Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 03

Urtean Zeharreko 17. astea

2019ko Abuztuaren 03a, Zapatua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-17-S-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 14, 1-12 )

Aldi haretan, Herodes agintariak entzunda eukan Jesusengaitik esaten zana, eta esan eutsen jauregikoei:
- «Joan Bateatzailea da Hori, hilen artetik biztua; eta horregaitik daukaz holako mirarizko indarrak».

Herodesek, izan ere, Joani eskua ezarri eutson, eta preso euki eban, giltzapean sartuta, bere anaia Filiporen emazte Herodiasegaitik. Joanek holan esaten eutson-eta: «Ez jatzu zilegi, emakume hori eukiterik». Eta hil eragin nahi eban, baina herriaren bildur zan, profetatzat euken-eta.

Herodesen urtebetetze-egunean, Herodiasen alabeak dantzan egin eban guztien aurrean; eta hainbeste atsegin izan jakon-eta, zin eginez agindu eutson eskatzen eutsona emongo eutsola. Neskeak, amak eraginda, esan eutson:
- «Ekarri egidazu berehala, plater baten, Joan Bateatzailearen burua».

Triste jarri zan erregea; baina zin egin ebalako, eta mahikideakaitik, emoteko agindu eban; eta Joani samea ebagiazo eutson presondegian. Ekarri eben Joanen burua plater baten; neskeari emon eutsoen, eta neskeak amari.

Etorri ziran Joanen ikasleak, eta gorpua hartu eta lurra emon eutsoen; gero Jesusi barri emotera joan ziran.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Joan Bateatzailearen martiritzaren kontaketa Herodes Antipas, Herodes Haundiaren semearen historia barruan kokatuta dator. Mesiasen aurrelariak, gizatasun errimezko profeteak salatu eban, Jaungoikoaren izenean, Herodesen pekatua. Honen maitale Herodiasek, azpikeri maltzur eta gaiztoz jokatuz, Bateatzailea epaitutea lortu eban, Herodesi gogoko jakon bere alaba Salomeri egindako zinak behartuta. Mateok hauxe azpimarkatu gura dau: Profetearen irudia, Jaungoikoaren Legearen defendatzaileak jasandako jasarpenez eta heriotzaz, Kristoren molde bardinean ezarrita dagoala (17, 2).

- Profeta biak, hain zuzen, egiaren testigantza emotearren kondenatu ebezan, ezetariko konpromesu, ez konponkerietara makurtu barik. Joan Bateatzailearen heriotzea, Bateatzailaren ikasleak Jesusi iragarri eutsenez, aurreralari-jokabide jatorraren zuzeneko amaierea izan zan: “Etorri ziran Joanen ikasleak, eta gorpua hartu eta lurra emon eutsoen; gero Jesusi barri emotera joan ziran” (12. a.). Eta iragarpen honetan Jesusek argi ikusi dau Berak ere misino bardina bete behar dauala, herriaren aurrean gatxetsia eta hila, holan profeten antzera baztartua eta bide bardina jarraituz. Ikasleak Jesusi iragartera joatearen esanahia, bestalde, Mateorentzat argi dago: Jesus gelditzen dala erreferentzizko egiazko puntu bakarra, Aitaren testigu zintzoa.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Lehenago baten Jesus bere Nazareteko herritarrak gatxetsia ikusi genduan; gaurko ebanjelioko pasartean, Jesus eta Bateatzailearen irudiak aurrez-aurre jarriz, profetearen gatxespena heriotzea emoterainokoa izan daitekela aurrikusten lagunduten deusku. Joan aurrelariaren koherentziak eta adoreak heriotzara eroan badabe, Jesusen azkena ere bardintsua izan daiteke.

- Izan ere, bai lehengo eta gaurko profeteak, mundu honetako argi eta legami izatera jarten dana (Joanen, Jesusen eta beste askoren antzera), onartezinaren biktima izatea ohizkoa da, askoren biziera okerra euren testigantzaz salatzen dabelako. Profeteak mundu honetako joan-etorriak Jaungoikoaren ikuspuntutik ulertarazoten dabezalako eta ikusten dauanaren eta izan behar leukenaren arteko kontraesana salatzera eragina sentitzen delako, Jaungoikoaren nahiaren eta pertsona edo talde jakin batzuen interesen nahiaren arteko kontraesana.

- Profetagintzako zeregin hau nire sinistedun izatearen alderdi bat da, Aita beraren seme izatearen kondizinoa. Eta hemen eginbeharra itzela da, benetan jokatu gura badot behintzat. Hemen datza nire kristau konpromesuaren mamina; hemen datza (Barri Ona) iragartera bialdua dan sinistedun-kondizinoaren eskakizuna eta Jaungoikoaren proiektuaren aurkako dan edozer salatu beharra.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, egizu adi bizi nadila jazoera eta pertsonen bidez egiten deustazun deiaren aurrean; izan dagidala beti zure parkamenean eta neure bizitza barriztatzeko dodan ahalmenean uste ona."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue