Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 11

Urtean Zeharreko 19. astea

2019ko Abuztuaren 11, Domekea

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-19-D-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 12, 32-48 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Ez izan bildurrik, artalde txiki horrek, Erreinua zuoi emotea da-ta zuen Aitaren gogoa. Saldu egizuez daukazuezan ondasunak, eta emon limosnea. Egizuez zahartzen ez diran sakelak, eta agortzen ez dan ondasuntegia zeruetan; han ezin daike ez lapurrek ostu, ez sitsek jan. Izan ere, ondasunak daukazuezan lekuan, hantxe daukazue bihotza.

Zagoze zuhur, garrikoa garrian, eta kriseluak biztuta; ugazaba ezteguetatik noiz etorriko zain dagozan morroiak lez, etorri eta atea joten dauaneko edegi deioen. Zorionekoak, ugazabak, etortean, zuhur aurkitzen dituan mutilak! Egia dinotsuet: bere garrikoa soinean jantzi eta mahaian jesarriazoko ditu, eta bera hasiko jake zerbitzen. Zorionekoak, ugazabak holan aurkitzen dituan morroiak, naiz gauerdian naiz goizaldean etorri.

Badakizue: etxejaun baleki gaueko zein ordutan etorriko dan lapurra, ez leuke etxea zulatzen itziko. Zuok ere prest egon zaiteze, uste ez dozuen orduan etorriko dalako Gizonaren Semea».

Pedrok, orduan:
- «Jauna, guretzat esan dozu parabola hau, ala guztientzat?». Jaunak erantzun:
- «Nor da etxe-zain zintzo ta zentzunduna, ugazabak bere zerbitzarien buru ipiniko dauana, behar dan orduan gari-neurria emon deioen? Zorionekoa, ugazabak, etortean, hori egiten aurkitzen dauan morroia! Benetan dinotsuet: bere ondasun guztien morroi-buru ipiniko dau.
Baina morroi horrek berekautan esaten badau: "Berandu dator gure ugazaba", eta neskame-morroiak joten hasten bada, eta jaten, edaten eta mozkortzen, uste ez dauan egunean eta ez dakian orduan etorriko jako ugazaba, eta ebagi-ebagi egingo dau, gaiztoak merezidu dauan lez.
Ugazabaren borondatea jakin arren, hori egiteko prest ez dagoan morroiak, edo ugazabak gura dauan lez egiten ez dauanak, zigorkada asko hartuko dau. Ugazabaren borondatea ez dakianak, naiz eta zigorra merezidu daben okerrak egin, zigorkada gitxi hartuko dau.

Asko emon jakonari, asko eskatuko jako; askoren ardurea emon jakonari, gehiago eskatuko jako».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Gaurko Berbearen liturgiak Ebanjelioko ataletako Jesusen erakutsirik ederreneterikoak dakarskuz (32-34. aa.). Bertatik jaso geinkez gure sinismen biderako argia eta erromes itxaropenerako sendotasuna. Bildurrik ez izateko konbidapena eta “artalde txiki” izendapena, eta gure bihotzaren erakargarri dan “altxorra” aurrean jartea, nahiko eta gehiegi ere bada, Beragazko itunari leialtasunez erantzuteko.

- Alde batetik, guri holangoak esatea, eta bestetik, gure Aitari zer jakon gogoko agertzea (bere Erreinuaren partekide izatea); horrez gainera, aholku batzuk emoten deuskuz, zain egotearen jarrerea sendotuz. ZAIN EGON, Bibliaren girotan, morroiak ugazabaren aurrean daukan jarrereari dagokio, eta Jaunaren etorrerea gogoratzen deusku, bera datorrenean onartzeko prest egotea, bere zerbitzura jarteko prestasuna, bere aginduen aurrean men eginez eta, azkenik, Jaunaren ezteguetako pozetan partekide izatea, morroi lez bada ere.

- “Zagoze zuhur, garrikoa garrian eta kruseluak biztuta” (35. a.); zehatz aztertzen badogu, ez da zelan-halango konbidapen bat, zelan-halango leialtasuna eskatuz; hori barik, Jaunaren gurari sendoa da bere ondoan morroi “zintzo eta zentzundunak” bere atzetik ikustea, alperrik nekatu barik eta egoera nasaietan gelditu barik, eta, gitxiago, laster jatorkenaren aurrean lo egon barik. Bestetara baino, Jauna gitxien uste dabenean etorriko dala jakinik, gauez eta egunez zain dagoz, gogo biziz eta bildur santuz. Izan ere, morroiak etorreraren ordua ez badakie ere, badakie Jaunaren nahia, eta pertsona zintzoa eta errukitsua dana, baina, era berean, zuzena eta zorrotza.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Bizitasunez eta indarrez beteriko mezua proposatzen deusku gaur Jesus Maisuak. Eta itzelezko iragarpena, guk ametsetan ere asmau ezin geinkeana: Aitaren nahia guri bere Erreinuaren dohaia eskeintzea da, horrek beragaz dakarren betetasun eta guzti. Merezi dau, bai, dana osoan jokatzea, ALTXOR hori eskuratzearren, horrek argiz beteten dau-ta bizitza, eta orduan gure ametsa altxor horixe bilatzea: “Ondasunak daukazuezan lekuan, han daukazue bihotza” (34. a.).

- Baina iragarpen honek zera eskatzen deusku: bizitzan jarrera berezi bat, baita bardin norbere izate osoan: ZAIN egotearen jarrerea, ugazabaren etorrerearen zain dagozanak lez, datorrenean onartu eta bere esanera jarteko. Horregaitik, Erreinuaren dohaia ez da geldi eta geldo egoteko; hori barik, zain egotearen tentzinoa eskatzen dau, etxeko Ugazaba noiz etorriko, “morroi on eta zintzoak egon ohi diran lez”. Datorren bitartean, Jaun horri gogoko jakon lez bizi beharra dago; holan bakarrik gozau daiteke Ugazabak eurei eskeiniko deutsen ezteguko poza.

- Zoragarria da geuretzat esanak lez entzun eta sentitzea Maisuaren samurtasunez beteriko berbak: “Ez izan bildurrik artalde txiki horrek...”. Eta Aitaren egitasmoa, izan ere, zoragarria da benetan gure egoeran. Dohai lez eskeintzen jakun Erreinuaren dinamikaren barruan bizitzera deituak garala jakitea; merezidu dau, bai, itzarrik eta zain bizitzea... Hau egiten jakun konbidapena konbidapen itzela da, izan ere, sentipen zoragarriak gugan sortuz. Kristau herrian zabaltzen diran ezkortasunezko haizeen ondoan, Berak, Jesusek, pozez betetzen gaituan zerbait eskeintzen deusku, geure gozamenerako. Anai-arreba hori, honetarakoxe deia jaso dogu. Ez dogu ahaztu behar...!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Zuk nire bihotza zaintzera konbidatzen nozu, nire bizitzako altxorra zein dan aztertuz. Nik, Jauna, zure Erreinuko proiektuan zentzun argiz parte hartu gura dot, bera izan dedin nire sinimen bideko altxorra."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue