Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 15

Urtean Zeharreko 19. astea
ANDRE MARIA BIRJINAREN ZERURATZEA
2019ko Abuztuaren 15a, Eguena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-19-J-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 1, 39-56 )

Aldi haretan, Maria jagi eta bizi-bizi mendialdera joan zan, Judeako herri batera, eta Zakariasenean sartu, eta Isabeli agur egin eutson.
Mariaren agurra entzun ebaneko, Isabeli salto egin eutson umeak sabelean. Isabel Espiritu Santuaz bete zan, eta honan esan eban oihu handiz:
- «Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko frutua. Nondik niri neure Jaunaren Ama nigana etortea? Zure agurra nire belarrietara heldu orduko, salto egin deust umeak pozez sabelean. Zorionekoa zu, sinistu dozulako; Jaunak beteko dau esan deutsuna!».

Orduan Mariak esan eban:
«Haundiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat neure barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko deuste gaurdanik gizaldi guztiak,
haundiak egin deustazalako Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia gizaldiz gizaldi,
bildur deutsoenakana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru-harroak hondatu ditu,
bota ditu euren aulkitik haundikiak,
eta gora jaso ditu ezerezak;
ondasunez bete ditu goses egozanak,
eta esku-hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen berbea emona,
Abrahani eta ondorengoei betiko esana».




















Hiru hilabete-inguru egon zan Maria Isabelegaz, eta gero etxera joan zan.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Judako mendialdean bizi dan bere lehengusina Elisabeteri Mariak egiten deutson ikustaldia Bibliako oroigarriz beteriko orrialdea da, gizatasunez eta espiritualtasunez ondo horniduta. Mariak basamortuko kutxak egindako bidea bera ibilten dau, Dabitek Jerusalenera aldatu ebanekoa (2 Sm 6, 2-1); bide hauxe da Jesusek Jerusalenera joatea erabagi ebanean egin ebana, bere egitekoa burutzeko asmoz (Lukas 9, 51). Beti ere Jaungoikoa Bera dago ekinean, aldian aldiko unekadetan zehar, maitasunez gizakia salbamenera konbidatuz.

- Kontaketa hau Mariari egindako deiagaz bat eginda agertzen da, bai bere gizatasunez, bai bere zerbitzu-espirituz; horrez gainera, bisitaldia aingeruak Mariari emondako “ezaugarria” gauzatzea da (Lukas 2, 36-37). Bateatzaileak amaren sabelean emondako saltuak, Salbatzailearen etorrereagaz gainez egiten dauan Israel osoaren alaitasuna adierazteko da (41-44. aa.). Espirituak argituta, Elisabetek Mariari zuzentzen deutsozan bedeinkapen-berbak Jainkoak Mariagan hartzen dauan poz-atseginaren baieztapena dira.

- “Magnificat” behartsuen abestia da, Testamentu Barriko otoitzik ederretarikoa, Testamentu Zaharreko oroigarri ugariz aberastuta: (1 Sm 2, 1-18; Sal 110, 9; 102, 17; 88, 11; 106, 9; Is 41, 8-8). Gogoan hartzekoa da hau: testu hau Mariaren ahoan ipinteak, Jainkoa goratzeko bera izakirik bikainena dala adierazoten dau, herri aukeratuaren itxaropen-gailurra izanik. Kantikak salbamen-historia osoa laburbatzen eta ospatzen dau, Abrahanen jatorritik hasita, Mariagan bete artekoa; hauxe aldi guztietako Eleizearen irudia, beti Jaungoiko maitale eta errukitsuaren eskutik, behartsuengan eta txikiengan bete-betea hazurmamindua.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ama biok alkarregaz eta Mesiasek bere Aurrelariagaz egindako topaketa, Jaungoikoari goralpenik ederrenak abesteko errazoirik nahiko da, gizakien erdian bere presentzia salbagarria eskertuz. Orain geure txandea da, Maria eta Elisabeten eredua jarraituz, Espirituaren ekintza gozo eta emonkorrera zabalduz eta Jaungoikoaren dohairi erantzunez. Pozaren eta garaipenaren aldia da, Jaungoikoa geure arteko bat eginez, bere Semea emonez eta guztiok Aita baten seme-alaba eta geure artean anai-arreba eginez, Jesukristo berbiztuagan bizi betea emon deuskulako. Benetan misterio zoragarria, giza-bihotza asebeteteko bestekoa!

- Maria da Espirituaren egintzara bihotza zabaltzearen eredurik ederrena. Bere amatasun dohaiaren atxakiz, ez zan apartatu bere buru-atseginkeriz; hori barik, bizi-iturria beragan gordeten dauan egiazko itun-kutxa lez, besteen zerbitzuan jartera doa, alkar-maitasunez zerbitzu apalean bere burua jarriz. Halako erakutsi ederra gaurko fededunentzat, geuretzat! Jaungoikoaren eskuetako izaki goren eta gure Amaren edertasunez gozatzeko konbitea. Magnificat abesti hau izan leiteke gure aho-bihotzetatik urteniko agerpen egokia, Amaren gorespenez bat eginez. Lukas ebanjelariak, Mariaren ahoan abesti hau ezarriz, holan adierazo nahi izan deusku. Alkartu gaitezan Mariagaz otoitzean.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Maria, zatoz nigana ikustalditxo bat egitera eta ase egizu nire bizitza Jesusen presentziz."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue