Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 05

Urtean Zeharreko 18. astea

2019ko Abuztuaren 05a, Astelehena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-18-L-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 14, 13-21 )

Aldi haretan, Joan Bateatzailearen heriotzaren barri izan ebanean, Jesus itsasontzian leku baztertu ta baketsu batera joan zan; jakin eban hori jenteak, eta oinez jarraitu eutson urietatik. Ontzitik urtetean, jentetza handia ikusi eban Jesusek; erruki izan zituan, eta geisoak osatzen hasi zan.

Ilunabarrean, ikasleak hurreratu eta esan eutsoen:
- «Leku bazterra da hau, eta berandu da. Bialdu egizu jentea; doala auzoetara eta erosi dagiala jatekoa».
Jesusek orduan:
- «Ez dauke joan beharrik; emoiezue zeuok jaten».
Hareek erantzun:
- «Ez daukagu hemen bost ogi eta arrain bi baino!».
Eta Jesusek:
- «Ekarri egidazuez».

Jentea bedar gainean jesarriazo ondoren, hartu zituan bost ogiak eta arrain biak; eta begiak zerura jasorik, bedeinkapen-otoitza egin eban, zatitu zituan ogiak, eta ikasleei emon eutsezan, eta ikasleak jenteari. Jan eben danak, asetu arte; eta gelditutako hondakinekaz hamabi otzara bete batu ebezan. Jan ebenak bost bat mila gizon ziran, emakume ta umeak zenbatu barik.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Gaurko ebanjelioko pasarteak Jesus aurkezten deusku bere eguneroko ministeritza lanean: basamortuko bakardadearen eta jendartearen erdian jardunean; Aitagazko alkarrizketan, basamortuan, eta ebanjelizatzearen ministeritzan. Mateok Jesusen esperientziaren alderdi bat azpimarkatzen dau: bere errukia. Basamortuaren erdian, edota bakarlekuren baten, herri eta jendartetik urrun, giza-arazo bat sortzen jako aurrez aurre: bere jarrai joakon jendeari jaten emon beharra.

- Euren etxeetara bialtzea da ikasleen berehalako erantzuna. Jaten emotea da Jesusen erantzuna. Horixe da Mesiasi dagokion erantzuna ere. Bost ogi eta arrain bi, hasteko bakarrik, baina janariak ugaritzeko mirari harrigarria gauzatzeko oinarri izango dira, bost milatik gora lagunei gosea asetzeko miraria (21. a.).

- Otordu sakratu baten irudia agiri da hemen, Jesus, Mesiasegaz komunino bizi baten irudia, eta, bere bitartez, izadiaren eta biziaren Jaungoikoagaz. Jesusen egintza hau, judeguen ohizko otordu sakratuetan ezaguna da, Jaungoikoaren dohaien oroigarri, liturgi eta eukaristi girokoa: bere eskuz hartzen ditu ogiak eta arrainak; bedeinkapen edo eskerronezko otoitza egiten dau; ogiak zatitzen ditu eta ikasleen artean banatzen; honeek Jesus Beragandik ikasten dabe banatzeko ezaugarria. Sinbolo giroko egintza, esangura haundiko egintza.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ogi-ugaritzearen pasarte hau Ebanjelioetan sei biderrez dator; horrek adierazoten dauanez, kristau alkarteak eta ebanjelariak garrantzi haundia emoten deutse egintza honi. Zalantza barik, sinbolismoz beteriko mirari-ezaugarri baten aurrean gagoz: Testamentu Zaharrean, Moisesek eta Eliasek jaten emon eutsen jente taldeari lehorte eta gosete aldietan. Orain, ebanjelariaren esanetan, Jesusek osoan betetzen dau irudi horreek iragarten ebena; errukiz beteriko bihotza agertzen dauan Jesus “erruki izan zituan” (14. a.) eta, horregaitik, Jaungoikoaren bialduaren indarra erakusten dau.

- Agiri danez, Eukaristia gogoratzen deuskun berbakera baten aurrean gagoz, duda barik: “hartu eban... bedeinkapen-otoitza egin eban... zatitu ebazan... eta ikasleei emon eutsen...” (19. a.), guzti honek ebanjelarien asmoa agirian jarten dau: Jesusen keinu honi liturgi eta eukaristi giro sakona ezartea. Gainera, “emon zeuok jaten” (16. a.) honek solidaritza eta konpartitzea azpimarkatzen ditu, elementu bi honeek hasieratik agertzen diralarik, bai kontaketan eta bai liturgia mailan.

- Guk ezin doguz ahaztuta itzi kontaketa honek azpimarkatzen dituan elementu biok. Ezin dot gehiegi “espiritualizatu” ezaugarria, bere indarra eta balorea zaindu gura baditut; ezta ezin dot baztartu Biziaren Ogia dan “Jesusi eroan” hau, euren gosea eta bizitzazko beharrizanak asetu nahirik ebiltzanak. Jesus da erantzun betea!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, lagun egidazu hau ulertzen: nazan eta daukadan guztiak balio dauala konpartitzen eta «solidaritza sareetan» alkarbanatzen dodan neurrian."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue