Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 08

Urtean Zeharreko 18. astea

2019ko Abuztuaren 08a, Eguena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-18-J-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 16, 13-23 )

Aldi haretan, Jesusek, Filipoko Zesarea aldera etorrita, honan itandu eutsen bere ikasleei:
- «Gizonaren Semea, nor dala dino jenteak?».
Eta hareek:
- «Batzuk, Joan Bateatzailea dala; beste batzuk, Elias; besteak, Jeremiras edo profetaren bat».
Jesusek orduan:
- «Eta zuek, nor nazala dinozue?».
Eta Simon Pedrok erantzun eutson:
- «Zu Mesias zara, Jaungoiko biziaren Semea».
Jesusek orduan:
- «Zorionekoa zu, Simon, Jonasen seme hori! Ez haragiak, ez odolak, ez deutsu adierazo hori zuri, zeruan dagoan nire Aitak baino. Eta horra Nik zuri esan: Zu "Harria" zara; harri horren gainean eregiko dot Nik neure Eleizea; eta heriotzaren indarrak ez jakoz nagusituko. Zeuri emongo deutsudaz Zeruetako Erreinuaren giltzak. Eta zuk lurrean lotua, zeruetan ere lotua izango da; eta zuk lurrean askatua, zeruetan ere askatua».

Orduan, Bera Mesias zanik inori ez esateko agindu eutsen bere ikasleei.

Harrezkero, Jesus bere ikasleei adierazoten hasi jaken, beharrezkoa zala Bera Jerusalenera joatea, han neke handiak jasatea zahar, abade nagusi ta idazlariakandik, hila izatea eta hirugarren egunean biztutea.
Orduan Pedrok, Jauna bakarrean harturik, honan esan eutson hasarre antzean:
- «Jainkoagaitik, hori ez, Jauna! Ez jatzu jazoko holakorik!».
Jesusek, Pedrori begira, esan eutson:
- «Kendu zaitez nire aurretik, Satanas! Jauspide zara Niretzat; zure gogoetak ez dira Jaungoikoarenak-eta, gizonarenak baino».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Ebanjelioko pasarte honek harako Pedroren autorpen ezaguna eta garrantzitsua dakar. Lau ataletan banatzen da, euren artean tirabiraz beterik. Lehenengoan Jesusen itauna dator; bigarrenean, Pedro eta Apostoluen erantzunaren ondoren, Pedro bera izendatzen dau ikasleen bozeramaile, Kristo, Jainko biziaren Semearen alde egiten dauan autorpenari esker. Ondoren dator, Pedrori egiten deutson promesa zoragarria, eta beragan Eleizearen buruzagi izango diranei. Eta atal osoa pasadizu enigmatiko bategaz amaitzen da: Jesusek bere etorkizunari buruz egiten dauan adierazpenaren aurrean, Pedrok, aurreratxoago Jesusek ohore eta erantzukizun handiko iragarpenak egin deutsozanak berak, Maisua bere bidetik atara gura dau, eta berba latzez agirika egin eutson: “Kendu zaitez nire aurretik, Satanas! Jauspide zara Niretzat” (23. a.).

- Hona hemen, pasarte hau behar dan lez eta probetxugarri ulertzeko lagungarri batzuk. Pasadizu hau jazoten dan testuingurua, exegetak dinoskuenez, Banias, Jordan hibaiaren sorburua da, hatx handi baten ondoan, Jesusek Pedrori zuzendutako berbetan aitatzen dauana. Pedro da hemen ere, Ebanjelioko beste pasarte askotan lez, apostoluen sinismen autorle. Autorpen berbak oinarrizkoak dira, Jesusen tituluak batzen deuskuz eta: Mesias eta Jaungoikoaren Seme (16. a.).

- Jesusen erantzuneko berbak, promesarik ederrenak eginez, eratzaileak ere badira: Pedroren eta bere sinismen hatxaren gainean Jesusek jasoko dau bere etxea, bere alkartearen tenplua edo Eleizea (qahal eberkeraz, eklessía gerkeraz). Holan Pedro izango da batasunaren eta komuninoaren oinarri eta erdigune. Hori eta guzti ere, Pedrok berak Kristo dau oinarri, Bera dalako Eleiz batasunaren erdigune bakarra. Bere sinismen autorpena egin ondoren, Jesusek zintzotasuna eskatzen deutso Pedrori, bere kurutz eta aintzazko bidean.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Pasarte honek esangura bikotxa dau: alde batetik, Jesusek Pedroren sinismena goraltzen dau eta ardurakizun zehatz bat leporatzen deutso, Jesus Berak Aitagandik hartu dauan dohaiaren frutu lez. Hain zuzen ere, ikasleen bozeramaileak zuzen jaso dau Jesusengan dagoan misterioa: Jaungoikoaren Seme eta Mesias, Salbatzailea da. Benetan sinismen autorpen zoragarria da. Horregaitik Jesusek bere gain jarten dau eginkizun zehatz eta astun bat: bera izango da etxegintza barriaren oinarria; Pedroren sinismena izango da egoera barri horren eusgarri.

- Baina, beste aldetik, Pedroren jokabidea zalantzazkoa da, kezkaz beterikoa: horregaitik, ez dau onartzen Jesusek proposatzen dauan bidea: bere burua, bizia eskeintzea. Eta Pedrok hemendik alde egiten dau. Jesusenganako bere maitasuna ziurra da, baina bere makaltasuna eta azalkeria begibistakoak dira. Hori da berak Mesiasi buruz dauan eritxia eta horren alde dago prest erantzuteko; dana holan da... izango da, baina “Kendu nire aurretik, Satanas” hori ez da lore txorta bat. Pedro lehengo giza-mailan katigatuta dago, Jaungoikoaren bideetara aldatu barik.

- Horrexegaitik, Pedroren irudia niretzat ere sinbolo bat da (guztiontzat?): Jesusen aurrean harritu bai; baina Jesusen jarraipenean norbere aukerako bideak hartzea, ere bai. Espiritu Santuaren dohaiez argituta bakarrik izango da kapaz Jesusen bideari oratzeko: KURUTZEA onartzea, bere burua eta bizia eskeintzea, jarraipena egiteko modurik onena lez: Eta hemen gara gu...!, bideak diralako.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Zuk Pedroren autorpena onartzen dozu, baina zeure bideak onartzera behartzen dozu, Aitaren bideak diralako. Lagun egidazu Zeu zaran bestekoa ONARTZEN."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue