Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 6

Garizumako 1. astea

2020ko Martxoaren 6a, Ostirala

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-1-V-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 5, 20-26 )

Aldi hartan, Jesusek honela esan zien bere ikasleei:
- «Zuen zuzentasuna idazlariena eta farisearrena baino handiagoa ez bada, ez zarete sartuko Zeruetako Erreinuan.

Entzuna duzue nola agindu zitzaien antzinakoei: "Ez duzu inor hilko", eta norbait hiltzen duena, errudun izango da auzitegian. Nik, ordea, hau diotsuet: "Anaia haserre hartzen duena, errudun izango da auzitegian". Bere anaiari "zoroa" esaten diona, errudun izango da Batzarrean; eta "sinesgabea" esaten diona, su-leizerako errudun izango da.

Beraz, zure eskaintza aldarera eramaterakoan, gogoratzen bazaizu zure senideak baduela zerbait zure aurka, utzi ezazu eskain-gaia han bertan, aldare-aurrean, eta zoaz lehenengo zure senidearekin bakeak egitera; etorri orduan, eta egin zure eskaintza.

Egizkizu bakeak lehenbailehen zure etsaiarekin, bidean harekin zoazen bitartean, etsaiak epailearen esku utzi ez zaitzan, eta epaileak ertzainaren esku, eta giltzapean sar ez zaitzaten. Hara Nik egia esan: ez zera handik aterako, azken txanpona ordaindu arte».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Legea betetzeak ematen dion aginpidearekin (17. a.), Zeruetako Erreinuan sartzeko beste zerbait gehiago eskatzen die Jesusek beratarrei: farisear eta idazlarien zuzentasuna baino “handiagoa”. Jesusek, ematen duelako eskatzen du gehiago: hau da sustraiko berritasuna. Ez da nahikoa legea arreta handiaz betetzea eta debekatuta dagoena ez egitea; gure egiteak eta arrazoibideak sortzen diren bihotzetik hasi behar gara.

- Zuzentasun handiago hau 21. a. esaldi batzuekin hasten da; “esan zen”, “Jainkoak esan zuen” esan nahi du. Anaia hiltzen duena errudun izango da auzitegian, baina gogorkeria bihotzean dago: anaiaren aurka haserretzen denak zigor berdina merezi du. Hitz gogorrago batek, zigor handiagoa merezi du: Batzarrean errudun izango da. Min egiteko irain handiagoa egiten duena, su-lezara bidaliko du Epaile Nagusiak (22. a.). Kultuak ere, kanpoko garbitasuna gabe, anai-arreben arteko banaketa onartzen ez duen bihotz baketsu eta bakezalea eskatzen du; horretarako hau da lehen pausua: Jaunarekin bat egin aurretik anaiarekin adiskidetu (23. a.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Duda gabe, Jesusen planteamendua guztiz BERRIA da: bihotzetik hasi eta gauzak bere sustraietan aldatu behar dira. Legea zorroztasunez betetzeak ez du balio; haratago joanez, zergatiak landu behar dira: anaiarekin adiskidetzea, Jaunarekin berarekin bat egitearen aurretik ipintzen du. Ikaragarria...!

- “Ezaguna” egiten zaigun mezua, baina sarritan geure lekua aurkitu edo hartu ezinik jokoz kanpo harrapatzen gaituena. Egunak edo gauak, zenbat bider harrapatzen gaituen eztabaidan! Eta “eztabaidatsua” ez denean, nire anaiarekiko jarrera pasota edo arduragabean...

- Garizuma, biziaren Jainkoarekin dauzkagun harremanak hobetzeko une egokia da. Baina gure anai-arrebekin dauzkagun harremanak BIRSORTZERA ere bultzatzen gaitu. Hau da: Jainkoaren hasierako egitasmoa birsortzera; gertatu dakigukeen gauzarik ederrena hori litzateke. Eginbeharra ikaragarria... eta beharrezkoa! Bidean gaude.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus, ez da erraza zuri ulertzea, baina ondo pentsatuz, jarrera batzuk beraien sakontasunean ez ditudala hartzen konturatzen naiz. Zure mezua egunero sakonduz, benetako konpromezu bat hartzera eraman nazala eskatzen dizut.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue