Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 27

Pazkoaldiko 7. astea

2020ko Maiatzaren 27a, Asteazkena

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-7-X-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 17, 11b-19 )

Aldi hartan, Jesusek begiak zerura jaso eta honela egin zuen otoitz:
- «Aita guztiz santu, zaindu itzazu Zerorrek, Niri eman dizkidazun hauek, gu bezala bat izan daitezen. Haiekin nengoenean, Neronek zaintzen nituen zure izenean, Zuk Niri emandakoak; gorde nituen, eta haietatik ez zen bat ere galdu, hondamendiaren semea baizik, Liburu Santuarena bete zedin.

Orain Zugana noa, eta gauza hauek esaten ditut munduan, hauek nire pozaren betea izan dezaten. Zure hitza eman diet, eta munduak gorroto ditu, ez bait dira mundutarrak, Ni ere mundutarra ez naizen bezala. Ez dizut eskatzen hauek mundutik ateratzeko, gaitzetik gorde ditzazula baizik. Ez dira mundutarrak, Ni ere mundutarra ez naizen bezala.

Santu egizkiezu egian; zure hitza da egia. Zuk Ni mundura bidali ninduzun bezala, Nik ere mundura bidaltzen ditut hauek. Eta hauengatik santu egiten dut neure burua, hauek ere santu eginak izan daitezen egian».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Pasarte hau, Jesusek, Seme bezala, Aitari egiten dion “Apaiz-Otoitzaren” bigarren zatia da. Bere helburua, munduan gelditzen diren ikasleen elkartea zaintzea da. Testua bi zatitan banatzen da: lehenengoan ikasleen eta munduaren arteko kontra-jarrerak agertzen dira (11-16. aa.); ondoren, hauek santutasunean sendotzeaz ari da (17-19. aa.). Alde batetik, sinestedunen eta munduaren arteko kontra-jarrerak nabarmentzen badira, beste aldetik Aitak Jesusengan digun maitasuna agertzen da argi eta garbi, beretarrak sinesmenean zainduak izan daitezela otoitz egiten ari delarik.

- Lehenengo zatian Jesusek hainbat gai darabiltza, bata bestearen jarraian: beretarren batasuna (12. a.); gaizkilearengandik eta munduaren gorrototik zaindu ditzala (14. a.). Bigarren zatian, Aitari gaizkilearengandik zaindu ditzala eskatu ondoren (15. a.) eta Bera ere ez dela mundutarra aitortu eta gero (14. 16. aa.), ikasleen santutasunaren alde eskatzen du: “Santu egizkiezu egian; zure hitza egia da” (17. a.). “Santu” deitzen dion Aitari horrela erregutzen dio (11. a.): santu egin ditzala egian bereak direnak ere.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesusen otoitz honetan ere bada beretarren, bere elkartearen aldeko eskari sakon eta mamitsua. Izan ere, elkarte honek sekulako krisialdia jasan behar du Maisuari gertatuko zaizkionarekin. Horregatik, Jesusek Aitari eskatzen dio Berak har dezala haien arreta eta lagun diezaiela bizi behar duten krisialdia gainditzen. Mundua etsai agertuko zaielako, ez bere gaiztakeriaz kutsatuak daudelako, Berak bezala pentsatzen dutelako baizik, ebanjelioko iritziz eta... hau ezin du onartu munduaren jokabideak.

- Hain zuzen ere, ikasleak, munduaren jokaerak eta pentsaerak onartu gabe, mundu horrexeri iragarri behar diote Erreinuaren Berri Ona, hau da, Aita Jaungoikoaren proiektua. Horra Jesusek Aitari egiten dion itzelezko eskaria: “Santu egizkiezu egian; zure Hitza egia da” (17. a.). Proiektu hau Aitarena da, jakina, Jesusek eskaini eta bidaliko dien Espirituaren bitartez.

- Eta, beste behin gehiago, hemen aurkitzen gara gaur ere gu, Aitaren eta Jesusen eginkizun honen jarraitzaileok; “mundutik atereak” eta Berak berriz mundura bidaliak. Itzelezko betebeharra dugu aurrean eta ez gure indarrean ezarriak, bere Hitzan baizik. “Zuk Ni mundura bidali ninduzun bezala, Nik ere mundura bidaltzen ditut hauek” (19. a.): ezin dut bizi, inolaz ere, ikuspegi hau gabe. Nola landu eta zaintzen dut? Nola bizi duzu zuk, anai-arreba horrek?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, beti izan dezadala gogoan Zuk esana: ez dagoela maitasun handiagorik adiskideengatik bizia ematea baino."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue