat hartzea merezidu dauana. Konpartitzen eta alkarren osagarritzat bizi dan maitasuna da “jatorrizkoa”. “Sustrai” honeek baliozko dira edozein erako bizimoduan; baita neurean ere, zurean, anai-arreba. Zelango “maitasun-kalitatea” bizi dot nire bizitzan? Eta zuk zeurean?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, emoiezu senar-emazteei zintzotasun-dohaia. Bere bitartez, alkarrentzat zure maitasun pertsonalaren ezaugarri izan daitezan, egundo ez da gauzeztanduko eta."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue