Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 06

Urtean Zeharreko 18. astea
Jesusen Antzaldatzea
2019ko Abuztuaren 06a, Martitzena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-18-M-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 9, 28b-36 )

Aldi haretan, hartu zituan Jesusek Beragaz Pedro, Santiago ta Joan, eta mendira igon eban, otoitz egiteko. Otoitzean egoala, Haren arpegia antz-aldatu eta Haren jantzia zuri diztiratsu egin zan. Honetan, gizon bi egozan Haregaz berbetan: Moises eta Elias ziran, aintzatan agertuak; eta Jesusek Jerusalenen jasan behar eban heriotzaren gainean berba egiten eben. Pedro ta lagunak loguraz erreta egozan; baina itzartu ziran eta Jesusen aintza ta Beronegaz egozan gizon biak ikusi ebezan.

Honeek Haregandik alde egiterakoan, Pedrok badinotso Jesusi:
- «Maisu, bai ederto gagozala gu hemen! Egin daiguzan hiru txabola: bata Zuretzat, bestea Moisesentzat, eta bestea Eliasentzat».

Ez ekian zer inoan ere.

Hau esaten egoala, hodei bat sortu zan, eta estaldu egin zituan, eta hodeian sartzean bildurrak hartu zituan. Hodeitik ahots bat entzun zan:
- «Hauxe da nire Semea, nire Aukeratua. Entzun egiozue».

Ahotsa isiltzean, Jesus bakarrik egoan. Ikasleak isilik egon ziran, eta egun hareetan ez eutsoen inori esan ikusitakorik ezer.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Sinoptiko ebanjelioetan lez, Lukasenean ere Tabor mendiko antz-aldatzea aurreko jazoerakaz hari berean dator (18-27. aa.). Jazoerak eurak dira, izan, baina beste ikuspegi batetik begiratzen laguntzen deuskue, euren esanahia sakonagotik erakutsiz. Jesusek, bere hiru ikasle kutunak lagun hartuta, mendira igoten dau “otoitz egitera” (28. a.). Aurreko jazoerak ere otoitz-giro barruan datoz, “beretarrak” lagun dituala. Otoitz egin ondoren, Maisuak bere ikasleei itaun sakonak egin eutseezan: ea zenbateraino ezagutzen eben Bera nor dan, eta hortik sortzen dan guztia erakutsiz. Oraingo otoitzaldi hau bere erakutsien euskarri sendoa da: Jesusek Aitagaz dauan hartuemon bero bizian antz-aldatu egiten da, eta bere irudia ere “beste bat” da. Beragandiko distirak laguntzen deutse Jesus gizaseme lez ezagutzen, lehendik iragarria.

- Moises eta Elias -Legea eta Profetak- dira han jazo zanaren erakusgarri: Jesusen “Urteereari” buruz da euren arteko jardunaldia: Jainkoaren iragarle nagusi biok lez, Jesus ere “urten” beharrean dago, une larriak igaro beharrean. Berarentzat lurgaineko bizitzaldiaren azken muga izango da.

- Ikasleak logureak hartu ditu, geroago Jetsemanin lez: Gizakiak ezin ditu jasan Jainko-agerpenaren eraginak, nahiz aintzarenak, nahiz oinazearenak izan. Han egozanak estaltzen dituan hodeia zera da: Jesus dala Israelgo historia eta lege-erritoak beteten dituana: orain Bera da Jainkoak gizakiagaz egiten dauan topagunea. Goitik datorren ahotsak Seme Aukeratua izendatzen dau: hain zuzen, holan da deitua Yaveren Zerbitzaria (Is 42, 1); izen berbera ezarten jakon Jesusen denporetan Gizonaren Semeari, apokaliptiko giroan. Holan dala, Aitak adierazoten dau Kristo hori nor dan eta zein dan bere egitekoa; eta Berari entzuteko aginduten deusku. Ikuskaria amaitzean, Jesus bere lagunakaz bakarrik aurkitzen da. Barriren barri, fede-bidera jo behar, Jaunari entzun-erantzunez (Er 10, 17), eta jarraipena zintzo jokatuz praktikatzen da.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesusen antz-aldadatze hau “nun eta noiz” jazoten dan gogoan hartu beharrezkoa da: Ebanjelariak dinonez, “otoitz egitera” bakardadera jo eban. Aitagaz eta bere asmoakaz hartuemon bero estuan egotea Jesusentzat ezinbestekoa da, eta hainbesterainokoa da batasun hori... “bere arpegi-irudia antz-aldatu egin jakon”. Aitagaz egoteak osoan antz-aldatu dau: bete-betean Beragaz bat egin da, nahizta hau bere burua eta bizia eskeini eta sakrifikatzea izan.

- “Hauxe da nire Semea, nire Aukeratua. Entzun eigozue” (35. a.): Horra Aitaren adierazpena. Izan ere, Jaungoikoak Berak dau Jesusengan atsegin betea, Semeak agertzen deutson leialtasun eta prestasunagaitik. Holan dalarik, hemendik aurrera, Jaungoikoak gizakiagaz daukan topaguneak izen bat dauka: JESUS, entzun behar deutsogun Seme maitea.

- Hauxe da antz-aldatzearen erakutsi nagusia. Jazoeraren kontakizunaren zertzelada guztien gainetik, honetara konbidatzen gaitu Aitak: Jesusengan bere Seme maitea eta aukeratua ezagutzera, etenbarik Berari entzutera, hori dalako baliozko jarrera bakarra. Hona hemen bakotxak ibili behar dogun bidea; bizi bihurtu behar dogun jarrerea; hauxe da landu eta zaindu behar dogun jarrerea. Hau bai topaketa zoriontsua, anai-arreba!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus, Zu zara Seme maitea eta Aukeratua, Zuri entzuteak merezidu dau. Egizu noiznahi Zugana zabalik bizi naitela, holan Zugaz topo egiteak nire bizitza zuztarretik aldatu dagian."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue