Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2007 / 01 / 7
GABONETAKO 2. astea
Jaunaren Bateoa
2007ko Urtarrilaren 7a, Domekea |
|
 |
|
Aldi haretan, herria kezkatan egoan, eta euren barruan itaunka, Joan hori ez ete zan Kristo berbera. Joanek honan erantzun eutsen guztiei:
- «Nik urez bateatzen zaituet; baina badator ni baino ahaltsuagoa dana, ni ez naz inor Haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere-ta. Harek Espiritu Santuaz eta suz bateatuko zaitue».
Herri guztia bateatzen egoan baten, Jesus ere bateatu egin zan. Eta otoitzean egoala, zerua zabaldu zan, eta Espiritu Santua jatsi jakon gainera, uso-irudian. Eta zeruko ahots batek honan esaten eban:
- «Zeu zara nire Semea, nire Maitea; Zeugan dot nire atsegina». |
|
 |
|
- Zati bi ditu Jesusen bateoari buruz Lukasek dakarren kontakizunak. Lehenengoan (15-16. aa.), argi bereizten dira Joanen urezko bateoa eta Jesusen bateoa. Juduen ohitura zaharrei egokien garbiketarako zan Joanena. Bizitza barria emonez bihotza aldatzen dauan Espiritu Santuak egindakoa Jesusena. Bigarren zatian (21-22. aa.) Jesusen bateoaren nagusitasuna eta aberastasuna adierazten dira. Izan bere, honegan agertzen da Jesus Mesias eta Jainkoaren Seme lez. Espirituaren dohaina dogu kristau bateoa. Semearen bitartez, Jainko seme-alaba bihurtzen da kristaua. Jainkoaren Espiritua Jesusegan agertzearen aparteko unea dogu bateoa. Lukasen teologian ohikoa danez, Espiritu Santuaren beste dohain bat dan otoitzean diharduala hartzen dau Jesusek.
- Bikoitza da, beraz, Jesusen eginbeharra munduan: Aitak bialdutako Mesias da bera. Horregaitik hartzen dau Espirituaren indarra gizon-emakumeen Salbatzaile izateko eginkizunerako, Jainkoaren beraren misteriotik atarata, Honengandik dator eta. Baina, baita bere, Aitaren Seme kutuna dogu bera, Jainkoaren agiriko aurpegia, Aitagandik entzundako eta gizakiei zabaldutako Berbearen agertzailea. |
|
 |
|
- Jesusen eginkizun horretatik sortzen da Elizearen eta kristauaren bokazinoa: Aitak Semeagaz bialtzen deuskun maitasun mezua onartzea, gero geuk bere anai-arrebei emoteko. Gainera, norbere bateoa bizi izateko mezua sortzen da, jakin badakigu-eta emon jakun Espirituaren eta bizitza barriaren jabe gareala. Holan, Jainkoaren seme-alabei jagokenez jokatu behar dogu, gizakia aske egiten dauan egi bakarra dan Jainko bizitzaren lekuko izateko (Jn 8, 31).
- Beraz, “Zu zara nire Semea, nire Maitea” egoera barri horretan jaioten dan dinamikan bizitzea da nire jarraitzaile bizitzarako eginbeharra. Bakoitzean ikustea, eta harrapatua izatea eta horregaitik Semeagan seme-alaba lez bizitzea… da nire bizitzarako helburu osoa. Nire BOKAZINOA da, esangura sakonenean. Ondo dago mezu hau, Gabon aldi honetako barritasun osoa dastatu ahal izateko. |
|
 |
|
“Jesus Jauna, egin nagizu zeu lakoa, BETI Jainko-Aitaren maitasun hurkoa sumatu dagidan, egoera barri hori neugandu dagidan eta, kutsadura lez, eskaini deioedan nire anai-arreba diran gizon-emakumeei. Holan, Zeuk lez biziko dot nire BOKAZINOA”. |
|
|
|
|