Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 03 / 26

Garizumako 4. astea

2020ko Martxoaren 26a, Osteguna

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Cua-A-4-J-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 5, 31-47 )

Aldi hartan, Jesusek honela esan zien judutarrei:
- «Nik nire alde egingo banu aitormen, nire aitormenak ez luke balioko. Baina beste bat da nire alde aitormen egiten duena, eta badakit, nire alde egiten duen aitormenak balio duela.

Bidali zenizkioten zuek mandatariak Joani, eta hark aitormen egin zion egiari. Nik ez dut inongo gizonen aitormen-beharrik; zuek salba zaitezten esaten dut hori. Joan argi-zuzi piztua eta distiratsua zen; eta zuek, alditxo batean, haren argitan poz hartu nahi izan duzue.

Baina Nik badut Joanen aitormena baino hoberik: Aitak betetzeko eman dizkidan egintzak; nire egintza hauek egiten didate aitormen: Aitak bidali nauela. Eta Ni bidali nauen Aitak Berak egiten du aitormen nire alde. Zuek ez duzue aditu egundaino Haren mintzoa, ezta ikusi ere Haren aurpegia; eta Haren hitza ere ez daukazue zuengan; Hark bidali duenari ez bait diozue sinestu.

Aztertzen duzue Liburu Santua; betiko bizia han aurkituko duzuen ustetan; hori da, hain zuzen, nire alde aitormen egiten duena; eta, hala ere, zuek ez duzue Neregana etorri nahi, bizia izan dezazuen. Nik aintza ez dut gizonengandik hartzen; gainera ezagutzen zaituztet, eta badakit Jaungoikoaren maitasuna ez dagoela zuengan.

Ni nire Aitaren izenean etorri naiz, eta zuek ez nauzue hartu; beste bat bere izenean etorriko balitz, ura bai hartuko zenukete.

Nola sinis dezakezue zuek, elkarrengandik bait duzue aintza hartzen,
eta Jaungoiko bakarragandik den aintza ez bait duzue bilatzen? Ez uste izan, Nik Aitaren aurrean salatuko zaituztedanik; bada bat, salatuko zaituztena: zuen itxaropen duzuen Moises. Moises-i sinestuko bazeniote, Niri ere sinestuko zenidakete, Nitaz idatzi bait zuen hark; baina haren idatziei sinesten ez badiozue, nola sinestu nire hitzei?».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesusek bere nortasuna defendatzen jartzen du indar guztia judeguen salaketen aurka. Erakustaldia aurrerago, eta haserre giroa areago. Jesusen “Ni” nor nazan eta bere arerioen “zuek” nortzuk zareten tartea handiagotzen doa. Azkenean gorengo gailurra jotzen du: Jaungoikoak aztertu eta epaitzen du maite izan duen herria, beronen burugogorkeriaz ez-entzun eta ez-ikusi egin diolako.

- Bera Mesias bezala ezagutu ahal dezaten, lau testigantza dakarzkie Jesusek, Aitak bidalia, Jaungoikoaren Semetzat onartuz: Joan Bataiatzailearena, Jaungoikoak bidaliaren hitzak; Jaungoikoaren aginduz Berak egiten dituen bizitzazko egintzak; Aitaren ahotsa; eta azkenik, Eskritura Santuak. Testigantza hauek, beraien artean hain ezberdinak, ezaugarri beretsuak dauzkate: alde batetik, biraolari delako salaketaren aurka Jesusen erantzunak dira, Jaungoiko Aitaren salbamen asmoetara joz; beste aldetik, ez dute ezer berririk esaten. Agiri denez, judeguak epaiketa baten aurrean aurkitzen dira. Beren itsutasuna barruko okerkeriatik sortzen zaie.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ebanjelioko testu hau ur-aska ondoan zegoen elbarria sendatu zuen inguruarekin bat eginda dator: mirari hau, egon ere, “Jaungoikoaren izenean” egin zuen, bizi berriaren ezaugarri bezala. Baina bere salatzaileak biraotzat hartzen dute, bere burua Jaungoikoaren “seme” egin eta bere izenean ari delako. Argi dago: Herri zuzendari hauek itsu eta gor daude, Jesusengan agertzen zaien Jaungoikoaren presentzia berri eta behin betikoa onartzeko. Drama negargarria!

- “JESUS ONARTU”: hona hemen "ikasle maiteak" bere ebanjelioan zehar planteatzen duen arazoa. Baina ez, gero, dotrinaz, bizitzaz eta jokabidez baizik; hau da Berarekin topo egitean, Beragandik hartzen duen bizia, argia eta salbamena onartzea. Harako “non bizi zara?” eta “etorri eta ikusi” Jesusen etengabeko gonbiteak dira, Joanek begiaurrean ipintzen dituenak.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Eskerrak, Jesus Jauna, Zu berpizturik ikusi zaituenen testigantzak irakurri ahal izan ditudalako. Zuregan sinesten dut eta maite zaitut.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue