Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 4

Garizumako 1. astea

2020ko Martxoaren 4a, Asteazkena

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-1-X-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 11, 29-32 )

Aldi hartan, jendea multzoka zetorrela, Jesus honela hasi zitzaien esaten:
- «Gizaldi hau gizaldi bihurria da. Ezaugarri bat eskatzen du, eta ezaugarririk ez zaio emango, Jonasena besterik. Izan ere, ninibetarrentzat Jonas ezaugarri izan zen bezala, hala izango da Gizonaren Semea gizaldi honentzat.

Auzi-egunean Hego-aldeko erregina gizaldi honetako gizonen aurka jaikiko da eta gaitzetsi egingo ditu; lurraren azken-mugetatik etorri bai zen hura Salomonen jakinduria entzutera; hona hemen, berriz, Salomon baino gehiago dena.

Auzi-egunean ninibetarrak gizaldi honen aurka jaikiko dira, eta gaitzetsi egingo dute; haiek Jonasen hitzaldiagatik bihotz berritu bai ziren; hona hemen, berriz, Jonas baino gehiago dena».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jendea Jesusen inguruan multzoka elkartzen zihoala, berak “zerutiar ezaugarri bat eskatzen ziotenei” erantzuten die (16. a.). Gauza harrigarriak eta ikusmina asetzeko ezaugarri bat egitea baztertu egiten du (29. a.), eta jainkotiar nortasuna agertzen duen erantzuna ematen du: “hona hemen, Jonas baino gehiago dena” (32. a.). Zerutiar ezaugarria bera da; Israelek hainbeste denboran itxaron eta agindu zaion Mesias bera da; jendeak ez du ezagutzen, itxaroten zuena eta aurrean dutena beraien ustez ez daukalako zerikusirik.

- “Gizaldi honentzat” Gizonaren Semea, Jonas ninibetarrentzat izan zen antzera, bihotz berritzerako dei bizia da; berak bezala, baieztatzeko ez ditu bilatzen ezaugarri ikusgarriak, Jainkoaren errukia eta Hitza bakarrik eskaintzen ditu. Sabako erregina eta ninibetarrak gogoratzeak, salbamena guztientzat dela esan nahi digu. Jentil herri batzuk bihotz berritzea iragartzen zuen gizonak Jainkoak “bidalitakoak” bezala hartu, eta haien deia entzunez benetako bihotz berritzearen bideak aurkitu zituzten bitartean, Jesusek bere ministeritza betetzen duen “gizaldi gaiztoa” itsua eta bihotz gogorra da.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Historia errepikatu egiten da: gizaldi bakoitzak bere “itsukeriak” eta bere “bihotz gogorkeriak” dauzka. Hainbeste denboran itxaroten egon diren “ezaugarri” bezala Jesus onartzea, judutarrei ezinezkoa egiten zaie. Berak ez du nahi gauza harrigarriengatik jendea berari begira ipintzerik; horregatik “gizaldi honek” baztertu egiten du. Hainbat bider errepikatzen den historia!

- Gure munduak ere (batzuk tartean gaudela) “gauza harrigarriak” nahi ditu, ameskeriak, “bihotzeko gogorkeria” apurtzeko zerbait; gauzen egitura, historia eta benetakotasun askoren izatea beste era batekoak izan daitezela. Baina aldi berean, “desio” hori agertu bai baina errealitatea aldatzen joateko behatzik ere mugitu ez. Horrela goaz aurrera gure burua egunero zerbait (edo nahiko) engainatuz.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jauna, jarraitu egizu egunero ni onbideratzen eta bihotz berritzerako bidea erakusten.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue