Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 01

Urtean Zeharreko 17. astea

2019ko Abuztuaren 01a, Eguena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-17-J-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 13, 47-53 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutson jendeari:
- «Zeruetako Erreinua, itsasora botaten dan sarearen antzekoa da. Era guztietako arrainak hartzen ditu. Beterik dagoanean, ataraten dabe itsas-bazterrera, eta, jesarririk, onak otzararako bereizten dabez, eta txarrak kanpora botaten. Holantxe jazoko da gizaldiaren azkenean: urtengo dabe aingeruak, eta zintzoen artetik gaiztoak bereiztu, eta su-lezara amilduko dabez. Han izango da negarra eta hagin-karraskadea! Ulertu dozue?».

- «Bai!», erantzun eutsoen.

Eta Jesusek:
- «Beraz, Zeruetako Erreinuan ikasia dan idazlaria, bere gordelekutik gauza zaharrak eta barriak ataraten dituan etxe-jaunaren antzekoa da».

Parabola honeek amaitu zituanean, Jesus joan egin zan handik.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Mateok itsasora botaten dan sarearen parabolea dakar, arrain mota guztiak harrapatzen dituala, onak eta txarrak, galbedarraren eta hazi onaren parabolean lez. Halan ere, ebanjelariak gaurko testuan munduaren azken egunean sortuko dan egoerea azpimarkatzen dau. Jaungoikoaren Erreinua bere alderdi guztietan aztertua izango dala, sarea itsas ertzera eroango dabela eta arrantzua han bereiztua izango dala. Orduan gaiztoei emongo jake merezi daben zigorra eta txar guztia ezereztua izango da; gizaki pekatariak hau serioski hausnartu beharra dauke, denporea dauken artean, gainera datorkiena eta bizibarritze on bat hartzeko aukerea gogotan hartuz.

- Jesusen irakatsia argi dago: “Zeruetako Erreinuan ikasia dan idazlaria, bere gordelekutik gauza zaharrak eta barriak ataraten dituan etxe-jaunaren antzekoa da” (52. a.); hau da, Jaungoikoaren Erreinuko ikasle barriak hartu dituan ondasunak pilatu behar dituala. Eta Jesusen ikaslea Berbea entzun eta Erreinuko misterioak ulertu dituana da. Holan dala, hazia hartzen dauan lur ona lez da, eta Aitaren Berbearen dohaia hartu ondoren, frutu ugaria dakar. Egia esan, holakoak badau ez bakarrik Itun Zaharreko errebelazinoa; horrez gainera, Erreinuaren misterioa eta Erreinuaren bizitzari buruzko ezaguerea, hau da, Ebanjelioko Berbea. Altxor honek eragin behar deutso: Jaungoikoaren salbamen egitasmoaren testigu fidagarria izatera, baita besteak egi osoa ezagutzera eroanez, sinismen argitan bizitzera.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Mateoren katekesia argitsu honek barriro ere gunera joten dau (ez ahaztu bere ebanjelioa katekesia gai nagusietan moldatua dagoala): Jaungoikoaren Erreinua eta gizakien aldetik bera onartzea, Erreinuaren Barri Onagaz topo egiten dabenak. Hauxe da ezinbestekoa. Horregaitik, ez da “Eleiza garbia” aitatu ere egiten: Jesus Bera ere pekatariakaz dabil, eurei berba egiten deutse, bihozbarritzera konbidatzen ditu. Ona eta txarra beti izango dira alkarregaz; halan ere, Jesusen eskeintza Jaungoikoaren proiektuaren arabera bizitzea da.

- Baina, Erreinuko ikasle barriak -Berbea entzun dauana, Erreinuko misterioak ulertu dituana eta eskeini jakon itzelezko dohaia onartu dauana- konbidapen bat hartu dau: dohai salbagarri hori pilatzera eta besteei eskeintzera, testigu dan ezkero, dohaia honen bidez eskeintzen jakun egi osoa guztiak lortu ahal dagien. Ezin dana hauxe da: hartu eta norberetzat gorde doan jaso dauana.

- Niretzat, guretzat, jarrerarik egokiena Jesusena da: ahal dan guztian txarraren aurka jokatu, baina inor kanpora bota barik. Bere jokabidea ezbardina da; eroapentsu eta errukitsua da, testigurik onenak sarritan erakutsi deuskuen Jaungoikoa dan lez. Horra neugan bizi bihurtu behar dodan jarrerea eta besteei Erreinuaren dohaia eskeintzen jarraitzeko modua. Noraezean dabilen gaurko munduari ere bai, gure Jaungoikoa bertan arduraz jokatzen dabilela ahaztu barik. Zer…, baietzean zagoz?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, eskerrak Zuri, arrainez beteriko sareen paraboleaz eskeintzen deustazun apaltasun irakaspenagaitik. Lagundu egidazu bizitzan zentzundun izaten eta BETI Erreinuaren eta bere baloreen alde jokatzen."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue