Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 30

Urtean Zeharreko 34. astea
San ANDRES, apostolua
2019ko Azaroaren 30a, Larunbata

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-34-S-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 4, 18-22 )

Aldi hartan, Jesusek Galileako itsasbazterrean zebilela, bi anaia ikusi zituen, Pedro deritzan Simon eta haren anaia Andres, itsasoan sareak botatzen, arrantzaleak bait ziren. Eta esan zien:
- «Zatozte Nirekin, eta giza-arrantzale egingo zaituztet».
Haiek berehala sareak utzi eta jarraitu egin zioten.

Handik aurrera zihoala, beste bi anaia ikusi zituen, Santiago eta Joan, Zebedeoren semeak, itsasontzian sare-konpontzen ari zirela beren aita Zebedeorekin; eta dei egin zien. Haiek ere, berehala ontzia eta aita utzi, eta jarraitu egin zioten.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesus berehalako baten hasi da, bere agiriko ministeritzaren hasiera bertatik, ikasle batzuk bere inguruan biltzen, haiei aparte irakaskintza berezia eskainiz; izan ere, beraiek izango dira bere jarraitzaileak eta testiguak. Ordua etorritakoan, Jesusen piztuera ondoren, mundu guztira bidaliak izango dira, Ebanjelioak bere bidea egin dezan azkenera arte. Hamabiak, arrantzale izanik, giza arrantzale bihurtuko dira. Ez da hitz-joko huts bat, besterik gabe, Jesus berak diotsena baizik: “Haiek, besterik gabe, sareak utzi eta jarraitu egin zioten” (20. a.).

- Andres izan zen, Simon bere anaiarekin batera, Jesusen deia entzun eta bertatik jarraitu ziotenetatik aurrenetako bat. Mateok Pedrok eta Andresek Jesusen deiari emandako berehalako erantzuna azpimarratzen du: “Haiek, besterik gabe, sareak utzi eta jarraitu egin zioten” (20. a.). Zerbait aurreraxeago (22. a.), ebanjelariak berak diosku zera: lehenengo ikasleak ez zituela sareak eta ontzia bakarrik utzi, baita aita ere. Jesusen jarraipenak, bizitza osoa aldatzen duen benetakoa, ez du nahaste-biderik uzten, ezta beherapenetarako lekurik ere ematen: erradikala eta oso-osokoa da.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesusek gain-gainean sentitzen du bere Misioa eta egitekoa bete beharra. Horregatik, bere misioaren hasieratik, ikasle talde bat osatu nahi du, eta berak zuzenean eskolatzen du. Bere ondoko esperientzian eta, era batera, beste lagun batzuekin elkarbizitzan jasotzen dute irakatsi aberatsa. Betirako sinbolo erakusgarria Jesusen inguruan sortzen dena!

- Eta deiak erantzuna eskatzen du eta hori ere hor dago eta, egon ere, berehalakoa eta erradikala (19-20. aa.). Horra eredu bete-betea, gizaldietan Jesusen gonbitearekin aurkitzen direnentzat! Eta, egia esan, dei hau bizitza osoa eraldatzen duena da, bere sustraietaraino. Ebanjelioko kontaketak adierazgarriak dira, erantzunaren zehaztasunak emanez, lehenbiziko jarraitzaileen bizitzak guztiz eraldatuz. Ez da nolanahiko dei bat, indar eta garrantzi gutxiko bat. Alderantziz, bizitzari eragiten diona da, bere sustraietan ukitzen diona, eta harrapatzen duena erradikaltasunez eraldatzen duena.

- Hor aurkitzen naiz ni ere, egoera berdinean. Berarekin baterako Misioan parte hartzera deitua izanik, “giza-arrantzale” izatera, Aitaren egitasmoa aurrera eramaten saiatuz; horixe da, izan ere, bere asmo sutsua: betiko maitasunez maite duen gizateria Aitagana eramatea. Jesusekin eta beste anai-arrebekin, Misio berdinean buru-belarri sartuta. Nola sentitzen zera gonbite honen aurrean?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Andresek bai eman zizula berehalako erantzun baikorra! Lagun egidazu nire ezbai guztietatik atera eta katigaturik naukaten loturetatik askatzen.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue