Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 09

Urtean Zeharreko 18. astea
SANTA TERESA BENEDICTA DE LA CRUZ, Europako Zaindaria
2019ko Abuztuaren 09a, Barikua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-18-V-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 25, 1-13 )

Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen bere ikasleei:
- «Begira zeren antzekoa dan Zeruetako Erreinua. Hamar neskatilak, euren kruseiluak eskuetan ebezala, senargaiaren bidera urten eben. Euretariko bost zentzunbakoak ziran, eta beste bostak, zentzundunak. Zentzunbakoak kruseluak hartu ebezan, baina oriorik ez aldean. Zentzundunak, barriz, kruseluekin batera orioa ere hartu eben ontzietan.
Senargaia berandu etorrela, lokartuten hasi ziran danak eta lo gelditu.
Baina gauerdian oihu bat entzun zan: "Badator senargaia; urten egiozue bidera!". Jagi ziran orduan neskatila guztiak, eta prestau ebezan euren kruseluak. Zentzunbakoak honan esan eutseen zentzundunei: "Ekazue zuen oriotik, gure kruseluak amatetan doaz-eta". Zentzundunak, ostera, erantzun eutsoen: "Behar bada, ez daukagu nahikorik guretzat eta zuentzat. Zoaze saltzaileenera eta erosi".
Baina erosten joiazala, heldu zan senargaia; eta prest egozanak sartu ziran haregaz ezteguetara, eta itxi egin zan atea. Gerotxuago, etorri ziran beste neskatilak ere, esanez: "Jauna, jauna, edegi eiguzu!". Baina harek erantzun eutsen: "Egia esan, ez zaituet ezagutzen".
Zagoze, beraz, zuhur; ez egunik, ez ordurik ez dakizue-ta».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Parabola hau ere zain egotea gaiari buruz dator, azken konbidapenak dinonez: “Zagoze, beraz, zuhur; ez egunik, ez ordurik ez dakizue-ta” (13. a.). Halan ere, kontaketan ezarten dabezan zehaztasun batzukaitik, berezia eta bakarra dirudi. Lehenengo eta bat, ezkonbarriena: jai nagusia Aintxinako Sortaldean; hori da ezteguetan ospatzen dana. Holakoetan dana dago alaitasunez eta bizipozez ospatzera moldatua. Eztegua, argiak, jantziak, musika, dantzak eta, ez azken mailakoa, senargaiari bidean zehar laguntzen deutson jarraigoko jende taldea: dana dago ezkonbarriei begira, dana da euren ohorez. Ebanjeliotik dakigunez, ardaurik ezak (harako Kanango ezteguetan (Jn 2, 1) benetan lotsagarri suertatu daitekeela ezkonbarrien senitarte barriarentzat, gizartean egokion leku barrian sartzeko hainako mailan ez egoala adierazoko ebalako.

- Senarraren etorrerea atzeratzea ez da harritzekoa; Sortaldean gauzak ibili ohi diranez, bere etorrerea noiz izango dan aurretiaz jakitea ezinezkoa da; horregaitik errazoizkoa zan zain egozanak lokartzea, bidean hainbeste denpora zain egonda. Baina kruseluen argiak biztuta egon behar eban, senarra etorrenean berehala bidera urteteko. Neskatila zentzundunak bakarrik egongo dira prest behar dan orduan; besteak, ostera, euren kruseluetako argia noiz amatauko egoala ikusirik, orio eske jo beharra baino beste biderik ez euken, azken une larrian... baina alperrik. Badator senarra, jarraigo-taldea prestatzen da, eztegu-lekuan sartu eta atea ixten da. Kanpoan gelditzen diranak halako erantzun zorrotza hartzen dabe: “Egia esan, ez zaituet ezagutzen”.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Maisuaren katekesi-berbaldia eskeintzen jarraitzen dau ebanjelioko pasarteak, esanguratsua dan gaia azpimarratuz: ZAIN EGOTEA. Parabolen berarizko pedagogia erabiliz, zehaztasun batzuk gehiegi nabarmentzen dira, baina dana da nahi dan oinarrizko irakasbidea gehiago azpimarkatzeko: beharrezkoa da itzarrik eta zain egotea senargaia datorrenerako. Bere etorrerea ustegabekoa izango da; ez daki inok ez eguna eta ez ordua. Egia esan, Israel eta bertako buruzagiak ez eben jakin halan egoten, eta ez eben ezagutu Erreinua eta eztegu pozgarria inauguratuko ebazan Jaungoikoaren bialdua, Jesus.

- Izan ere, EGOERA BARRI bat hasten da, eta honek biziera eta jarrera barri bat eskatzen dau. Berak, Maisuak, behin eta barriro errepikatuko dau bidean zehar, geu ere partaide gareala. Barri Ona, Ebanjelioaren oparia ez da burubarik bizitzeko, Erreinuko eztegua ospatzeko baino, Jaungoikoak bertako partaide egiten gaitu-ta.

- Hona hemen, bada, etenbako konbidapena, eskeintzen jakun grazizko egoera honetan bete-betean parte hartzeko. Gaur ere bai, “hainbeste eskeintzen” artean, eta benetan “lasaigarriak”, itzarrik eta erne egotera dei egiten jat; hau da, Jesusen, bere Erreinuko eta ezteguko poz eta alaitasunean partekide izatera. Ez gaitezala noraezean gelditu, anai-arreba!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, lagun egidazu bihotzez itzarrik bizitzen, beti prest egon naiten, Zu onartzeko eta besteei iragarteko."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue