Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 12

Urtean Zeharreko 19. astea

2019ko Abuztuaren 12a, Astelehena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-19-L-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 17, 22-27 )

Aldi haretan, ikasleak Jesusegaz Galilean ebiltzala, Jesusek honan esan eutsen:
- «Gizonaren Semea gizonen eskuetan itzia izango da, eta hil egingo dabe; baina hirugarren egunean biztuko da».
Ikasleak biziro tristetu ziran.

Kafarnaunera etorri ziranean, drakma biko zerga batzen ebenak hurreratu jakozan Pedrori, esanez:
- «Zuen Maisuak ez al dau drakma bikoa ordaintzen?».
Pedrok erantzun:
- «Bai».

Pedro etxera sartu zanean, Jesus aurreratu jakon, esanez:
- «Zer deritxozu, Simon? Munduko erregeak, nortzukandik hartzen dabez zergak eta petxak: euretarrakandik, ala arrotzakandik?».
Pedrok erantzun:
- «Arrotzakandik».
Orduan Jesusek:
- «Beraz, euretarrak ez dabe zor. Baina horreei jauspiderik ez emoteko, zoaz itsasora, bota egizu amua, eta hartu urtetan dauan lehenengo arraina; edegi egiozu ahoa, eta lau drakmako diru bat aurkituko dozu. Hartu eta emoiozu, nire eta zeure izenean».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Pasarte honek Jesusek gainean daukan nekaldia dakar. Maisuak, sinoptikoetan lez San Joanengan ere, argi eta zehatz agertzen dau bere azken mugaren barri, begi-bihotzak zabalik doa Jerusaleneruntz (hauxe da Lukasen ohar tipikoa), Aitaren nahia beteterakoan, guztiz aske sentitzen da. Ezin da esan Jesusen nekaldia politikazko ondoren bat izan danik, edo Bera konturatu barik jazotakoa, edo aurretiaz iragarrita porrota. Bere sakonean (ez daigun ahaztu) beti agertzen dau berbizkundearen argitan eta harian, hori da ikasleak ulertu ezin dabena ez orain eta ez geroago, nekez izan ezik.

- Iragarpen honen argitara dator jauretxeari, bertako erakundeari, bertako kultoari, bertako arduradunei laguntzeko ordaindu behar dan zergaren jazoera. Jesus, Jaungoikoaren jauretxe bizia eta Jaungoikoaren Semea guztien gainetik burujabe da (Jerusalengo jauretxeko Jaungoikoa), erlijioso zerga ordaintzen dau.

- Jesusek Pedrori zuzentzen deutson berbaldi erretorikoa gehiago da amore emotea, egin beharreko ordainketa bat baino. Baina hemen agertzen da ezaugarri bat ere, Jesusen egintza profetiko bat, bere ahalmena argiago erakutsiz, hau da, jauretxeko Jaungoikoaren Semea dala agertuz. Pedrok botaten dau amua eta bere ahoan zidarrezko txanpon bat daroan arraina harrapatzen dau. Beragaz ordaintzen dau bere eta Jesusen zerga. Eta, solidaritatezko egintza horregaz ordaintzen dau, gehigarri eta guzti ordaindu ere, bere izenean eta bere ikasleen izenean zerga, izan ere, familia bat osotzen dabe eta.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ebanjelioko pasarte honek kontatzen deuskuna ohiturazkoa zen eta onartua, Jesus bizi izan zan kultur giroan. Nehemiasen aldietatik, ohiturea zan hogei urtetik gorako Israeldar guztiak urtero laguntza bat emotea Jerusalengo jauretxearen eusgarritzat. Jazoera honek, beste behin agertzen deuskunez, Jesus benetan egin zan herritar, bertako ohitura eta arauak betez. Ez gagoz hemen ideia eta dotrina arloan; honek bere bizitzari ikututen eutson eta... benetan ikutu ere!

- Halan eta guztiz ere, Berak eskeintzen deuskun erakutsia hau da: zelan beteten dauan Aitaren nahia: Holan iragarten deutse ikasleei bere prestasuna emon jakon agindua beteteko, hau da, gizateriagaz solidario izatea, Jaungoikoaren bizia emonaz (= salbatuaz) eta hori bere bizia emonez. Bere ikasleei ez jaken errez egin hau ulertzea eta Jesusen jokabide hau onartzea: “Ikasleak biziro tristetu ziran” (23. a.). Jakina...!

- Benetan harritzen nau Jesusen jarrera honek: bere jokabidean libre da bai, baina era berean bere herrian herritar egina, hango kulturan, danetan. Baina, batez ere, gehien harritzen nauana zera da: Aitak eskatzen deutson Misinoan ikaragarrizko argitasuna eta oso-osoko prestasuna Aita maitearen asmo guztien aurrean. Halako bidea erakusten eta proposatzen deust...! Zelan sentitzen zara, anai-arreba hori, jarrera honen aurrean? Ondo? Prest?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna: zure atsegina Aitaren nahia egitea da. Erakutsi egidazu BIDE HORI, neure bizitzako bidean bete ahal dagidan."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue