Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 29

Urtean Zeharreko 34. astea

2019ko Azaroaren 29a, Ostirala

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-34-V-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 21, 29-33 )

Aldi hartan, Jesusek parabola hau esan zien bere ikasleei:
- «Begira pikondoari edo edozein zuhaitzi; kimu-berritzen hasten direnean, ikusi hutsez badakizue hurbil dela uda. Berdin zuek ere: hauek gertatzen ari direla ikustean, jakin ezazue hurbil dela Jaungoikoaren Erreinua.

Hara Nik egia esan: gizaldi hau ez da igaroko, guzti hori gertatu gabe. Zeru-lurrak igaroko dira; baina nire hitzak ez dira igaroko».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Azkenik, “hitzaldi eskatologiko” zati honetan, Jesusek hasierako galderari erantzuten dio: “Maisu, noiz gertatuko da hori, eta zertan ezagutuko dugu gertatzera dijoala?” (21, 7). Erantzuna parabola baten bidez ematen die: pikondoarena. Hitzaldi honen 28. atalak zain jarri gaitu: “Zuti zaitezte eta jaso burua”. Orain gai berdina berreskuratzen du eta zabalago adierazten. Horrela agirian gelditzen da Lukasen arreta, erara datorkion bakoitzean, bere ebanjelioaren irakurleak zirikatzen ditu eskaintzen dien mezuaren ondorenak zehatz ateratzera.

- Ukitu txiki baten bidez -hau da: “edozein zuhaitzi” gehituz (29. a.)- Lukasek pikondoaren parabola ulergarri bihurtu nahi du Palestinatik kanpo bizi direnentzat ere. Hala ere, urtaroen erritmoa ezin zaie Erreinuaren joan-etorriei erantzi: horregatik, Jaunaren etorrera ezin da ulertu, udara den bezala, fruitua eta uzta biltzeko aldia bezala. Hauxe bakarrik adierazi nahi du: 20-28 ataletan deskribatzen diren aurretiko ezaugarriak agertzean, orduan izango da salbatzera datorren Jaunaren indarraren agerpena, hau da: Jaunaren behin betiko agerpena.

- Izan ere, Lukasentzat -eta ongi ezagutzen dugu-, Jaungoikoaren Erreinua “dagoeneko” zuen artean dago (12, 20; 17, 21): horregatik hemen adierazten duena ez da hasiera, Jaungoikoaren Erreinuaren zabalkundea baizik, azken aldietaraino. “Hurbil da zuen askatasuna” (28. a.): hau da, Kristok, askatzaileak, gure artean Aitaren Erreinuari hasiera eman ondoren, bere salbatzaile misioa osatzen ari da.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Azken aldien testuinguruan jarraitzen dugu, “hitzaldi eskatologikoaren” barruan, eta hemen nekazal munduko erakustaldi bat eskaintzen zaigu (kimu berriak sortzen dituen pikondoa), Erreinuaren hurbiltasuna adierazteko (hauxe da, izan ere, ebanjelariaren arreta). Adi daudenak, bere orduan ezagutuko dute “Jaungoikoaren Erreinua hurbil dagoela” (31. a.), aldien zantzuak igartzen jakingo dutelako. Eta, horrela, Kristo Jesusengan ematen zaigun behin betiko salbamenaren etorrera.

- “Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira igaroko” (33. a.): hauxe da Jesusen agintzari nagusia. Horregatik, bizitzako jarrera ez da beldurrezkoa, bestela baizik, Jesusek hasiberri duen Erreinua bultzatzea, bere betetasunera joan dadin. Adi eta zuhur bizi Jaungoikoaren “Kairos”, graziazko aldia eta salbatuko gaituen Horrekin topo egitea, gugan, gure bizitzan gauzatu dadin.

- Horregatik, konbidapena argi dago: Jesusen hitzekin fidatuz, zuhurtasunez eta lanean ekinez: “adi” bere presentziaren ezaugarriak ezagutzeko; “ekintzaile”, Berak hasiberritan utzi duen Erreinua hazten joan dadin, baina -aldi berean- gure eskuartean EGITEKOTZAT utzi diguna. Bazoaz adoretuz, anai-arreba hori?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, ezagutu zaitzadala nire inguruko pertsona eta gertaeretan, eta itxaropen zabaltzaile izan nadila, Erreinuaren alde jokatuz".

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue