Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 10

Urtean Zeharreko 18. astea
San LORENZO, martiria
2019ko Abuztuaren 10a, Zapatua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-18-S-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 12, 24-26 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Bene-benetan dinotsuet: galgaraua lurrean jausi eta hilten ez bada, bakarrik gelditzen da; baina hilten bada, garaua ugari emoten dau.
Bere bizia maite dauanak galdu egingo dau; eta bere bizia gorroto dauanak mundu honetan, betiko bizitzarako gordeko dau.
Nire serbitzari izan nahi dauanak, jarraitu beist; eta Ni nagoan tokian, hantxe izango da nire serbitzaria ere. Nire serbitzari egiten dana, goratu egingo dau nire Aitak».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Ebanjelioko testu hau harako “greziarren jazoeraren” barruan dago: jaietara etorri dira eta Jesus ikusi gura dabe; pasarte honek Joanen ebanjelioan leku garrantzitsua hartzen dau. Agerpen honetan Jesusen “ordua” heldu dala iragarten da, nekaldi-goralpenaren ordua. Orain bakarrik, une honetatik aurrera, Kristoren egintza eta bere Ebanjelioa gizaki guztientzat edegiko da, hori galazoten eben mugak jausiz (25. a.).

- Nekalditik zehar goralpenera: galgarauaren antzera, frutu emon ahal izateko, lurrera jausi behar dau eta usteldu, erne ahal izateko. Ez da osorik galtzen, baina lurperatu beharra dau bizi barria sortzeko. Hemen batzen diran esaldia eta errealitatea baliozkoak dira Kristori dagokionez, baina baita ikasleei dagokienez ere (25. a.).

- Horregaitik, jarraitzaileak ere ondorio bardina izango dabe: kosta ahala kosta, bizirik irauteko senak, norberekeri itsuak, bizi-zentzuna eta bere dimentsinoa desegin egiten dabe, “mundu honetara” mugatuz. Bizitza hau goragoko balioz jokatzen dauanak zentzunez betetzen dau eta lurrezko mailatik jaso egiten dau, betiko bizitzara zuzenduz (25. a.). Horregaitik, zerbitzariak Jesusi jarraitu behar deutso doan lekura doala: kurutzera eta aintzara. Hori da Aitak emongo deutson ohorea (26. a.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Gogoeta honetan “ikasle maiteak” Jesusen “orduaz” daukan ikuspuntua eskeintzen deusku: orain bai Aitak eskatzen deutsola dana emon dagiala. Horra heriotzea presente aurrez-aurre; baina heriotza hori goralpenean sarrera lez agertzen jaku. Jesusen bidearen gailurrean gagoz. Eta Jesusen buru-eskeintzaren frutuak gizaki guztiakana zabaltzen dira, salbuespen barik, testuinguru honetan greziarrak ordezkari doguzala. Honeek bai “Jesus ikusi gura dabela” (21. a.).

- “Nire zerbitzari izan gura dauanak jarraitu beist; eta Ni nagoan tokian, han izango da nire zerbitzaria ere” (26. a.): hori da Jesusen proposamena; Berak bere bizia lurrera jausi behar dauan galgarautzat dauka, bizi barrira sortzeko. “Jesus ikusi”, bada, Beragaz batera buru-eskeintzaren eta heriotzearen egoera hori konpartitzea da, holan eksistentzia eta errealitate guztien gainetik dagoan bizitza barria eskuratzeko; “betiko bizitza” da.

- Harritzekoak dira holango proposamenak! Eta gaur neuretzat dira eskeintza honeek. Neure barruko koban ezkutatu barik, zabaltzera eta dana jokatzera konbidatua naz, Jesus Beraren antzera. Eta hauxe da bizitza betea eta zentzunez gainezka lortzeko bide bakarra. Zenbat itaun sortuazoten dituan honi nire barruan gaur berton! Jesusen ikasle eta jarraitzaile izan gura badot... badakit zein dan bidea! Ez dago ihes egiterik!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, egin nagizu zuhur, bizia hazteko biderik onena, bizia bera emotea dala sinistu dagidan."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue