Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 02

Urtean Zeharreko 17. astea

2019ko Abuztuaren 02a, Barikua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-17-V-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 13, 54-58 )

Aldi haretan, Jesus bere herrira etorri zan, eta irakasten ziharduan sinagogan, danak harritzeraino. Entzuleak honan inoen:
- «Nondik ditu Honek holako jakituria eta ahalmenak? Hau ez da, ba, arotzaren semea? Ez al da Maria honen ama? Eta honen anaiak ez al dira Santiago, Jose, Simon eta Judas? Ez dira, ba, geure artean bizi Honen arrebak? Nondik dau, ba, Honek guzti hori?».

Eta ezin eben sinistu Haregan.

Jesusek, barriz, esan eban:
- «Bere herrian eta bere etxean bakarrik gitxiesten dabe profetea».

Eta hareen sinis-gogorkeriagaitik, ez eban han mirari askorik egin.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- “Parabolen kontaketa” ondoren, (13, 1-52), Mateok Jesus bere herriko sinagogan, Nazareten, aurkezten deusku, bere auzotarrak gitxietsia (Mk 6, 1-6). Honeek lehenengotan, bere irakasbide harrigarriz, harri eta zur eginda gelditu ziran (54. a.), baina “arotzaren semearen” predikuaz itaunka hasi ziran, Maria bere amaz, bere anai-arrebaz (55. aa.), Bera zala-eta eskandalizatuz. “Danak harritzeraino” berbakaz, Mateok Jesus pertsonearen misterioan sartu gura gaitu. Bere herritarrak ulertu gura eutsoen, giza-alderdi hutsa gogotan harturik, bere senideak, beste aldi baten, bardin egin ebenez (Mk 3, 21). Gizaseme lez ezagutzea eragozpen bihurtu jaken auzotarrei, Jesus pertsonearen misterioa ulertu eta itxaron eben Mesiastzat hartu eta sinisteko: “Nundik dau, ba, Honek guzti hori?” (56. a.).

- Gitxiespen zorrotz honen aurrean, Jesusek aintxinako esaera zaharra dakar: “bere herrian eta bere etxean bakarrik gitxiesten dabe profetea” (57. a.). Horra egiazko profeta bati, bai Jesusi eta bai bere ikasleei datorkien zoria: ulertezintasuna, destaina, burlagarritasuna eta jasarpena, egiaren testigutza herihotz-sakrifizioraino eroanda. Hain zuzen ere, ulertezintasun eta sinismen ezagaitik ezin dau Jesusek euren artean mirari askorik egin; sinismen argitan bakarrik ulertu daiteke Mesias eta Jaungoiko Semearen misterioa.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ez da harritzekoa Nazaretarrei, bere auzotarrei hain gatx egitea Jesus Mesiastzat eta Salbatzailetzat onartzea; arrisku haundiko “saltoa” zan. Jesus maisu atipikoa zan, ez eban inungo eskola famatu baten ikasi; langile bat baino ez zan eta... “betiko” ezaguna eben. Horrez gainera zera: eurak euken Mesiasen “irudia” bestelakoa zan; hor dago dana esanda eta euren “sinistezinaren” errazoia. Izan ere, Jesusek bere irakatsiakaz eskandalizatu egiten ebazan eta alperrikoak ziran bere “errazoibideak”.

- Eta ez daigun ahaztu sinismena Jaungoikoaren dohaia dala, baina gizakiaren aldetik bila ibiltea eta bihotza zabalik eukitea eskatzen dauala; hau barik, beste guztiak (mirariak ere bai) itzelezko porrota jasoteko arriskua dauke. Zeinbat bider “nire” ideiak, nire “aurreritxiak” kondizionatzen daben nire Jesusegazko topaketa! Izan ere, gogoan hartzekoa da sinismena “BERE pertsonea onartzea” dala.

- Zenbat bider hurreratu ahal naz Beragana, bere Berba santura, bertako laguntzaren bila “neure” tesiak eta “neure” gogozko edo erdi-ezkutuko interesak sendotzeko! Holan dalarik, nire jokabideak, Lege-maisuen eta farisearren jokabideen antz haundia dauke, “lehendik neugandutako eskubideak” inundik inora ukatzeko asmo barik. Argi daukat sinismena eta Jesusek eskatzen deustan Beragazko batasuna “beste bide” batetik doala: edegitasun zintzoa, benetako bilaketa, bere proposamen aurrean prestasuna, koherentziaz lan egitea... eta dana Berak bere Espirituz eraginda eta lagunduta. Hau bai dala... beste gauza bat!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, lagundu egidazu nire barruko aberastasuna bizitzen eta gehitzen, neugan bizi dan Jaungoikoaren Espirituari zintzoki erantzunez."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue